(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

481.240 nafar deituta daude igande honetako Parlamentu, udal eta kontzejuen hauteskundeetan bozkatzera

ostirala, 2015.eko maiatzak 22


Aurreikusitako zenbaketa eta segurtasuneko dispositiboak Administrazioko 800 bat ordezkarik eta 2.200 agentek osatuko dute, hurrenez hurren


Hautestontzia

Pertsona bat hautestontzi batean botoa ematen.

481.240 hautesle deituta daude igande honetan, maiatzak 24, Foru Komunitateko Parlamentu, udal eta kontzejuen hauteskundeetan bozkatzera

Hauteskunde-jardunaldia behar bezala joango dela bermatzeko, Nafarroako Gobernuak eta Gobernuaren Ordezkaritzak izendatutako 800 bat ordezkarik osatutako zenbaketa-dispositibo bat aurreikusi da, bai eta 2.200 agentek osatutako segurtasunezko beste bat ere; azken hori Foruzaingo, Guardia Zibil, Polizia Nazionala eta udaltzainen agenteek osatuko dute.

Herritarrek 09:00etatik 20:00ak arte botoa emateko eskubidea izango dute aurreikusitako 358 hauteslekuetan, eta leku horietan guztietan 966 mahai jarriko dira. Bozketak amaitzean, zenbaketari ekingo zaio. Hauteskunde-araudiak dioenez, lehenik eta behin udal-hauteskundeetako botoak zenbatuko dira, ondoren kontzejuetarakoak eta, azkenik, Parlamenturako botoak.

Parlamenturako eta kontzejuetarako hauteskundeen emaitzak zenbaketak aurrera egin ahala www.navarra.es webgunean kontsultatu ahalko dira; 14:00ak aldera, partaidetzaren lehen aurrerapena emango du. Bestalde, udal-hauteskundeei buruzko informazioa Barne Ministerioko webgunean eskuragarri izango da. Gainera, Nafarroako Gobernuko Eledunaren Bulegoko Twitter-ak (@navarragob) Parlamenturako hauteskundeen zenbaketaren aurrerapena zabalduko du honako traola honekin: #eleccionesNA.

Bozka nola eman

09:00etatik 20:00ak arte botatzeko aukera izango da, eta herritarrak beren hauteslekura NAN txartelarekin, pasaportearekin eta gida-baimenaren, argazkiarekin, joan beharko dute. Agiri horiek iraungituta egotea ez du axola, baina jatorrizkoa izan behar dute.

Bertan hautagaitza guztietako boto-txartelak aurkituko dituzte, gutun-azalak eta kabinak hautaketaren konfidentzialtasuna zaintzeko. Aldi bereko hiru hauteskunde egiten direnez (Parlamenturako, udaletarako eta kontzejuetarako), hautesleek kolore ezberdinetako hiru gutun-azal izango dituzte; sepia Parlamenturako, zuria udalerako eta urdina kontzejurako. Hautagaitzako boto-txartelak ere dagokion hauteskunde-prozesuaren kolore berekoak dira.

Hautesleak hauteskunde-mahaira banan-banan hurbilduko dira beren boto-txartelak gutun-azaletan sartuta. Mahaiko kideek eta hautagaitzetako kontu-hartzaileek bere identitatea eta bozkatzeko eskubidea egiaztatuko dituzte, erroldako zerrendak aztertuz. Jarraian, beren bozka dagokion koloreko hautestontzian sartu beharko dute, hau da, sepia, zuria edo urdin kolorekoan.

Segurtasuneko dispositiboa

Aipatu denez, Nafarroako polizia ezberdinetako 2.200 agentek zainduko dute igande honetan hauteskunde-egunaren segurtasuna. Haietatik, 450 foruzainak dira, eta Iruñean, Tuteran eta Foru Komunitateko beste udalerri batzuetan banatuko dira. Polizia Nazionaleko 486 agente hauteslekuetan nahiz Iruña, Tutera, Burlata eta Atarrabiako kaleetan izango dira. Bestalde, Iruñeko Udaltzaingotik 279 agente izango dira, eta kopuru horretatik 150 hauteslekuetan; gainerakoek, ohiko zerbitzua beteko dute hirian. Azkenik, 1.000 guardia zibil inguru Nafarroako udalen segurtasunaz ere arduratuko dira.

Polizia guztiek aurretiazko eta prebentziozko zaintza-lanak egingo dituzte 358 hauteslekuetan. Horretarako, besteak beste, zentro horien irekiera kontrolatuko dute, eta hauteskunde-mahaietako buruen zerbitzura izango dira, beharrezkoa duten laguntza eskainiz hauteskunde-egunaren garapenari lotuta sor daitezkeen gorabeherei aurre egiteko.

Hauteslekuetan eta inguruetan sabotaje-ekintzak edo izaera politikoko pintadak ez egiteaz arduratuko dira ere; horrez gain, hautesleen gainerako edozein presio-mota eragotziko dute beren boto-eskubidea era librean egikaritu ahal dezaten.

Ikastetxeak ixtean, agenteek beharrezko neurriak hartuko dituzte boto-txartelen zenbaketa eta zenbaketen zabalkundea normaltasunez egin daitezen. Gainera, dagozkien hauteskunde-batzordeetan egindako aktak eta botoak eman eta zaintzen direla babestuko dute.

Boto-txartelen zenbaketa

Bestalde, Nafarroako Gobernuko eta Gobernuko Ordezkaritzaren 800 bat ordezkari hauteskundeetako emaitzak jasotzen dituzten aktetako datuak igortzeko arduradunak izango dira.

Gogora ekarri behar da, osatuko diren 966 mahaien % 85k datuak on-line bidez bidaliko dituztela; hala, zenbaketa bizkorragoa izango da eta emaitzak lehenago jakingo dira. Haietatik, Iruñan jarritako mahaietatik, 100 elektronikoki administratuko dira (MAE), hau da, mahaikideek egin beharreko lanak errazteko tresna informatikoak erabili ahalko dituzte, esaterako: hautesleen identifikazioa, dokumentazioa inprimatzea, aktak osatzea eta datuen transmisio elektronikoa.

Halaber, 243 tableta elektronikok 723 mahairi zerbitzua emango die, hiru mahaiko gailu bat. Gainerako mahaiek, 143, telefono bat izango dute zenbaketako emaitzak igortzeko.

Datu guztiak informazioa jasotzeko zentrora bidaliko dira, Madrilgo IFEMA azoka-barrutian dagoena. Handik, komunikazioen zerbitzari baten bidez, Internetez eskainiko dira zenbaketak aurrera egiten duen heinean.

Informazioaren estaldura

Nafarroako Gobernuko atariak www.navarra.es, Parlamenturako zenbaketako lehen datuak eskainiko ditu hauteslekuak ixten direnetik (20:00etan), eta zenbaketa gauerdi aldera amaituko dela aurreikusten da.

Botoen zenbaketaren aurrerapena emango duen orrialdeak diseinu erraza du, eta datu nahiz grafikoen taulak nahasten ditu, bai eta 2011ko hauteskundeetan izandakoekin egindako alderaketa ere. Informazioa Nafarroa guztikoa nahiz udalerrika, merindadeka eta auzoka kontsultatu ahalko da, Iruñearen kasuan. Zenbaketa amaitzen denean, emaitzak hauteskunde-mahaien arabera eskainiko dira ere, baldin eta aurrez hari lotutako aplikazio bat deskargatzen bada.

Gaztelaniaz nahiz euskaraz kontsulta daitekeen webgune horrek ere, hautesle-partaidetzaren portzentajeari buruzko informazioa emango du 14:00etan eta 18:00etan.

Bestalde, igandean zehar, Nafarroako Gobernuko webguneak eta Eledunaren Bulegoko Twitter kontuak (@navarragob) hauteslekuen irekierari, mahaien osaerari eta gerta daitezken gorabeherei buruzko informazioa emango dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa