(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Epea zabaldu da kultur sektoreko pertsonek eta enpresek Mekna adierazpena eska dezaten

astelehena, 2015.eko maiatzak 4


Bereizgarri horrek finantzaketa pribatua lortzeko eskubidea emango die Kultur Mezenasgoko Lege berriaren bidez, eta aipatutako legeak pizgarri fiskalak ematen dizkie jarduera horiek diruz laguntzen dituztenei


Anualmente se abren dos periodos de solicitud de la declaración, en octubre y en mayo.

Maiatzaren 1etik 31ra epea zabaltzen da kultur proiektu eta jarduerak egiten dituzten pertsonek nahiz erakundeek `Mekna´ interes sozialeko adierazpena eska dezaten. Haren bidez, finantzaketa pribatua eskuratzeko eskubidea ematen die Kultur Mezenasgoaren Foru Legearen eta Foru Komunitateko haren Pizgarri Fiskalen bidez. Nafarroako Gobernuak sustatzen du, eta era honetako lehen araua da Espainian.

Mezenasgoko ekintzaz balia daitezke helbide fiskala Nafarroan duten pertsona fisikoak, eta beren jarduera artistikoak era ohikoan egiten dituztenak; zergari dagokionez Nafarroan helbideratutako irabazi-asmorik gabeko erakundeak; Nafarroako egoitza, zentro eta etxeak, eta erakunde horietako federazioak; eliza katolikoa eta Espainiako Estatuarekin lankidetza-akordioak sinatuta dituzten elizak edo erlijioak; Nafarroako administrazio eta unibertsitate publikoak eta mendekoak diren erakunde nahiz fundazioak.

Urtero adierazpena eskatzeko bi aldi zabaltzen dira, urrian eta maiatzean eta, beraz, aurtengo urrira arte bereizgarri hori berriz eskuratzeko aukera gehiago ez da izango.

Ekimenak Nafarroako Kultura Kontseiluak ebaluatuko ditu, eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuari dagokion adierazpena proposatuko dio.

Kultur proiektuetarako ekimen pribatuak areagotzeko asmoz, Kultur Mezenasgoaren Foru Legeak pizgarri fiskalak hartzen ditu barnean; % 80rainokoa Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) eta % 30erainokoa Sozietate Zergan. Enpresen kasuan, gainera, ekarpenak partida kengarria izango du eta, hortaz, dohaintzaren irabazia emandakoaren % 50 inguru izango da.

Kultur mezenasgoan interesatutako pertsonek prozeduren eta baldintzen gaineko oinarrizko informazioa ondorengo web-orrian topa dezakete: www.mecna.es.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa