(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak eztabaida publikoko aldia zabaldu du 2015-2025 aldirako Hondakinak Kudeatzeko Planak egiteko asteartea, 2015.eko maiatzak 26


Eztabaidaren gaikako sei saio eta bost saio tekniko egingo dira Planaren eduki nahiz proposamenen zenbait alderdiren gainean lan egiteko


Góngora

Gongorako zentroko hondakinak.

Nafarroako Gobernuak, maiatzaren 28tik aurrera, 2015-2025 aldirako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratua egiteko eztabaida-aldia hasiko du. Maiatzaren 28tik irailaren 30era egingo den eztabaidaren gaikako zenbait saio izango dira bertan, uda-garaian etenaldi bat eginez.

Eztabaidako saioen gaiak, pertsona eta erakunde interesdun guztientzat zabalik daude, etxeko eta merkataritzako hondakinetan oinarrituko dira funtsean, eta honako hauek jorratuko dira, besteak beste: Planaren helburuak, hondakinen prebentzioa, Gaika Bildutako Frakzio Organikoa (FORS), errefusak edo industria-hondakinak, bai eta prozesuan zehar sor daitezkeen beste zenbait ere. Zehazki, maiatzaren 28an planaren helburuak aztertuko dira; ekainaren 5ean prebentzioa jorratuko da; ekainaren 11n gaika bildutako frakzio organikoa, eta ekainaren 25ean, errefusei buruz hitz egingo da. Irailean, hil horren 10 eta 17an, azpiegituraz ariko dira, eta 30ean, industriako hondakinari buruz.

Aldi berean, berariazko gaiei buruzko jardunaldi teknikoak egitea aurreikusten da, Aparatu Elektrikoak eta Elektronikoen Hondakinen (RAEE) araudi berriaren eraginak, esaterako, edo hondakinak Estatuko lurraldeko barnealdean eramatea, 180/2015 Errege Dekretuaren arabera, edo zerga-tresnak hondakinak kudeatzeko kudeaketako hierarkia betez.

Eztabaidako gaikako saioak nahiz jardunaldi teknikoak amaitzen direnean, azken itzulerako jardunaldia egingo da, eta bertan Gobernuak planaren zirriborroa aurkeztuko du, prozesu guztian zehar jasotako eta jaso gabeko proposamen nagusiak era arrazoituan justifikatuz. Zirriborro hori jendaurrean jarriko da.

51/2015 Foru Aginduaren bidez, otsailaren 11koa, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilariarena, PIGRN 2015-2015 egiteko prozedura formalki hasi zen eta, horretarako, ekainaren 21eko Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko 51/2012 Foru Legea aintzat hartu da. Hala,Planaren izapidetze berrirako zaindu eta jaso dira, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernu Irekiko Atarian zabadutako partaidetza-prozesuan egindako ekarpen eta iradokizunak 2010-2020 aldirako Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratua berrikuste aldera. Gainera, atarian hamabost egun balioduneko beste partaidetza-epe bat zabaldu zen, Plan berria idazteko orduan kontuan hartu beharreko iradokizunak egin, laguntzak eman eta iritziak plazaratzeko. Nolanahi ere, Plana egin eta idazteko fase goiztiar honetan parte hartzeko aukera zabalik dago oraindik, iradokizunak egiteko xede horretarako sortutako Lantalde eta Partaidetza Taldean sartuz.

Lantalde hori, irekia, 2010-2020 PIGRNen Jarraipen Batzordeak izena emandako pertsonek eta erakundeek osatzen dute, eta hala egitea eskatu duten guztiek ere. Administrazio eta enpresa publikoetako ordezkariek osatzen dute, sindikatuek, herritarren elkarteek, talde ekologistek, enpresa-elkarteek, hondakinen kudeatzaileek, unibertsitateek, aholkulariek, lanbide-elkargoek eta enpresek.

Jarraipen Batzordea 2011ko ekainaren 29an eratu zen, 2010-2020 aldirako PIGRNren partaidetza-prozesuaren ondoren, eta horretarako inplikatutako eragileak identifikatu ziren, uztailaren 18ko 27/2006 Legea ezartzen duenaren arabera; lege horren bidez, informazioa eskuratzeko, partaidetza publikoko eta ingurumen-arloan justizian sartzeko eskubideak arautzen dira.

Lantaldea eta Partaidetza Taldea PIGRN egiten den prozesu guztian zehar zabalik izango da bertan sartu nahi duten pertsona edo erakunde guztientzat eta, hori egiteko, eskaera egin beharko dute ondorengo helbide elektronikoan: residuos@navarra.es

Prozesua eta haren izapidetze-egoera zein den jakiteko Gobernu Irekiaren Atarira jo beharko da prozesuan zehar, eta dokumentazioa hondakinen gaikako atarian eskuragarri izango da, Nafarroako Gobernuaren webgunean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa