(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gizarte Politiken Departamentuak garapen-lankidetzarako 3,3 milioi euroko laguntzak esleituko ditu datozen egunotan astelehena, 2015.eko maiatzak 18


Alli kontseilariak Lankidetza Kontseiluaren bilkuraren buru izan da, eta deialdiak zer egoeratan dauden jakinarazi da bertan


kontseiluko argazkia

Lankidetza Kontseiluko bilkuraren une bat. ( irudia handitu )

Gizarte Politiken Departamentuak aurten irekitako garapen-lankidetzako laguntzen hiru-deialdiak ebatziko ditu datozen egunotan. 3.384.684 euro, guztira.

Hala jakinarazi die Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Allik Garapen Lankidetzako Kontseiluko kideei gaur goizean Nafarroako Jauregian izandako ohiko bilkuran.

Hiru deialdietatik, zenbateko handiena urte anitzeko programak diruz laguntzeko erabiliko da (1.650.000 euro). 18 eskaera aurkeztu ziren bertara. Bigarrena 1.472.000 eurokoa da, urteko proiektuak ditu xede eta 56 eskaera aurkeztu ziren. 262.242 euroko hirugarren deialdiak garapenerako hezkuntza-proiektuak eta sentsibilizazio-ekintzak finantzatzen ditu. 18 eskaera jaso ditu.

Departamentuak jadanik ebatzi diren beste bi deialdi ere eskaintzen ditu: Saharako herrirako laguntza humanitarioa (240.000 euro) eta larrialdi-egoeretan dauden ekintza humanitarioetarako diru-laguntzak (240.000 euro).

Kontseiluak Nafarroako Lankidetzako II. Plan Gidaria ebaluatzeko proposamen baten berri ere izan du; bertan, lortutako emaitza ezberdinak neurtuko dira, ikuspegi kuantitatibo nahiz kualitatibo batetik.

Azkenik, Nafarroako Gobernuak Garapenaren Europako Urtea dela-eta egingo dituen jarduerak aztertu ditu Kontseiluak, aurten ospatzen dena, Europako Parlamentuak eta Europako Kontseiluak hala erabakita. Egindako ekintzen artean, gaiari buruz emandako bi filmen proiekzioa aipatu beharra dago (800 ikasle izan ziren ikusten). Gainera, "Lankidetzaren 19 aurpegi" izeneko kanpainan parte hartuko da, lankidetza sustatzen Nafarroan lan egin duen pertsona bat aukeratzeko helburuarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa