(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak “Aroztegia Jauregia” (Baztan) turismo-eremua PSIS gisa behin betikoz onartu du asteazkena, 2015.eko maiatzak 20


Lekaroz eta Elizondo arten dagoen turismo, hotel, kirol eta etxebizitzetarako eremu bat barnean hartzen du


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran behin betikoz onartu du "Aroztegia Jauregia" (Baztan) turismo-eremua PSIS (Udalaz Gaineko Eragina duen Plan Sektoriala) gisa onartzea, Lurralde Antolaketaren Batzordeak egindako aldeko txostena jaso ondoren,"Palacio de Arozteguía, S.L" enpresak sustatutako eta Lekaroz nahiz Elizondoko herriguneen artean kokatutako proiektua, 45 hektareako esparru batean garatzen da, eta bereizitako hiru eremu egitea proposatzen du: kirol, hotel eta etxebizitzetarako.

Aroztegia Jauregia (Baztan) eta haren ingurunearen ikuspegia ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran behin betikoz onartu du "Aroztegia Jauregia" (Baztan) turismo-eremua PSIS (Udalaz Gaineko Eragina duen Plan Sektoriala) gisa onartzea, Lurralde Antolaketaren Batzordeak egindako aldeko txostena jaso ondoren,"Palacio de Arozteguía, S.L" enpresak sustatutako eta Lekaroz nahiz Elizondoko herriguneen artean kokatutako proiektua, 45 hektareako esparru batean garatzen da, eta bereizitako hiru eremu egitea proposatzen du: kirol, hotel eta etxebizitzetarako.

Kirol-eremuaren barnean, bederatzi zulotako golf-zelai bat sartzen da, praktiketako zelai bat, gol-eskola bat eta lorezaintzako beste bat, haiei lotutako instalazioekin. Eremu hori antolaketako erdialdean garatzen da, malda gutxieneko lurretan.

Hotel-eremua erdigunetzat jotzen da, eta golf-zelaiko partzela batean kokatzen da. 4 izarreko hotel-bainuetxe bat izango du, 135 gelekin, kalitate handiko jatetxearekin eta ekitaldiak egiteko espazioarekin.

Etxebizitzetarako eremua bereizitako hiru aldetan gartzen da ipar-mendebalde, ipar-ekialde eta hego-ekialdeko izkinetan: 228 etxebizitza, guztira, familia bakarrekoak, binakakoak eta etxebizitza kolektiboen blokeak.

Ingurumena eta kultur ingurunea errespetatuz

PSISa ingurua zeharkatzen duten ubideak integratuz osatzen da, ibai-ibilgua antolaketako egituraren elementu modura integratuz (parkeak, natur ibilbideak eta kirolguneak), uren kalitatea murriztuko duten eraikuntza-elementurik gabe. Gainera, ibaiak eta sakanak gurutzatuko dituzten azpiegiturek behar besteko ahalmena izango dute funtzio hidraulikoa eta ingurumenekoa errespetatzeko.

Proiektuak inguruaren eta Lekaroz nahiz Elizondoko herriguneen arteko oinezko-txirrindularien lotura ziurtatuko du, bai eta Lekarozko Enpresa Canpusekoa ere; beraz, argi, seinale eta zolaketari lotutako jarduerak egingo dira.

Proiektuaren printzipio orientatzaileak honako hauek dira: diseinuaren kalitatea, ingurumenarekiko eta kultur ingurunearekiko errespetua, bai eta tokiko elkarrekintzak sustatzea ere. Sei jarduera-ardatz estrategikoen baitan prestatzen da: turismoa, natura, kirola, osasuna, aisialdia eta kultura. Turismo-arloari dagokionez, proiektuak Baztan eta Nafarroaren erakargarritasuna sustatu nahi du, jadanik badiren erakargarritasun guztien osagarri gerta dadin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa