(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kooperatibek eta lan-sozietateek 465.000 eurorainoko diru-laguntzak jaso ahalko dituzte enplegua sustatzeko astelehena, 2015.eko maiatzak 25


Enpresa-mota horiek sortzen eta modernizatzen uzten duten inbertsio-kostuak ordaintzeko erabiliko dira


Kooperatibek eta Lan Sozietateek inbertsioetarako laguntzak eskuratu ahalko dituzte.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak 465.875 euroko diru-laguntza deialdi bat martxan jarri du Nafarroako lan elkartuko kooperatiba eta lan-sozietateetarako; laguntza horien helburua, enpresa horien lehiakortasuna hobetzeko eta enpleguaren sorrera sustatzeko inbertsioak diruz laguntzea da.

Deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean (maiatzaren 22koa, 98. zenbakia) argitaratuta daude, eta oinarri horietan ezartzen dira zer enpresa-mota izan daitezkeen onuradunak, inbertsioetarako baldintzak, bai eta diru-laguntzen portzentaje nahiz gehieneko zenbatekoak ere.

Zehazki, laguntzak eskuratu ahalko dituzte: lan elkartuko kooperatibek, lan-sozietateek eta lan elkartuko kooperatiben edota lan-sozietateen lankidetza-proiektuen ondorioz sortutako lan-sozietate eta kooperatibek eta laneko bazkide bat gutxienez dutenek. Kasu guztietan, beren helbide fiskala Nafarroan izan beharko dute eta inbertsioak Foru Komunitatean kokatutako lantokietan egin.

Diru-laguntzaren xede izan ahalko dute maiatzaren 23tik aurrera honako leku hauetan egindako inbertsioek (eta 2015ean ordaindutakoak): lursailetan, eraikuntzetan, instalazio teknikoetan, makinetan, tresnetan, altzarietan, informazio-prozesurako ekipoetan, garraio-elementuetan, bai eta industria edo merkataritzako ibilgailuetan ere (bi ibilgailu urteko eta enpresako). Halaber, diruz lagundu ahalko dira administrazio-emakidei, industria-jabetzari, merkataritza-funtsari, eskualdatzeko eskubideari eta aplikazio informatikoei lotutako aktiboak ere.

Laguntzen zenbatekoari dagokionez, haiek eskuratu ahal izateko, gutxienez 6.000 euroko inbertsioa egin beharko da, eta 500 euro baino gutxiagoko fakturak ez dira onartuko, sorrera berriko enpresetarako salbu (ekonomia sozialeko enpresa modura kalifikatzeko datatik urtebete baino gehiago eratuta ez daudenak), eta haietarako ez da inbertitzeko gutxienekorik izango eta ezta fakturako gutxienekorik ere.

Portzentajeak jadanik eratutako enpresetarako diru-laguntzen % 35 eta sorrera berriko enpresetarako % 45 artean daude. Portzentaje horiek % 5 igoko dira azken 6 hilabeteetan plantilla handitzen bada, lantokia Iruña eta Iruñerritik badago, Moderna Planaren barneko jarduera batean inbertitzen bada, eta lankidetza-proiektu baten ondorioa bada. Nolanahi ere, enpresa bakoitzeko ezingo da 10.000 euro baino diru-laguntza handiagoa izan urtean, eta ezingo du inbertsioaren % 50 gainditu.

Eskaerak Nafarroako Enplegu Zerbitzuko erregistroan aurkeztuko dira, bereziki (Tomas Caballero parkea, 1, "Fuerte del Príncipe" II eraikina, Iruña), edo legean ezarritako beste edozein lekutan, aurkeztutako fakturen azken ordainketatik aurrera, hilabeteko epean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa