(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

ETAren 11 biktima terrorismoak Nafarroan eragindako ondorioei buruzko dokumental bateko protagonistak astelehena, 2015.eko maiatzak 4


Relatos de Plomo dokumentala bihar, 20:00etan, estreinatuko da Baluarten sarrera doan izanik


kartela

Dokumentala iragartzen duen kartelaren irudia.

ETAk Nafarroan utzitako 11 biktima azken 50 urteotan terrorismoak Foru Komunitatean eragindako giza eta gizarteko ondorioak jorratzen dituen lehen filmeko protagonista dira. Navarra Televisiónek ekoitzitako Relatos de Plomo (Berunezko Kontakizunak) dokumentala Nafarroako Gobernuak argitaratutako eta Iruñeko kazetari Javier Marrodánek koordinatutako izen bereko hiru libururen lanean oinarrituta dago. Lan horrek Barne Ministerioaren laguntza jaso du, eta ETAk Foru Komunitatean egindako 400 atentatu baino gehiagoaren kontakizuna jasotzen da. Atentatu horietan 42 hildako eta ehunka zauritu izan dira.

75 minutu irauten duen dokumentala, bihar, 20:00etan, estreinatuko da Baluarteko ganbera-aretoan, doan, eta Internetez ere ikusi ahalko da ordu horretan bertan www.relatosdeplomo.es webgunean. Orri horretan bertan biktimen testigantzak banaka ikusi ahal izango dira, eta Relatos de Plomo (Berunezko Kontakizunak) proiektua sakonago ezagutu.

Nafarroako Gobernuko eledun Juan Luis Sánchez de Muniáinek dokumentala aurkeztu du prentsaurrekoan, eta azaldu du Relatos de Plomo (Berunezko Kontakizunak) proiektuaren helburu nagusia "iritzi publikoari eta, bereziki, belaunaldi berriei, demokrazia, tolerantzia eta errespetua era aktiboan defendatzeak zer garrantzi duen helaraztea dela, gorrotoaren inguruan ez hezteko eta indarkeria tresna politiko modura ez justifikatzeko". Alde horretatik, Sánchez de Muniáinek adierazi duenez, terrorismoko biktimen testigantza babestu eta gizarteari helaraztea da era onena "ETAren inguruneak gizartean igorri dituen eta oraindik igortzen dituen gorroto eta indarkeriazko mezuak eteteko". Terrorismoko biktimen mezuak justiziaz, demokraziaren babesaz, tolerantziaz, eta barkamenaz ere hitz egiten du beti. Haien testigantza funtsezkoa da gure demokrazia sendotzeko, finkatzeko eta lehenera ekartzeko ere", gaineratu du Sánchez de Muniáinek.

Relatos de Plomo (Berunezko Kontakizunak) dokumentaleanMari Carmen Belascoainen testigantza entzun ahalko da, 1985ean Iruñean hildako Alfredo Aguirre haurraren amarena; 2000. urtean hiltzen saiatu ziren Iruñeko zinegotzi Miguel Ángel Ruiz de Langaricarena; María José Ramarena, 2002an Leitzan hil zuten Juan Carlos Beiro guardia zibilaren alargunarena; Lina Navarrorena, 1979an Iruñean hil zuten Francisco Berlanga polizia nazionalaren alargunarena; Carmen Imazena, 1977an Iruñean hil zuten Joaquín Imaz polizia nazionalaren alabarena; José Ignacio Ulayar-ena, 1979an Etxarri Aranazen hil zuten Salvador Ulayar alkatearen semearena; Olvido Mañas-ena, 1990ean Irunberrin hil zuten guardia zibilaren amarena; José Aguilar-ena, 1988an Altsasun zauritu zuten guardia zibilarena; Íñigo Pascualena, 1982an hil zuten Ángel Pascual ingeniarraren semearena; María Caballerorena, 1988an Iruñeko zinegotzia zen Tomás Caballeroren alabarena; Montse Lezaunena. 2009an hil zuten Diego Salvá Lezaun guardia zibilaren amarena.

Gainera, testigantza horiekin batera, Foru Komunitatean ETAren terrorismoaren aurka gizartea mugiarazteko orduan eginkizun berezia izandako Nafarroako gizarteko lau pertsonen hausnarketak eta azterketak izango dira. Lau horiek dira: Pilar Aramburo, Mari Carmen Belacoainen testigantzaren sortzailea; 1976-2007 artean Antsoaingo alkate izan zen Alfredo García; 1989 eta 2010. urteen artean Nafarroako Enpresarien Konfederazioko lehendakari izandako José Manuel Ayensa eta Filosofia Moraleko eta Politikoko Katedradun Aurelio Arteta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa