(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ogasunak 10.000 zergaduni baino gehiagori 12,5 milioi euro inguru itzuliko dizkie ostiral honetan osteguna, 2015.eko maiatzak 14


Orain arte, Erakunde Autonomoak 145.193 zergaduni dagozkien 105 milioi euro inguru itzuli ditu


Nafarroako Zerga Ogasunak ostiral honetan, maiatzak 15, 10.646 zergaduni 12.448.821 euro ordainduko dizkie 2014ko Errenta eta Ondarearen Kanpainako egungo esparruan.

Diru-sarrera horrekin, erakunde autonomoak 145.193 zergaduni dagozkien 105.081.760 euro itzuliko dizkie jadanik. Zifra horretatik, 142.205 zergaduni 103.413.919 euro kontuan ordaindu zaie; gainerakoei, berriz, itzulketa Nafarroako Zerga Ogasunarekin nahiz beste administrazio publiko batzuekin zituzten zorrak konpentsatuz gauzatu da.

Orain arte, Ogasunak 235.610 aitorpen izapidetu ditu, haietatik 178.642 erakunde autonomoak berak proposatu zituen, eta 56.966 aitorpen zergadunen esku jarritako beste bide batzuk erabiliz gauzatu dira:

  • Ogasuneko bulegoen bidez: 11.338 aitorpen.
  • Telematikoki izapidetu dira: 17.198 aitorpen.
  • Erakunde laguntzaileen bidez: 28.430 aitorpen.

Aitorpena ekainaren 23ra arte egin daiteke

2014ko errenta-kanpaina apirilaren 8an hasi zen, eta aitorpenak aurkezteko epea ekainaren 23an amaituko da. Telematikoki egin daiteke, Bulego Birtualaren bidez (www.navarra.es), edo aurrez aurre Ogasunak zergadunen esku jarritako edozein bulegotan: Iruña (Eskiroz kalea, 20 bis), Barañain (Comercial etorbidea, 4), Burlata (Ezkazabal plaza, 9), Lizarra (Koroazio plaza, 2), Tafalla (Teófano Cortés plaza, 7) eta Tuteran (Antso VII.a Azkarra plaza, 8). Bertan, 70 kudeatzaile espezializatuk egiten dute lan.

Bulegoetara joateko (bertako ordutegia astelehenetik ostiralera da, 08:30etik 14:30era), aurrez hitzordua eskatu behar da www.navarra.es webgunean edo 948 505 505 eta 948 505 506 telefono-zenbakietan (astelehenetik ostiralera martxan izango dira 08:30etik 17:00etara).

Errenta-aitorpenak 18 erakunde laguntzaileen bidez ere aurkez daitezke, eta bertan 1.300 kudeatzaile ariko dira lanean kanpainaren barnean. Bide horrek Ogasunean zuzenean aurkezteak dituen berme berberak eskaintzen ditu.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa