Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Testa egiteko gonbidapenak bidaltzen gaur hasi dira eta, test horri esker, fase goiztiarretan lesioak aurkitzea eta kasuen % 90ean haiek sendatzea lortzen da
Iruñeko II. Zabalguneko 4.482 bizilagun sartu dira koloneko minbizia garaiz detektatzeko programan.
50 eta 69 urte arteko Iruñeko II. Zabalguneko 4.482 bizilagun koloneko minbizia garaiz detektatzeko programan sartu dira aste honetan; hala, gaurtik aurrera eta irailaren 8ra arte, programan parte hartzeko gonbidapenak bidaliko dira, etxean bertan proba erraz bat egin ahal dezaten.
Haiekin, jadanik 68.000 nafarrek jaso dute programan parte hartzeko gonbidapena, ekimen hau zuzentzen den adin-tarte horretako 166.000 pertsonatatik % 40 inguruk. Kanpaina hori Nafarroako Gobernuak jarri zuen abian 2013ko azaroan, kolon eta ondestean izan daitezkeen tumoreak detektatzeko asmoz garapen-fase goiztiarretan eta, hala, kasuen % 90ean tumore horiek sendatu ahal izateko.
II. Zabalgunearekin, jadanik Iruñeko 11 auzo sartu dira programaren barnean (San Juan, Milagrosa, Ermitagaña, Buztintxuri, Mendillorri, Iturrama, Etxabakoitz, Azpilagaña, Txantrea eta Alde Zaharra-I Zabalgunea), bai eta Tutera, Lizarra, Huarte, Izaba, Atarrabia, San Adrian, Auritz eta Corellako oinarrizko guneak ere. Datozen hilabeteotan Arrotxapea eta San Jorge Iruñeko auzoak sartzea ere aurreikusita dago, eta baita Sarriguren (Egues) ere, programaren egutegiak adierazten duenez. Programa 2017an zabalduko da erabat Nafarroako geografia guztira.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen