(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ostiral honetan irekiko da enpresetan webgune eta aplikazio berriak sortzeko laguntzak eskatzeko epea osteguna, 2015.eko maiatzak 21


Zenbatekoa bikoiztuko da aurten, 500.000 euro


Bihartik aurrera, hilak 22, eta ekainaren 21 arte, Nafarroako enpresek enpresetan IKTak sartzeko eta erakundeen arteko lankidetzarako laguntzak eskatu ahalko dituzte aplikazio informatiko berritzaileak garatzeko.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean gaur argitaratzen den deialdiak (97. zenbakia, maiatzak 21), 500.000 euro aurreikusten ditu; kopuru horretatik, 370.000 euro, webguneak sortu, zaharkituta geratu direnak eguneratu edo merkataritza elektronikorako aplikazioak jasotako enpresa txiki eta mikroenpresetarako dira; 130.000 euro, berriz, enpresen eta erakundeen arteko lankidetza-proiektuetarako aplikazio berritzaileak garatze aldera.

Xede horretarako iaz bideratutakoekin alderatuz, laguntzak % 100 handitu dira, eta % 50ean Eskualde Garapeneko Europako Funtsak kofinantzatzen ditu EGEF 2007-203 programa eragilearen bidez.

Nafarroako enpresen presentzia digitala eta haien merkataritza elektronikoaren aukerak hobetzeaz gain, laguntza horiekin Nafarroako webgune eta aplikazioak garatzen dituzten enpresak babestu nahi dira ere.

Lehen kasuan, diru-laguntzaren portzentajea gastuaren % 40 eta % 60 artean izango da, webgunearen ezaugarrien eta hari emango zaion erabileraren arabera: 3.600 euro, gehienez ere. Aplikazio berritzaileak garatzeko laguntzei dagokienez, enpresen lehiakortasuna hobetuko duten soluzioak sustatzea da kontua, merkatuan eskuratu ezin direnak. Aplikazioaren garapena kontratatzen duen erakunde-motaren mende izango da, eta baita programa garatuko duen enpresaren tamainaren mende ere, gastuaren % 20 eta % 70 arteko portzentajeekin eta 21.000 euro, gehienez ere.

Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuko Interneteko atarian (www.navarra.es) aurkituko den formulario elektronikoaren bidez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa