(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ekonomia urte arteko % 2,3ko erritmoan hazi da eta krisiaren aurreko balioak berreskuratu ditu osteguna, 2015.eko apirilak 30


Egoeraren aurrerapenaren arabera, 2015eko lehen hiruhilekoan 6 hamarren hazi da aurreko aldiarekin alderatuz 


Transcripción textual del video

Nafarroako ekonomia 6 hamarren hazi da 2015eko urtarril, otsail eta martxoan iazko azken hiruhilekoarekin alderatuz, eta % 2,3 2014ko aldi berarekin alderatuz. Kontabilitateko aurrerapenetik ondorioztatutako datu horiek lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasuna, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoecheal azaldu ditu.

2008-2015 aldian Nafarroak izandako BPGd-aren bilakaera.

Nafarroako ekonomia 6 hamarren hazi da 2015eko urtarril, otsail eta martxoan iazko azken hiruhilekoarekin alderatuz, eta % 2,3 2014ko aldi berarekin alderatuz. Kontabilitateko aurrerapenetik ondorioztatutako datu horiek lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasuna, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoecheak azaldu ditu.

Nafarroako Gobernuak datu horiek positibotzat jo ditu, goranzko joera duen zazpigarren hiruhilekoa baita jarraian (2013ko hirugarren hiruhilekotik), eta hiruhilekoen BPGd-a krisiaren aurreko mailara itzuli baita (2008ko erdialdea).Goicoechearen aburuz, datu horrek agerian uzten du "Nafarroako ekonomiaren susperraldia Espainia guztiko ekonomiarena baino bizkorragoa izaten ari dela".

Nafarroarako kontabilitateko aurrerapeneko datuak herrialde guztiak aurkezten dituenaren ildo beretik doaz: % 0,9ko hiruhileko hazkundea eta % 2,6ko urte arteko aurrerapena.

Goicoechea kontseilariak beste adierazle batzuen berri eman du eta, haren iritziz, adierazle horiek susperraldi horri eutsiko zaiola iragartzen duten aurreikustenak babesten dituzte. Zehazki, honako hauei buruz hitz egin du: petrolioaren prezioaren jaitsieraz eta euro-dolar parekatzeaz, elementu horiek Nafarroako enpresak beren lehiakortasuna hobetzen laguntzen baitute; enpresa-konfiantzaz, batez bestekoaren gainetik dagoena (% 14,4 Nafarroan, eta % 12,5 Espainian); kontsumoaren dinamismoaz, txikizkako merkataritzako indizean ikus daitekeena (% 2,9ko urte arteko hazkundea erakusten du); enpleguaz eta, Gizarte Segurantzak emandako datuen arabera, 13 hilabetez jarraian hazi da erreskadan.

Kontu publikoetan, Ekonomiako kontseilariak gogora ekarri du Nafarroa 2013-2014 aldian bere defizit publikoa gehien murriztu duen komunitatea izan dela (% 49ko jaitsiera), eta iaz defizit txikiena izan zuena BPGd-aren ikuspegitik; "horri esker, susperraldi ekonomikoari sendotasun handiagoa emango dion aurrekontu-jarduerarako tarte handiagoa izango da".

Etorkizunari begira, Nafarroako Gobernuak 2015. urterako % 2,6ko hazkunde-aurreikuspenari eusten dio. Datu hori analista nagusien ondorioek babesten dute; haien arabera, Foru Komunitatearen hazkunde-tasak herrialdeko batez bestekoaren gainetik izango dira (% 2,2 Nafarroan, eta % 2 Espainian, Hispalink-en arabera; eta % 3 Nafarroan eta % 2,7 Espainian, BBVAren arabera).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa