(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak adinekoen eta desgaitasuna dutenen arreta hobetzeko informatika-sistema ezarriko du

asteazkena, 2015.eko apirilak 29


Nafarroa guztirako aplikazioa da eta, hari esker, pertsona bakoitzarentzako autonomiaren helburuak banaka diagnostikatu eta defini daitezke


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak adinekoen eta desgaitasuna dutenen kolektibo guztirako arreta-sistema bat ezarriko du ekainetik aurrera; sistema horrek diagnostiko bat eta banakako laguntza-plan bat ematen ditu kasu bakoitzean, haien autonomoa hobetzeko eta beren mendekotasuna atzeratzeko azken helburuarekin.

Egoitza baten barnealdea.

Nafarroako Gobernuak adinekoen eta desgaitasuna dutenen kolektibo guztirako arreta-sistema bat ezarriko du ekainetik aurrera; sistema horrek diagnostiko bat eta banakako laguntza-plan bat ematen ditu kasu bakoitzean, haien autonomia hobetzeko eta beren mendekotasuna atzeratzeko azken helburuarekin.

Gobernuak gaurko bilkuran izan du ekimen horren berri (aitzindaria da Espainian), eta lehen fase batean, 10.500 nafarri baino gehiagori mesede egingo die; haiek guztiak adineko, adimen urritasun edo desgaitasun fisikoa duten kolektiboetakoak dira, edo buruko gaixotasun larri bat duten kolektibokoak.

Tresna berria Gizarte Politiken Departamentuak, La Caixa fundazioaren eta Caja Navarra fundazioaren finantzaketarekin, sustatutako informatikako aplikazio bat da; aipatutako tresna garatzeko 120.000 euro jarri dituzte.

Banakako arreta

Aplikazio horrekin, pertsona bakoitzaren banakako diagnostikoa egin daiteke eta, haren arabera, laneko helburu batzuk finkatzen ditu bere autonomia-mailak mantentzeko, aurrez profesionalen artean adostuta daudenak. Emaitzen jarraipen eta ebaluazio bat egiten da. Prozesu guztiaren azken xedea erabiltzaile bakoitzaren bizi-kalitatea hobea izan dadin lortzea da.

Sistemak aplikazio bat eskaintzen du pertsona-profil bakoitzerako, desgaitasun fisikoa edo adimen urritasuna, adinekoa edo buruko gaixotasun larria izanda ere; horrekin batera, adituek garrantzitsuenetzat jotako arloetan lortu beharreko helburu zehatzak eskaintzen ditu. Honako hauek dira:

  1. Ezagutza aplikatzea (arreta gordetzea estimulu bisualen aurrean).

  2. Eginkizun sinple eta ohikoak izatea.

  3. Komunikazioa: ahozko mezuak, ahozkoak ez diren mezuak, zeinuen bidezko mezuak eta abar izateko aukera.

  4. Mugikortasuna: gorputzaren posizioa aldatu eta mantendu ahal izatea,objektuak, eraman, mugitu eta erabiltzea…

  5. Nork bere burua zaintzea, higienea, janztea, jatea, edatea.

  6. Etxeko bizimodua: ondasunak eta zerbitzuak bereganatzeko aukerari eutsi ahal izatea, jangelako etxeko zereginetan parte hartzea, mahaia jartzea, jostea, arropa garbitzea.

    7.  Pertsonen arteko elkarrekintza (trebetasun sozialak mantentzea).

    8. Buruko osasuneko bizimoduaren arlo nagusiak (lana, enplegua eta ekonomia).

Aplikazioari esker, profesionalek arlo bakoitzean erdietsitako emaitzak ebalua ditzakete. Gainera, senideek erabiltzailearen bilakaera ezagutu ahalko dute une oro.

Tresna berriaren abantailak

Tresna berriak ondorengo abantailak eskaintzen ditu:

A) Artatutako pertsonei, arreta eta beren autonomia pertsonala hobetzen die, banakako laguntza eskaintzen du, eta emaitza pertsonala era sistematikoan ebaluatzen uzten du bere arretan hobetzeko elementuak sartze aldera.

B) Gizarteko erakundeei, arlo eta helburuen araberako laneko sistema argi eta sistematikoa ematen die, emaitzak neurtzeko aukera eskaintzen du, profesionalen artean koordinatzea.

C) Administrazioan gizarte-politiken zentro guztiei tresna erkide bat ematen die helburuak markatzeko, jarraipena egiteko eta ebaluatzeko.

Gainera, homogeneoa, bakarra eta estrapolagarria den lan-eredu bat eskaintzen du. Hala, pertsona bat zentro batetik bestera eramaten badute, arreta-sistema berarekin jarraitzeko aukera izango du. Halaber, kudeaketako eraginkortasuna bermatzen du, erakundeen arteko alderatzeak ezartzen uzten eta baliabideak ematen dituzten pertsonei emaitzak eskatzea.

Sektorearekin garatutako lana

Gizarte Politiken Departamentua lan hori duela urtebete egiten hasi zen eta, horretarako, departamentuko teknikarien partaidetza izan du, bai eta alor horretan lan egiten duten egoitza, fundazio eta elkarteena ere. Zehazki, ondorengo zentro eta erakundeetako ordezkariek parte hartu dute: El Vergel, Centro San José, Lares Navarra, Las Hayas, Oncineda, Valle del Roncal, eta Adacen, El Molino, Elkarkide, Anasaps, Tasubinsa, Aspace, Ademna, Anfas, Infanta Elena.

Jarraipen-batzorde bat eratu da hura finantzatzen duten erakundeen aldetik (Caixa fundazioa eta CAN fundazioa, Gizarte Politiken Departamentua eta arlo bakoitzeko zenbait gizarte-erakunde), eta haiek guztiek zainduko dute sistema berri hori eta behar bezala funtziona dezan.

Aipatu denez, tresna ekainetik aurrera ezartzen hasiko da eguneko zentroetan eta egoitzetan, okupazio-zentroetan eta Nafarroa guztiko gizarte-erakundeetan. 24 zentrorekin hasiko da, eta kopuru hori datozen hilabeteotan zabaldu egingo da. Gainera, bigarren fase batean, adingabeak artatzeko zentroetara zabaltzea aurreikusten da, bai eta Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzura ere; hala, Gizarte Politiken Departamentuak artatutako pertsona guztiak hartuko ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa