(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Basoko suteak % 30 jaitsi dira aurtengo udan, nahiz eta erretako azalera % 10 igo den asteartea, 2015.eko maiatzak 19


Erretako hektareen % 85 apirilean erre zen, eta hilabete horretan izan ziren ere sute guztien ia erdia


Suhiltzaileak

Suhiltzaileak erretze bat kontrolatzen.

Nafarroako Gobernuak iragan urtarril eta apirilaren artean egindako basoko suteak prebenitzeko eta itzaltzeko kanpaina % 30eko jaitsierarekin amaitu da aurreko urtearen aldean piztutako sute-kopuruari dagokionez; 464 izan ziren 2014an, eta 324, aurten.

Nolanahi ere, kaltetutako hektarea-kopurua % 10 igo da iazko aldean (329,58 2014. urtean, eta 361,14, aurten). Aipagarria da erretako azaleraren % 85 apirilean erre zela, eta hil horretan izan ziren ere sute guztien % 45. Izan ere, hil hori gutxienez azken zapi urteotako txarrena gertatu da.

Erretako azalera guztitik, % 98 baso-lurra izan da, eta % 2 nekazaritzakoa. Hektarea-kopuruan, 193,73 sasiak; 139,50, larreak; 16,02, zuhaitzak; 5,21 baso-hondakinak dituzten zuhaitzak; 4,65, uztondoak eta 2,03, beste batzuk.

Negu honetan landaretzako suteetan esku-hartze gehien izan dituzten suhiltzaile-parkeak honako hauek izan dira: Tutera (77 esku-hartze); Oronoz (42); Tafalla (40); Cordovilla (39) eta Azkoien (21). Gainerako parkeetan ez da bakoitzean hogei esku-hartzeetara iritsi (Altsasu, Auritz, Lodosa, Nabaskoze, Zangoza eta Trinitarioak).

Larreen erretze kontrolatuak

Neguko suteak prebenitzeko eta itzaltzeko kanpaina horren barnean ere, larreak kontrolatuta erretzen dira iparraldean basoan suteak piztu ez daitezen. Ekimen horretan parte hartzen dute modu koordinatuan, Nafarroako Larrialdi Agentziak, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak, toki-erakundeek eta abeltzainek.

Hala, Nafarroako Larrialdi Agentziako suhiltzaileek eta Mendietako Zerbitzuko langileek kontrolatutako 18 larre-erretzeetan parte hartu dute 177,12 hektareako azalera batean Baztan, Bortziriak, Malerreka eta Luzaide inguruan. Haiekin batera lan egin dute, era koordinatuan, Ingurumen Ministerioak lagatako basoko suteak prebenitzeko bi taldek (EPRIF), inguruko toki-erakundeek eta Baztan-Bidasoa nahiz Pirinio aldeko eskualdeetako abeltzainek.

Nolanahi ere, baimendutako beste 17 erretze (260,95 hektarea guztira), ezin izan dira egin eguraldi txarragatik, apirilean baino ezin izan direnak egokitu. Izan ere, Oronozko suhiltzaileen eskualdeko parkerako laguntza apirilaren 4an iritsiko zela aurreikusten bazen ere, apirilaren 26ra arte luzatu da azkenean.

Esku-hartze horiekin, larreen kontrolik gabeko erretzeak ekidin nahi dira eta, ondoren, basoko sute bihurtzen direnak. Erretze horiek Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak baimentzen ditu, eta arrisku-mailaren arabera planifikatzen dira. Arrisku handiagoa izan dezaketen haietan (haizeagatik, tenperatura handiengatik…) edo zabalera handienekoak direnetan diziplina anitzeko talde batek parte hartzen du, eta honako hauek osatzen dute: EPRIF, suhiltzaile profesionalak, kontratatutako laguntzaileak eta ANEko boluntarioak, eta Basoa Kudeatzeko Ataleko nahiz Basoa Zaintzeko Ataleko langileak.

Azkenik, basoko suteak prebenitzeko lan horien barnean ere, suteak hasteko edo zabaltzeko arrisku handiko inguruetan prebentziozko erretzeak egiten dira (sute-aurrekariak daudelako, landaretza-motagatik, lurzoruaren erabileragatik, udalerri, industria edo baserriekin duten gertutasunagatik…), bai eta honako lan hauek ere: zaintza, lurzoruaren ezagutza eta basoko pistak nahiz ur-hornidurako puntuak ibilgailuei eta aireko baliabideei egokitzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa