(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ramón Andrés literato eta musikologoa “2015eko Kulturaren Vianako Printzea Saria” jasotzeko proposatu da ostirala, 2015.eko maiatzak 8


Hala jakinarazi du gaur goizean Nafarroako Kultura Kontseiluak


Nafarroako Kultura Kontseiluak gaur goizean egindako bilkura. ( irudia handitu )

Nafarroako Kultura Kontseiluak Ramón Andrés literato eta musikologoa proposatu du "2015eko Kulturaren Vianako Printzea Saria" jasotzeko, Kontseiluburu eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáinek gaur goizean, prentsaurrekoan, jakinarazi duenez. Sarituak osatutako ibilbide garrantzitsua azpimarratu du, eta kulturaren hainbat alorretan egindako lan oparoa.

Nafarroako Gobernuak foru-dekretuz datozen egunotan berretsiko du sari hori.

Ramón Andrés (Iruña, 1955) pertsona polifazetikoa da, ete bere lana musikan, entseguan, poesian eta liburuen argitalpenean garatu du. Haren hautagaitza Joaquín Romero eta Ricardo Pitak proposatu zuten, Nafarroako Gobernuko Argitalpen Atalburuak. Pitak nabarmendu duenez, sarituak "hainbat jakituria eta diziplina harremanetan jartzen ditu".

Lehiaketara bederatzi hautagaitza aurkeztu dira. Ramón Andrésekin batera, Alfredo Floristán Imízcoz, Historia Modernoaren Katedratikoa eta ikerlari historikoa; José María Goicoechea Aizcorbe konpositorea; Justo Balda Lacunza arabista, afrikanista eta islamologoa; Ramón Macías Mora arkitektoa, tauromakian eta musikan espezialista; Santiago Montobbio de Balanzó poeta ; Cesar Oroz Martija marrazkilaria eta umorista; Euskal Filologiako aditu Pello Salaburu Etxeberria; eta Jaime Siles Ruiz latin-filologian katedraduna eta poeta.

Ramón Andrésen biografia

Ramón Andrés Iruñean jaio zen 1955ean. Nafarroako hiriburuan bizi izan zen nerabezarora arte; orduan familia Bartzelonara joan zen. Izandako jarduera garrantzitsuagatik nabarmentzen da: kulturaren hainbat alorretan; bildumak, liburuak eta aldizkariak sustatzen eta argitaratzen; abeslari eta musikologoa izan zen; entsegu, poesiako liburuak egin zituen eta zenbait egileren obrak itzuli. Kultur sustatzaile modura egindako lanari dagokionez, aipagarria da Pamielaren bildumen sustatzailea eta Archipiélago. Cuadernos de crítica de la cultura aldizkariaren sortzaileetako bat izatea; bertan, Europako kulturaren izen garrantsitsuenek esku hartu zuten (Agamben, Starobinski, Cacciari, Deleuze, Ricoeur, Badiou...). Halaber, Pasajes aldizkariaren zenbaki bat koordinatu zuen (Nafarroako Gibernuak argitaratua 80ko hamarraldian), malenkoniari buruzkoa. 2004-2007 artean, berriz, Ramón Andrés Goldberg musika-aldizkariaren koordinatzailea izan zen, antzinako musikari buruzkoa eta Nafarroan argitaratutakoa; honako argitalpen hauetan era kolaboratu zuen: Humanitas, ínsula, Nexus, Scherzo eta Sonograma aldizkarietan, eta El País, La Vanguardia, El Periódico de Cataluña eta El Mundo egunkarietan.

Musika-arloan, jarduera garrantzisua garatu zuen abeslari gisa 1974 eta 1983 artean; urte horietan, Erdi Aroko eta Errenazimentuko errepertorioa jorratu zuen antzinako musika-tresnekin. Aldi horretan, eta Espainian nahiz Europako zenbait herrialdetan egindako emanaldi askoren artean, 1977an Zangozan eta Tuteran aritu zen. 1983an, antzinako musikan aitzindaria zen departamentu bat sortu zuen, eta bertan musikari ezagunek ikastaroak eman zituzten, esaterako: Bob van Asperen, Hopkinson Smith eta Glen Wilson-ek; horrez gain, dibulgaziozko musika-obrak zuzendu ditu.

Ramón Andrések liburu asko argitaratu ditu ere. Hala, historia eta hausnarketaren arloan, musikaren gainean aipagarriak dira; El Diccionario de instrumentos musicales. Desde la Antigüedad a J. S. Bach (1995-2001), Johann Sebastian Bach. Los días, las ideas y los libros (2005, obra honengatik hurrengo urtean Bartzelonako Hiria Saria lortu zuen), edo W. A. Mozart (zenbait edizio; azkena, 2006an).

Musikari buruzko bere ikasketez gain, Ramón Andrések entseguak idatzi ditu, adibidez: Tiempo y caída. Temas de la poesía barroca, 1995an bi liburukitan argitaratuta, eta baita poesiako zenbait liburu ere: Imagen de mudanza (1987), La línea de las cosas (1994, Hiperión saria-Kordoba Hiria), eta La amplitud del límite (2000).

Azkenik, aipatu behar da sarituak literatura eta pentsamenduko egile klasikoen liburu batzuen argitalpenean ere lan egin duela, bai eta hainbat generotako egileen itzulpenean ere.

Saria

1990ean sortutako sariaren helburua kulturaren munduan garrantzitsuak izan diren pertsona edo erakundeen ibilbidea aitortzea da; haren barnean sartzen da, alde batetik, sormen-jarduera arte plastikoa, musika edo literaturaren arloetan, eta bestetik, zientzian, teknikan eta ikerketan egindako lana. 25.000 euroko diru-saria da.

Orain arte saritutakoak honako hauek izan dira:


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa