(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Europako funtsetatik 20,8 milioi lortu ditu Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko lankidetza-proiektuetarako asteazkena, 2015.eko maiatzak 6


Gobernuak gaur ezagutu du Batzordeak onartutako programa berria, eta hark Foru Komunitateari emandako diru-kopurua % 6 igo da aurrekoarekin alderatuz


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran jakin du Foru Komunitateak 20,8 milioi euro izango dituela Espainia-Frantzia-Andorra Lankidetza Programaren (POCTEFA) proiektuetarako 2010. urtea bitarte, hau da, horrek esan nahi du Foru Komunitateak aurrekoan baino diru-kopuru handiagoa izango duela (% 6 gehiago).

ibaia

Mugaz gaindiko ekosistemak babestea da jarduera-arloetako bat.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran jakin du Foru Komunitateak 20,8 milioi euro izango dituela Espainia-Frantzia-Andorra Lankidetza Programaren (POCTEFA) proiektuetarako 2010. urtea bitarte, hau da, horrek esan nahi du Foru Komunitateak aurrekoan baino 19,7 milioi euro gehiago izango duela (% 6 gehiago).

Uda igaro ondoren, lehen deialdi publikoa egingo da eta, deialdi horretarako, Foru Komunitateak funtsak emango ditu beharrezkoa bada.

Programa berri horrekin 274 milioi euro inbertituko dira Pirinio guztian, eta kopuru horretatik % 65 (189 milioi euro) Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) emango ditu.

Pirinioetako Lan Elkarteak kudeatutako POCTEFA hori Europar Batasunak sustatutako mugaz gaindiko lankidetza-programen 5. belaunaldia da, eskualdeen arteko desberdintasunak murrizteko honako termino hauetan: beren garapen ekonomiko nahiz sozialean eta beren ingurumenaren iraunkortasunean.

Lankidetza-proiektuak

Programa berriak lankidetza-proiektuak finantzatuko ditu, eta haietan bazkide espainiar batek eta frantses batek izan beharko du gutxienez. Finantzaketa Nafarroako erakunde publiko eta pribatuek eskuratu ahalko dute.

Esparru geografikoari dagokionez, hauta daitezkeen lurraldeak dira: Nafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa, Errioxa, Huesca, Zaragoza, Lleida, Tarragona, Bartzelona, eta Girona. Gainera, programaren barnean daude Frantziako ondorengo departamenduak: Pirinio Atlantikoak, Pirinio Garaiak, Garona Garaia, Ariège eta Ekialdeko Pirinioak.

Jarduera-eremua

POCTEFA Europa 2020 estrategian jasotako lehentasunen artean dago eta haren hazkundeko hiru eredu osagarriak: bata, "garapen adimentsua" izenekoa, ezagutzan eta berrikuntzan oinarritutako ekonomiaren alde egiteko; bestea, "garapen iraunkorra", baliabideak erabiltzeko orduan ekonomia eraginkorragoa sustatzeko, ekologikoagoa, lehiakorragoa dena; eta hirugarrena, "garapen integratzailea", enplegu-tasa handiko ekonomia sustatzeko, eta kohesio soziala nahiz lurralde-kohesioa garatzen utziko duena.

Horretarako, programak bost ardatz landuko ditu:

1- Berrikuntza eta lehiakortasuna dinamizatzea. Ardatz horren barnean, proiektuak finantzatuko dira mugen bi aldetako lurraldeko hainbat eragileren arteko lankidetza sendotzeko I+G arloan; lankidetzari esker, teknologia berritzaileak garatzen laguntzea baliabide naturalen arloan; mugaz gaindiko lurraldeko enpresak garatzeko baterako ekintzen alde egitea nazioarteko arloan. Ardatz horretarako 49,8 milioi erabiliko dira (aurrekontu guztiaren % 26,32).

2- Klima-aldaketarako egokitzapena sustatzea eta arriskuak prebenitu nahiz kudeatzea. Proiektuak, alde batetik, lurraldeak klima-aldaketei hobeto egokitzeko izan ahalko dira, eta bestetik, berariazko arriskuei nahiz hondamendi naturalei aurreratzeko eta erantzuteko gaitasuna hobetzeko.

28,5 milioi euro (aurrekontuaren % 15).

3- Toki-baliabideen babesa, balorizazioa eta erabilera iraunkorra sustatzea. Proiektuak berariazko bi helburutan finantzatzen dira: ondare natural eta kulturalari balioa ematea garapen iraunkorreko baterako ikuspegiekin, eta mugaz gaindiko ekosistemen kalitatea babestu nahiz hobetzea.48,05 milioi (aurrekontuaren % 25,39).

4- Ondasun nahiz pertsonen mugikortasunaren alde egitea. Mugaz gaindiko garraio iraunkorraren eskaintza hobetzeko proiektuak pertsonen nahiz salgaien joan-etorriak eta mugikortasuna errazteko. 24,9 milioi (aurrekontuaren % 13,17).

5- Ahalmenak indartzea eta lurraldeetan sartzea. Ahal endogenoa sustatzeko proiektuak, mugaz gaindiko lurraldeko pertsonen prestakuntza-sistemak eta ahalmenak garatzea, enplegua izateko aukerak hobetzeko asmoz; zerbitzuak eskuratzeko aukera hobetzea. 26,6 milioi (aurrekontuaren % 14,11).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa