(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

700.000 euroan esleitu dira Fiteroko monasterioko behe-klaustroa eta kapitulu-aretoa zaharberritzeko obrak ostirala, 2015.eko maiatzak 15


2008tik aurreko sei fasetan egikaritutako gastua 4.871.494,75 eurokoa izan da


Fiteroko monasterioko klaustroa.

Kulturako Zuzendaritza Nagusiak Iruñeko Construcciones Zubillaga S.A. enpresari esleitu dio berriki (701.567,36 euro) Fitero monasterioko klaustroa zaharberritzeko obren 7. fasea. Behe-klaustroko eta kapitulu-aretoko hormak zaharberritzea barneratzen dituen fase hori zazpi hilabeteko epean egikarituko dela aurreikusten da.

Kontratu hori Eskualde Garapeneko Europako Funtsak kofinantzatzen du % 50eko tasarekin eta Nafarroako 2007-2013 aldirako EGEF Programa Eragilearen bidez. Orain arte aurreko sei faseetan egikaritutako gastua 4.871.494,7 eurokoa izan da.

Zazpigarren fasea

Proiektu hau klaustroa zaharberritzeko kanpainaren zazpigarrena da, eta behe-klaustroko galerietan oinarrituko da, ekialdeko galeriaren hasierako bi gela txikitan eta kapitulu-aretoan.

Behe-klaustroko galerietako zabalera guztian aireztatutako zolata bat sartzen da eta, hala, arkuduren horma nahiz bankuen jarrera hobetuko da kapilaritatearen hezetasunaren aurka.

Mendebaldeko belenean zenbait lan egitea aurreikusten da ere, klaustroko mendebaldeko hormaren aireztapena hobetzeko eta ura pilatuta gera ez dadin, haien artean, aireztatutako kamera bat eraikitzea.

Gainera, ekialdeko hegalera jotzen duten lehengo geletarako hiru baoetan erantsitako itxiturak eraistea proposatzen da, kapitulu-aretoaren bi aldeetan, mendebaldeko hegaleko bataiotegian dagoen baoan eraikitako itxitura eraistea, bai eta monjeak berotzeko geletara doan baokoa eraistea ere.

Gainera, zementuaren emokadurak zulatuko dira eta klaustroko puntu batzuetan ikusten diren igeltsu luzituak ere, eta baita jatorrizkoak ez diren edo aske dauden junturen morteroak ere. Inguruko hormetan eta arkuduren tinpanoetan hondatutako harlanduak artekatuko dira, eta berrezarri egingo dira hareharriarekin edo Fiteroko Bainuen lehengo harrobitik ekarritako harriarekin, egokiena denaren arabera.

Azkenik, honako hauek garbituko direla aurreikusten da: inguruko hormak, kapitulu-aretoko hormak eta gangak, kapitulu-aretora eta aretora bertara sartzeko kapitel eta harroinak, elizako atea eta gangen klabeak, eta inguruko hormetako gangetako abioen mentsulak, teknika ezberdinekin, kasu bakoitzerako egokiak direnak.

Beste fase batean, gangetan ikusten diren pitzadurak zigilatuko dira, bai eta gangetako abioak konponduko ere, arkuduren eta nerbioen ertzak, nerbioen pintura eta gangetako nerbioen arteko harrizko zapiak.

Zink-erreten eta -zorrotenekin egindako klaustroko estalkietako uren jasotzea osatuta geratuko da honako hauek egin ondoren: zorrotenen parteko kutxatilak, eta klaustroak bide publikoko kolektoreraino lurperatutako ebakuazio-sarea ezarrita (logelako alboako belenetik doana).

Goi-klaustroan adreiluzko zola aldatuko da. Jarduera horren barnean, gainera, zenbait espaziotako arotzeria berriak zaharberrituko dira eta beste batzuk konponduko; horrekin batera, elizako eskailerara pasatzeko aurre-atea garbitu eta babestuko da.

Azkenik, goi-klaustrotik eskailera-bururako eskailerako leihoan, beira puztutako beruneztatutako beirate bat jarriko da.

Aurretiazko lanak

Nafarroako Gobernua Fiteroko monasterioko klaustroa 2008an hasi zen zaharberritzen, eta enkargu hori Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoko Atalari eman zitzaion.

Teknikariek, lehenik eta behin, klaustroko ekialdeko hegalaren estalkiak zaharberritzeko lanak proposatu eta proiektatu zituzten, aurretiaz egin beharreko lanak eta beharrezkoak klaustroa bera zaharberritzeko. Lan horiek zaharberritze-obren lehen fasea osatu zuten, eta 2008ko irailetik 2009ko abuztura egin ziren.

Aldi berean, klaustroaren egitura eta materialen egoera aztertu zituzten, eta zenbait azterketa egiteko agindua eman kontserbazioko egoeraren azterketa osatze aldera: geoteknikoak, harrizko materialaren ezaugarri eta hondatzearena, eta estaldurarena. Azterketa horiek egin ondoren, esku-hartzearen plan orokorra proposatu zen, faseka egin beharrekoa.

Lehen proiektuan, logela zaharreko estalkia zaharberritu zen zehazki (ekialdean atxikitako galeriakoa eta logela berriko zati bateko) bai eta klaustroko ekialdeko horma-arteko estalkia ere.

2009an idatzi eta 2009 eta 2010 artean egikaritutako bigarrenean, klaustroko ekialdeko horma-arteko egitura sendotu zen. Hirugarrenean, 2010ean idatzia eta 2011n egikaritutakoa, iparraldeko horma-arteko egitura sendotu zen eta bertako estalkia zaharberritu. Laugarrena 2011n idatzi eta 2013an egikaritu zen: mendebaldeko eta hegoaldeko horma-arteko egitura sendotu zen, XIX. mendearen amaieran hondoratutako izkinakoa salbu.

2012an idatzi eta 2013an egikaritutako bosgarren proiektua honako honetan oinarritu zen: klaustroko hego-ekialdeko izkina zaharberritzen, eta goi-klaustroko hego eta mendebaldeko horma-arteko estalkia eta gangak zaharberritzen.

Seigarrena 2013an idatzi eta 2014an egikaritu zen, eta honako hauetan jardun zen: hego-mendebaldeko izkinean hondoratutako gangetan; zikoinek habiak jartzean, haiei aurre egiteko babes-neurriak hartzen; eta goi-klaustro, eskailera eta bertako eskailera-buru, hegoaldeko alboko habeartean kokatutako areto eta ezkutatutako eskailerako paramentuak zaharberritzen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa