(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Elkarrizketa Sozialeko Kontseiluak 2015-2020 aldirako Nafarroako Lan Osasunaren Plan berria baliozkotu du osteguna, 2015.eko maiatzak 14


Nafarroako Erantzukizun Sozialaren Kontseilua sustatzea erabaki du ere


Elkarrizketa Sozialeko Kontseiluak Nafarroako Lan Osasunaren Plana baliozkotu du. ( irudia handitu )

Nafarroako Lan Osasunaren III. Plana gaur goizean baliozkotu du Elkarrizketa Sozialeko Kontseiluak, Yolanda Barcina Lehendakaria buru izan den bilkura batean. Bertan, Osasun kontseilari Marta Verak behin betiko testua aurkeztu du jendaurreko aldian egindako ekarpenekin.

Sei jarduera-lerrok osatzen dute plana, eta honako hauekin lerrokatuta daude: 2014-2010 aldirako Laneko Segurtasun eta Osasuneko arloko Europako Estrategiarekin, eta 2015-2010 aldirako Laneko Segurtasun eta Osasuneko Espainiako Estrategiarekin, eragile sozialekin berriki onartu eta izenpetu dena.

Berrikuntzen artean, agiriak barneratzen du, neurriak ezartzea, alde batetik, prebentziozko zerbitzuen nahiz Gizarte Segurantzarekin lankidetzan aritutako mutuen osasun-jarduera kontrolatzeko, eta bestetik, ematen dituzten kalitatea kontrolatzeko. Planaren jarraipena Nafarroako Osasun Publiko eta Lan Osasuneko Institutuko Gobernu Kontseiluak egingo du. Plan horren izaera dinamikoari esker, lehentasuna finkatu daitezke lan-baldintza berrien eta araudi-aldaketen arabera, hura indarrean dagoen bitartean.

Gogora ekarri behar da, Nafarroako Gobernuak ISPLNek egindako 2015-2020 aldirako Nafarroako Lan Osasunaren III. Planaren berri apirilaren 15eko bilkuran izan zuela. Agiri estrategiko baten modura prestatzen da alor horretako jarduerak indartzeko, prebentzio eta aholkularitzako arloetan eta, berrikuntza modura, hezkuntzakoan, Foru Komunitatean curriculumeko ikasgaia izan zedin proposatuz hezkuntzako maila guztietan. Gainera, agintariei, laneko ezbehar-maila handiko sektoreak gehiago kontrolatzera behartzen die,

Erantzukizun Soziala sustatzea

Laneko Osasun Plan berria baliozkotzeaz gain, Elkarrizketa Sozialeko Kontseiluak bilkura berean Nafarroako Erantzukizun Sozialaren Kontseilua sortzea erabaki du. Haren helburuen artean, erantzukizun zibilari buruzko foro bat eratzea nabarmendu behar da (InnovaRSE Sarean sartuta dago), Nafarroako RS Suspertu, Sustatu eta Bultzatzeko II. Programa Orokorrak sustatuta.

Foro hori enpresa eta sindikatuetako erakunde adierazgarrienek, administrazio publikoek eta erantzukizun sozialeko arloan ordezkaritza aitortua duten beste erakunde batzuek osatuko dute, eta Nafarroako RD garatzeko erreferentzia-esparru modura balioko du.

Elkarrizketa Sozialeko Kontseilua

Iragan abenduan eratutako Elkarrizketa Sozialeko Kontseilua Gobernuak eta eragile sozial nahiz ekonomiko adierazgarrienek osatzen dute. Gaurko bilkuraren buru Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina izan da, eta bertan parte hartu dute gainera, lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak; Osasun kontseilari Marta Verak, CENeko lehendakari José Antonio Sarríak; eta UGT eta CCOO sindikatuetako idazkari nagusi Javier Lecumberrik eta Raúl Villar-ek, hurrenez hurren, beste ordezkari batzuen artean.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa