(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Astelehenean, maiatzak 4, eskola-garraioa kontrolatzeko beste kanpaina bati ekingo zaio osteguna, 2015.eko apirilak 30


Hiru astez luzatuko da, eta ibilgailuen segurtasun-elementuei eta baldintza teknikoei erreparatuko zaie bereziki


Autobusak

Autobusak.

Astelehenean, maiatzak 4, eskola-garraioa kontrolatzeko beste kanpaina bati ekingo zaio, ikasturte honetako bigarrena, eta hiru astez luzatuko da. Ibilgailuen segurtasun-elementuei eta baldintza teknikoei erreparatuko zaie bereziki (ate-irekiera, larrialdiko dispositiboak, gehieneko antzinatasuna edo pneumatikoen egoera), segurtasun-uhala erabiltzeko beharra azpimarratzeaz gain.

Eskola-garraioa kontrolatzeko kanpainak Bide Segurtasuneko Nafarroako Estrategiaren eta Nafarroako Garraioen Ikuskaritzaren barnean sartzen dira, eta Foruzaingoak, Guardia Zibilak eta Iruñeko Udaltzaingoak parte hartzen dute. Kanpainan zehar, Nafarroa guztiko ikastetxe publiko nahiz itunpekoen eskola-garraioetako zerbitzuak kontrolatzen dira. Zehazki, Guardia Zibilak erdialdeko eta ipar-mendebaldeko guneak kontrolatuko ditu, eta Foruzaingoak hegoaldea eta ekialdea. 2013/2014 ikasturtean 133 zentrotako 490 ibilgailu kontrolatu ziren, guztira.

Garraio-enpresek administrazioaren baimena behar dute, eta baimen hori Lurralde, Mugikortasun eta Etxebizitzaren Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak ematen du, hala badagokio. Derrigorrezkoa da, eta hura emateko enpresak honako hau egiaztatu behar du: ibilgailuen antzinatasuna, haien ezaugarri teknikoak, dagokien ibilgailuen ikuskapen teknikoa izatea eta mugarik gabeko erantzukizun zibileko asegurua izatea.

Administrazioaren baimen horrez gain, beharrezkotzat jotzen da garraio-zerbitzuak kontrolatzea haiek emateko unean, legez ezarritako baldintza guztiak betetzen direla ziurtatzeko xedearekin.

Hautemandako arau-hausteen izapidetzea Garraioen Zuzendaritza Nagusiak eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak egingo du, hautsitako araudiaren arabera.

Laguntzaileak

Kanpaina honetan, aurrekoan bezala, laguntzailearen irudian azpimarra egingo da bereziki, apirilaren 27ko 443/2001 Errege Dekretuan araututa dagoena, eskola-garraioko eta adingabeen garraioko segurtasun-baldintzei buruzkoa. Funtsezkoa da pertsona horrek ibilgailuko segurtasun-mekanismoak zein diren jakitea larrialdiren bat dagoenean, leku egokian esertzea ibilgailuaren barnean, eta bere eginkizuna ongi egitea, haien artean eta bereziki kontrol- eta zaintza-lana ibilgailura igo eta jaisteko uneetan.

Alde horretatik, aipagarria da Nafarroako Garraio eta Logistika Enpresa Elkarteak iragan hilean egindako jardunaldiak. Jardunaldi horien helburua laguntzaile, enpresaburu eta zerbitzu-mota hori eskaintzen duten ikastetxeen beraien prestakuntza hobetzea zen. Gainera, aurtengo Garraioen Ikuskapen Planean aurreikusita dago antzeko jardunaldiak Nafarroako beste toki batzuetan egitea.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko eta Sustapeneko departamentuek, iragan urtarrilean, segurtasun-uhalaren erabilerari buruzko sentsibilizazio-kanpaina abian jarri zuten hiriarteko eta eskolako garraioko autobusetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa