(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru-funtzionarioen seme-alabarengatiko familiako laguntzak Gizarte Segurantzan kotizatu gabe jarraituko du osteguna, 2015.eko maiatzak 7


Justiziak Nafarroako Gobernuari arrazoia eman dio Gobernu zentralaren aurrean, azken horrek bi milioi inguru eskatzen baitzizkion


Justizia jauregia

Justizia jauregia.

Administraziorekiko Auzien Iruñeko 2. Epaitegiak Nafarroako Gobernuak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren aurka jarritako errekurtsoa baietsi du. Azken horrek Gobernuari bi milioi euro inguru eskatzen zizkion beren langileek jasotzen dituzten familiako laguntzen kotizazioengatik, dagozkien interesak nahiz isunak ordaindu ez izanagatik. 2014an, Nafarroako Gobernuko 7.077 langilek seme-alabarengatiko familiako laguntza kobratu zuten. 4,9 milioi euro, guztira.

Errekurtsoa aurkezteko aukera ematen duen epai horrek Nafarroako Gobernuaren eta Gizarte Segurantzaren arteko auzia konpontzen du. Azken horrek, 2012ko apirilean, bere irizpidea aldatu zuen, eta kotizazioak ordaintzeko eskatzen hasi zen Foru Administrazioak bere langile finkoei hainbat kasurengatik ematen dieten familiako laguntzengatik. Aurreko lau urteei dagokiena ordaintzeko ere eskatzen zuen, bai eta ez betetzeagatik sortutako interesen eta isunen errekargu bat ere.

Nafarroako Gobernuak Gizarte Segurantzari eskatutako zenbatekoa ordaindu zion 2013ko abenduan, eta dagokion errekurtsoari hasiera eman zion. Foru Administrazioaren asmoa, epaia irmoa denean bi milioi euro horiek berreskuratzea da.

Zehazki, epaiaren arabera, adingabekoak edo desgaitasunak dituzten seme-alabak izateagatik emandako familiako laguntzak Gizarte Segurantzako kotizazio-oinarrian sartu behar dira. Kasu hori Nafarroako Gobernuak bere langileen emandako familiako laguntzen % 95 da gutxi gorabehera.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren arabera, seme-alabarengatiko familiako laguntzaren gainean Gizarte Segurantzak lortu nahi zuen kotizazio-kostua 600.000 euro izango zen urtean; kopuru horretatik, 500.000 Administrazioak berak ordaintzen duen kuota patronalarentzat izango zen, eta 100.000 euro langileari soldatan deskontatzen zaion zatiari egokituko zitzaion.

Ezkontide edo anai-arrabengatiko laguntza

Bestalde, epaiak ezartzen duenez, diru-sarrerarik gabeko ezkontide edo bikote egonkorreko prestazioek (ebazpen judizialaren bidez ezarritako pentsioa eman behar zaion ezkontidea, eta funtzionarioarekin bizi diren eta ekonomikoki haren mende dauden aurreko edo anai-arrebak) kotizatu egin behar dute, eta hala egiten du Nafarroako Gobernuak 2013. urtetik, Gizarte Segurantzaren irizpide-aldaketaren ondoren.

Guztira, 642 langilek jaso zuten prestazio hori haien ezkontide edo bikote egonkorrak prestaziorik ez izatean; 270.000 euro, guztira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa