(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko planak diruz lagunduko ditu 2015-2016 kanpainan osteguna, 2015.eko maiatzak 21


Nafarroa, Errioxa JDetarako eta 3 Riberas eta Ribera del Queiles AGBetarako dira


Mahastia.

Foru Gobernuak mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko planak diruz lagunduko ditu 2015-2016 aurtengo kanpainarako honako toki hauetan dauden partzeletarako: Nafarroa Jatorri Deituran (JD), Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuan (JDK), eta 3 Riberas eta Ribera del Queiles Adierazpen Geografiko Babestuetan (AGB).

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emandako ebazpen batean jasotzen denez (asteazken honetan, maiatzak 20, Nafarroako Aldizkari Ofizialak argitaratutakoa), gastuei aurre egingo zaie Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (FEAGA) Foru Komunitateari 2016. urterako emandako aurrekontuen arabera.

Laguntza horiek ardoa egiteko mahats-ekoizpenerako mahastien mahastizainek eskuratu ahalko dituzte. Ondorengo hiru neurrietako bat edo batzuetarako diru-laguntzak eman ahalko dira soilik: mahastiak birjartzeko, mahastiko barietatea birmoldatzeko, eta mahastiak kudeatzeko teknikak hobetzeko, baso-sistemako mahastia besorako bihurtuz.

Eskaerak uztailaren 31 baino lehen aurkeztu daitezke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa