(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erizaintzako teknikari-laguntzailerako 69 plaza, erradiagnostikoko teknikarirako 13 eta emagin posturako beste 7 deitu dira asteartea, 2015.eko maiatzak 19


Izena bihartik aurrera, hilak 20, eman daiteke ekainaren 18ra arte, eta azterketak azaroan egingo dira


Osasun Departamentuak osasun-langileentzako 89 plaza deitu ditu,

Osasunbideak erizaintzako teknikari-laguntzaileen 69 plaza (ETL), erradiagnostikoko teknikari espezialistako (ETE) 69 eta Erizaintza obstetriko-ginekologikoko erizain espezialistako (emagina) beste 7 lanpostu betetzeko deialdia egin du, lehiaketa-oposizioaren bidez.

2011n eten zen 2009ko Lan Eskaintza Publikoari dagozkion hiru deialdi dira, eta Gobernuak iragan martxoan berriz aktibatu zuena. Oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratzen ditu (95. zenbakia, maiatzak 19).

Izena emateko epea bihar, asteazkena, hilak 20, hasiko da, eta ekainaren 18an amaituko. Haren aurkezpena eta azterketa-tasen ordainketa telematikoki egin behar dira www.empleosalud.navarra.es webgunean "lehiaketa-oposizioa" "deialdiak" estekan. Azterketak azaroan egingo dira, eta proposatutako gaiei buruz zenbait erantzun emateko aukera dituzten galdetegi bat idatziz erantzun beharko da; gaizki erantzundakoak penalizatu egingo dira, gainera. Horren ondoren, izangaiek argudiatutako merezimenduak balioesteko fasea egingo da: emandako zerbitzuak, prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta hizkuntzak.

Plazen banaketa


Erizaintzako teknikari-laguntzaileen 69 plazetatik, 33 txanda libreari dagozkio, 32 sustapenekoari eta 4 % 33ko edo handiagoko desgaitasuna duten pertsonei gordetzen zaie. 42 Nafarroako Ospitalegunerako dira, 5 Lizarrako García Orcoyen ospitalerako, 6 Osasun Mentaleko Sarerako, eta gainerako 16ak deitzeke dauden aparteko lekualdatze-lehiaketa batean hutsik geratutako plazak dira.

Erradiagnostikoko teknikari espezialistako 13 plazen kasuan, 6 txanda libreari dagozkio, 6 sustapenekoari eta bakarra desgaitasuna duten pertsonen txandarako. 8 Nafarroako Ospitalegunerako dira eta 5 Tuterako Reina Sofía ospitalerako.

Azkenik, emaginaren 7 lanpostuak honako era honetan banatzen dira: 4 txanda librerako eta 3 sustapenerako. 6 Nafarroako Ospitalegunerako dira eta 1 Tuterako Reina Sofía ospitalerako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa