(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza NUPekin elkarlanean ariko da gaitasun handiak eta arreta-falta duten ikasleentzako babesa hobetzeko osteguna, 2015.eko maiatzak 7


Bi erakundeek hitzarmen bat izenpetu dute prestakuntza, praktika eta ikerketako arloetan neurriak hartuz


Hitzarmena izenpetzen

Iribas kontseilaria eta Lafuente errektorea hitzarmena izenpetzen. ( irudia handitu )

Hezkuntza Departamentuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) lankidetza-hitzarmen bat izenpetu dute ostegun honetan, gaitasun handiko eta arreta-falta eta hiperaktibitateko desoreka duten ikasleentzako babesa hobetzeko.

Hezkuntzako kontseilari Jose Iribasek eta unibertsitate horretako errektore Julio Lafuentek izenpetutako neurriak jasotzen ditu prestakuntza-arloan, unibertsitateko praktiketan eta ikerketan.

Alde batetik, ikasle-mota horiei lotutako edukiak sartzea aurreikusten du Haur eta Lehen Hezkuntzako Irakasletzako graduko ikasketetan, eta Unibertsitateko Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan.

Gainera, curriculumeko praktikak Nafarroako ikastetxeetan egiten dituzten unibertsitateko ikasleek praktika horiek ikasle horiekin egin ahal izatea jasotzen da, bai eta gradu-amaierako beren lanak edo masterrekoak ikasle horiei buruz izatea ere.

Azkenik, bi erakundeen arteko lankidetza-oinarriak finkatzen ditu honako hau errazteko xedearekin: unibertsitateko irakasleek ikerketak egin ahal ditzaten gaitasun handiko eta arreta-falta eta hiperaktibitateko desorekaren alorretan.

Testuak jasotzen duenez, hitzarmenaren barneko ekintzetan parte-hartzeak ez du lan-harremanik edo inolako ordain ekonomikorik ekarriko ikasleentzat nahiz irakasleentzat.

Hitzarmenak hiru ikasturteko indarraldia du 2015-2016 ikasturtetik kontatzen hasita. Haren jarraipena egiteko, batzorde bat eratuko da, eta parte hartzen duten erakunde bakoitzeko bi ordezkari izango dira bertan.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa