(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Uztailaren 1etik aurrera mendeko pertsona guztiek laguntzak jasoko dituzte, haien gradua edozein izanda ere

ostirala, 2015.eko maiatzak 15


Alli kontseilariak Gizarte Ongizateko eta Desgaitasuneko kontseiluen buru izan da, eta bertan aldaketa hori aplikatzeko beharrezko txostenak onartu dira


Bilkura

Alli kontseilaria, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko bilkuraren buru. ( irudia handitu )

Datorren uztailaren 1etik aurrera, gradu moderatuko mendekotasuna duten pertsonak (arinena) mendekotasunari arreta emateko sisteman aurreikusitako prestazio- nahiz zerbitzu-sistemaz baliatuko ahalko dira; oraingoz, mendekotasun handienekoak eta mendekotasun larriak dituztenak baliatu daitezke bakarrik.

Hala ondorioztatzen da Gizarte Politiken Departamentuak egindako arauditik. Araudi horrek Nafarroako Gizarte Ongizateko Kontseiluaren eta Nafarroako Desgaitasun Kontseiluaren aldeko txostena jaso du. Bi horiek gaur goizea bildu dira, Iruñean, Iñigo Alli kontseilaria buru zela.

Mendekotasunari arreta emateko sistema zabaltze hori Mendekotasun Legea aplikatzeko egutegian ezarrita dago (2006koa da). Laguntza horiek baliatzen laguntzeko, Nafarroako Pertsonen Autonomiarako Agentzia balorazio moderatua duten mendeko pertsona guztiekin harremanetan jarriko da datozen egunotan.

Gaur egun, Nafarroako Pertsonen Autonomiarako Agentziak emandako datuen arabera, 13.254 nafarrek mendekotasuneko pertsona modura baloratu dira. Haietatik,3.347 mendekotasun handikoak (gehieneko gradua), 5.097 mendekotasuna larria dutenak (gradu ertaina) eta 4.810 moderatuak (gradu arinena).


Bilkura

Nafarroako Desgaitasun Kontseiluaren bilkura, Alli kontseilaria buru dela. ( irudia handitu )

Prestazioak eta zerbitzuak

Mendeko moderatuak honako hauetaz baliatuko ahalko dira: etxean egoteko laguntza ekonomikoa; eguneko arreta eta egokitutako garraioa; larrialdiko telefono-zerbitzua; udalaren etxez etxeko laguntza-zerbitzua; laguntza pertsonala eta arreta goiztiarreko zerbitzua.

Zenbatekoei dagokienez, hilean 180 eta 60 euro arteko laguntza ekonomikoa jaso ahalko dute familiaren ingurunean zaintzeko eta zaintzaileei laguntzeko; 762,90 eta 103,44 euro arteko laguntza, eguneko-zentroetan arreta emateko ; eta 509,67 eta 203,87 euro artekoa, laguntzaile pertsonalerako.

Nafarroako Gizarte Ongizarteko eta Mendekotasuneko kontseiluak aholkularitza, partaidetza eta kontsultarako funtzioak dituzten organo aholku-emaileak dira. Gizarte Politiken kontseilaria da buru, eta honako erakunde hauetako ordezkariek parte hartzen dute bertan: Nafarroako Gobernua, toki-erakundeak, gizarte-erakundeak, eragile ekonomikoak eta unibertsitateko eragileak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa