(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Administrazioak izapideak murriztu ditu berrogeita hamar bat agiri aurkezteko betebeharra desagerraraziz asteazkena, 2015.eko maiatzak 13


Urtarriletik aurrera, ez dira NAN, unibertsitateko tituluak edo zerga-ordainketak eskatuko, eta jatorrizkoen nahiz konpultsatutako kopien kopurua murriztuko da, Nafarroako Gobernuak gaur onartu duenez


Transcripción textual del video

Datorren urtarriletik aurrera, herritarrek agiri asko aurkezteko betebeharrik ez dute izango Foru Administrazioarekin egiten dituzten izapideetan: NAN, errolda, unibertsitateko titulua, zergak ordaintzeko ziurtagiriak… Berrogeita hamar bat egiaztagutun- edo idatzi-mota, guztira.

bulegoak

Nafarroako Gobernuko bulegoak.

Datorren urtarriletik aurrera, herritarrek agiri asko aurkezteko betebeharrik ez dute izango Foru Administrazioarekin egiten dituzten izapideetan: NAN, errolda, unibertsitateko titulua, zergak ordaintzeko ziurtagiriak… Berrogeita hamar bat egiaztagutun- edo idatzi-mota, guztira.

Horixe da, hain zuzen, Nafarroako Gobernuak ezarritako helburua, eta gaurko bilkuran, administrazio-prozeduretan dokumentuak sinplifikatzeko jarraibide-sorta bat onartu du. Ekimena 2013an abiarazitako Administrazioa Sinplifikatzeko Planaren barnean sartzen da, ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legea, Gardentasun eta Gobernuari Irekiari buruzkoa, betez.

Jarduera horren bidez, Administrazioa herritarrei gehiago hurbiltzea eta irisgarriagoa izatea bilatzen da, zerbitzu publikoen kudeaketa arinagoa eta eraginkorragoa izanik.

Orain onartutako jarraibideak bi jarduera-motatara bideratuta daude. Alde batetik, deialdi publikoak egiten dituzten unitate guztiei eskatzen zaie (diru-laguntzak, bekak, enplegu publikoa, baimenak…), datozen edizioei begira, egungo araudia sinplifikatze-irizpideekin berrikus dezatela, eta azter dezatela eskatzen dituzten agiriak ezinbestekoak diren ala ez bilatzen diren helburuak betetzeko; horrez gain, ezinbestekoak ez direnak ken ditzatela.

Bestalde, Datuak Egiaztatzeko eta Kontsultatzeko Zerbitzuaren bidez kontsulta daitezkeen agiriak emateko betebeharra kentzen da. Zerbitzu hori Estatuak sustatutako tresna da, eta sistema bakar batean (SARA sarea) administrazio publikoek duten informazioa jasotzen du, administrazio publiko autonomikoek (Foru Administrazioa dago bertan) eta Administrazioa Zentralak duten informazioa. Gaur egun, sistemaren barnean 17 erakunde publiko daude.

Nafarroan, Datuak Egiaztatzeko eta Kontsultatzeko Zerbitzua erabiltzen hasi da jadanik eta, 2014an, Nafarroako Gobernuko unitateek 31 agiri-motari zegozkien 3.604 kontsulta egin zituzten.

Estatu mailako zerbitzu horrekin batera, Foru Gobernuak antzeko sistema bat abiarazi du datuak Foru Administrazioaren barnean partekatzeko, departamentu bakoitzak duen informazioa bateratuz. Momentuz, Nafarroako Zerga Ogasunak dituen datuak jaso dira.

Berrogeita hamar bat agiri gutxiago

Momentuz, Datuak Egiaztatzeko eta Kontsultatzeko Zerbitzuari esker, 48 agiri-mota kontsulta daitezke, eta haien artean daude: nortasun agiria, bizileku-ziutagiriak, jaiotza, ezkontza edo heriotzakoak; hezkuntzako tituluak; katastroko eta ondasun higiezinen gaineko datuak; langabezian dagoela dioen ziurtagiria eta langabezia-prestazioak; hainbat zerga eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela dioten ziurtagiriak; mendekotasunari lotutako agiriak (gradua eta prestazioak) edo finantza-kaudimenaren egiaztagiriak, enpresen kasuan.

Administrazioa Datuak Egiaztatzeko eta Kontsultatzeko Zerbitzuan kontsultatu ahal dadin, herritarrak berariazko baimena eman behar du. Oniritzia ematen ez badu, eskatutako dokumentazioa ematera behartuta egongo da.

Eskatutako informazio bat Foru Administrazioaren esku dagoenean baina hark eman edo landu ez badu, herritarrak dokumentazio hori dagoen artxibo, datu-base edo funts dokumentala jaso beharko du. Halaber, hura teknika elektronikoak erabiliz egiazta badaiteke, interesdunak non lor daitekeen dioen baliabidea edo helbide elektronikoa adieraziko du.

Herritarrak idatzia paperean aurkezten badu, digitalizatu egingo da eta, hori egin ondoren, agiria jabeari itzuliko zaio. Horrenbestez, paper-kontsumoa murrizten lagunduko da. Neurria laster batean ezarriko da Erregistro Orokorreko programa-pilotu baten bidez.

Jatorrizkoak eta konpultsatutako fotokopiak

Foru Gobernuak gaur onartutako jarraibideek jatorrizkoen eta konpultsatutako fotokopien aurkezpena mugatzea bilatzen dute. Beharrezkoak direnean baino ez dira eskatuko prozedura ebazteko arau batean nahitaezko modura jasotzeagatik, dokumentazioa Foru Administrazioaren esku ez dagoena, edo haren existentzia eta edukia Datuak Egiaztatzeko eta Kontsultatzeko Zerbitzuaren bidez egiazta ezin daitekeena.

Gainera, alde horretatik zehazten denez, elektronikoki hasitako administrazio-prozeduretan ez da beharrezkoa izango hasieran jatorrizko agiriak edo konpultsatutako kopiak aurkeztea; aurrerago sartu ahalko dira.

Administrazioa sinplifikatzeko plana

Nafarroako Gobernuak Administrazioa Sinplifikatzeko Plan Orokorra onartu zuen 2013ko azaroan, administrazio-izapideak % 20 eta % 75 artean murrizteko asmoz, kudeaketa elektronikoen eskaintza areagotzeari, izapidetzeko denborak murrizteari eta herritarrei eskatutako agiri-kopurua murrizteari esker.

Zehazki, dokumentazioa emateko betebeharra % 75 jaitsi nahi da, eta % 30 kanpoko administrazioko zamak. Gainera, administrazio elektronikoaren erabilera izapideen % 30 igotzea nahi da, eta % 20 igotzea herritarrek Administrazioarekin duen harremanarekiko asebetetze-maila. Helburu nagusiak osatzen dira, administrazio-eraginkortasuna % 20 hobetuz izapidetze-denborak murrizten direla-eta.

Orain arte, planean jasotako jardueren % 85 abian jarri da. Hala, adibidez, administrazio elektronikoaren zabalkundeak eta, zehatzago Interneten erabilerak, espedienteak izapidetzeko batez besteko denbora % 45 murrizten utzi du; 2012an, 176 eguneko batez bestekoa zegoen, eta 2014an, 97koa.

Beste lorpen bat, negozio berriak irekitzeko epea murriztea izan da (lau hilabetera arte), ingurumen-baimenetarako prozedura aldatzean. Industria-segurtasuneko prozedurei lotutako izapideak sinplifikatu egin dira ere, zergazkoak ez diren ordainketa-gutunak Internet bidez ordaintzeko aukera ezarri da (txartelarekin edo kontuan kargatuz); eta doako osasun-laguntza eskuratzeko prozedura telematikoki izapidetzeko aukera eskaintzen da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa