(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroako aipamenak Gipuzkoako seinaleetatik kentzeko eskaera zabaldu du asteazkena, 2015.eko maiatzak 13


Udalerrietako seinaleetan Foru Komunitateko ezkutua agertzen dela helarazi dio EAEko Auzitegi Nagusiari


Hernaniko udalerriko seinalea. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren aurrean aurkeztutako demanda zabalduko du, Gipuzkoako trafikoko seinaleetan Nafarroari egiten zaizkion aipamenen gainean aurkeztutako demanda. Erabaki hori hartu du, ikusi baita udalerriak identifikatzeko (Hernani edo Usurbil, adibidez) errotulu berriak jarri direla, eta bertan Nafarroako ezkutua agertzen dela "Euskal Herria – Basque Country" goiburuaren alboan

Halaber, egiaztatu du ere, Foru Komunitateko ezkutua ez dela estali zenbait errepidetan, honako puntu hauetan, esaterako: AP-8 (Euskadi-Aragoi Autobidea), 16. Kilometro-puntuan, Frantziako noranzkoan; Hernani inguruan: Gi-2132, Gi-3410 eta Akarregiko biribilgunean; edo Billabonako sarbidean N-1 errepidetik (Irun-Madril), Gasteizko noranzkoan.


Usurbilgo seinalea. ( irudia handitu )

Azarotik

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari hirugarren aldiz eskatuko dio konstituzioaren legezkotasuna eta Foru Eraentza Birrezarri eta Hobeagotzeko Legea (LORAFNA) bete daitezen, Foru Aldundiak azaroan helarazitako eskaerari kasurik egin ez ondoren, hau da, A-15 autobian (Leitzarango Autobia) "Euskal Herria-Basque Country"-ren barnean Nafarroa aipatzen zuten seinaleak kentzeko eskaerari. Gertaera hori Gobernuak "mutur sartze larritzat eta Nafarroako erakundeekiko errespetu faltatzat" jo zuen, bai eta "Nafarroari probokazio argia egitea ere, bertako erakundeei zor dien errespetua galduz, herritarren gehiengoak demokratikoki hautatutakoak direnak".

Nafarroako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari egindako eskaeraren aurrean, administrazioarekiko auzien salak auto bat eman zuen iragan martxoaren 24an; haren arabera, kartelak kautelazko eran kentzeko agindua ematen zen (desmuntatzea, ezabatzea…)

Iragan astean, Foru Gobernuak Auzitegi Nagusiari berriz eskatu zion Gipuzkoako Foru Aldundiak kautelazko neurria betetzera behar zezala bere lurraldean dauden errotulu guztietan, A-15 Autobiakoetan bakarrik bete baitzuen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa