(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaixo kronikoak artatzeko eredu berriak ospitaleratzeak murrizten ditu eta laguntzaren kalitatea hobetzen du asteazkena, 2015.eko maiatzak 20


Profesionalek eta erabiltzaileek beren poza agertu dute duela sei hilabete, bost osasun-eremutan, era pilotuan, paziente kronikoak eta patologia anitzekoak artatzeko abiarazitako plan integralarekin


Transcripción textual del video

Gaixo kronikoek ospitaleratze gutxiago izatea eta zentro horietan batez besteko egonaldia murriztea, bai eta etxez etxeko arretaren nahiz autozainketaren kalitate hobetzea ere, Paziente Kroniko eta Patologia anitzeko Pazienteari Arreta Integrala emateko Estrategia ezartzearen ondorioz sortutako alde positiboetako batzuk dira; estrategia hori duela sei hilabete jarri zen abian, era pilotuan, Nafarroako osasun-arloko oinarrizko bost eremutan.

adinekoa medikua

Osasuneko profesional bat adineko bat artatzen

Gaixo kronikoek ospitaleratze gutxiago izatea eta zentro horietan batez besteko egonaldia murriztea, bai eta etxez etxeko arretaren nahiz autozainketaren kalitate hobetzea ere, Paziente Kroniko eta Patologia anitzeko Pazienteari Arreta Integrala emateko Estrategia ezartzearen ondorioz sortutako alde positiboetako batzuk dira; estrategia hori duela sei hilabete jarri zen abian, era pilotuan, Nafarroako osasun-arloko oinarrizko bost eremutan.

Foru Gobernuak gaurko bilkuran aztertu du plana ezartzeko lehen fasea, eta hura Osasun kontseilari Marta Verak aurkeztu du bilkuraren ondoren egindako prentsaurrekoan. Erabiltzaileek nahiz profesionalek programarekiko duten asebetetze-mailari nota altuak jarri dizkiote.

Estrategiaren asmoa gaixotasun kronikoa gizartean hartzen ari den pisuari erantzuna ematea da, bizi-itxaropena eta bizi-estilo berriak areagotzen ari direla-eta. Gaur egun, gaixotasun-mota horiek lehen mailako arretako kontsulten % 70 ziren eta ospitaleratzeen % 60.

Laguntza-eredu berriarekin, arreta integrala eskaini da, diagnostikoko alderdiak eta tratamendu medikuaz gaiz, pazienteek dituzten zaintza- eta gizarte-beharrak jorratzen baitira. Gainera, laguntza-mailen arteko jarraikortasunaren alde egiten da espezialistekin alferrikako kontsulta ez izateko, eta beharra duten pazienteak bizkor eta modu orokorrean artatzeko aukera ematen da.

Datozen hilabeteotan, Osasun Departamentuak plana sakontzeko asmoa du hautatutako funtsezko bost eremutan, eta gaixotasun kronikoko beste talde batzuetan sartu ala ez ebaluatzea, haien artean; eskizofrenia, BGBK, diabetesa eta fibromialgia.

 

Neurri berriak

Plana iragan urrian jarri zen martxan osasuneko oinarrizko bost eremutan: Lizarra, Iruñeko San Juan, Tafalla, Tutera Mendebaldea eta Ultzama.

Patologia anitzeko 523 gaixo-paziente kronikori ematen die estaldura, 82,1 urteko batez bestekoarekin, eta hiru gaitz kroniko edo gehiago dituztenak (diabetesa, bihotz-gutxiegitasuna, giltzurruneko gutxiegitasuna, arazo baskularrak, dementzia…).

Lehen mailako arretako nahiz espezializatuko zerbitzuak inplikatzen ditu –osasun-zentroak, osasun mentaleko zentroak eta ospitaleak–, eta haien koordinazio-maila historia kliniko digitalaren plataforma erkide bat sortuz indartu da (Eunate sarea). Eta, gainera, esparru bakoitzean erreferentzia-arduradun diren profesionalen figurak sortu dira.

Plana ezartzeak praktika berriak egitea ekarri du, esaterako, paziente bakoitzaren balorazio globala, (ebaluazio medikua barneratzen duena), erizaintzako zainketarena nahiz gizarte-ingurunearena eta, handik aurrera, kasu bakoitzean plan terapeutiko integral bat finkatzen da. Denbora-tarte horretan, aurrez aurrekoa ez den sail arteko orria izenekoa ere garatu da; haren bidez, osasuneko profesionalek pazienteari buruzko iritziak truka ditzakete hura zentro batera edo bestera eramateko beharrik izan gabe.

Estrategiaren beste helburu bat gaixoen autozainketa eta etxez etxeko arreta erraztea da. Horretarako, osasun-gomendioa eskaintzen da telefonoz edo Internetez eta, Tafallako oinarrizko osasun-eremuan, telemonitorizazioko sistema bat aplikatzen hasi dira pazienteak berak edo haren zaintzaileek osasun-zentrora oinarrizko kontrolen emaitzak bidal ditzaten (tentsioa, tenperatura, oxigeno-asetasuna…).Alor horretan ere, Pazienteen Eskola abian jarriko dela aipatu behar da; haren helburua gaixoak beren gaitza kudeatzeko prestakuntza ematea da.

Azkenik, eta kolektibo horretarako arreta zehatzagoa eta berariazkoa lortzeko asmoz, kronikoen unitateak sortu dira Lizarra, Tuterako ospitaleetan eta Iruñeko Ospitalegunean; azken horretan ere, dementziako eta bihotz-gutxiegitasuneko beste unitate bat jarri da.

Ondorio nagusiak

Esperientzia pilotu honen ondorio nagusien artean, ebaluazioak laguntza-kalitatea hobetu dela egiaztatu du, ospitalez kanpoko larrialdi-arloko, etxez etxeko ospitaleratzearen eta programatutakoaren arretak areagotuz. Aldiz, larrialdiko ospitaleratzeak murriztu dira, bai eta zentro horietan egindako batez bestekoa egonaldia ere.

Planaren sustatzaileek erabiltzaile nahiz profesionalen iritzia jaso dute ere. Lehenengoei dagokienez, aipatu beharra dago inkestatuen % 91k 8 edo puntu gehiago (10 puntu, guztira) ematen dizkiola eredu berriarekin jasotako arretari, eta 8,65eko asebetetze-maila erakusten du bere gaitza kudeatzeko jasotako laguntzari dagokionez.

Profesionalen kasuan, asebetetze orokorra 3,4koa da (5 puntu. guztira) eta % 70k uste du laguntza-kalitatea hobetu dela. % 80k baino gehiagok (% 83,3 lehen mailako arretan eta % 88 espezializatuan) planaren ezarpena zabaltzeko gomendioa ematen du.

Aplikatu eta handik sei hilabetera egindako lehen ebaluazio horren ondoren, Osasun Departamentuak datorren seihilekoan, alde batetik, planean jasotako neurrietan sakontzea, eta bestetik, gaixo-talde berriak ezartzea aurreikusten du. Zehazki, lantaldeak sortu dira eskizofrenia, BGBK, diabetesa eta fibromialgia duten gaixoak sartu ala ez aztertzeko.

Abian jarri eta handik urtebetera, beste ebaluazio bat egingo da eta, haren arabera, plana Nafarroako Osasun Zerbitzu guztian zehar zabaltzeko egutegi bat proposatuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa