(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

4.383 ikaslek derrigorrezkoen ondoko eta unibertsitateko ikasketetarako bekak jasoko dituzte ikasturte honetan asteazkena, 2015.eko maiatzak 27


Foru Gobernuak 3,6 milioi euro bideratuko dituen onuradunen behin-behineko zerrenda Hezkuntza Departamentuan eta Nafarroako Jauregian kontsulta daiteke


Ikasleak ordenagailuekin

Ikasle-talde bat eskolan, ordenagailuekin.

4.384 ikaslek jasoko dute 2014-2015 ikasturte honetan, derrigorrezkoen ondoko eta unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleentzat Nafarroako Gobernuak emandako beka eta laguntza osagarriak (batxilergoa, erdi-mailako eta goi-mailako prestakuntza-zikloak, ikasketa artistikoak, gradua eta masterra), bekadunen zerrenda zehaztutako 223/2015 Ebazpenak jasotzen duenez.

Oraindik behin-behineko zerrenda da, bertan onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda ageri da, eta Nafarroako Jauregian jendeari informazioa emateko bulegoan kontsulta daiteke (Karlos III. etorbidea, 2, Iruña), bai eta Hezkuntza Departamentuko informazio eta dokumentazioko Negoziatuan ere (Santo Domingo kalea, 8. Iruña). Gobernuak, gainera, emaitza interesdunei pertsonalki helaraziko die gutun bidez edo posta elektronikoz.

Hilabeteko epea zabaltzen da orain, ekainaren 27ra arte, kaltetuek erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten (Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari zuzenduta), Nafarroako Gobernuko erregistroetako batean edo 30/1992 Legearen, Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoaren, 38.4 artikuluan ezarritako beste edozein bulegotan, bai eta Foru Gobernuko erregistro elektroniko orokorraren bidez ere.

7.139 eskaera aurkeztu dira

Aurtengo deialdira 7.139 eskaera aurkeztu dira 8.513 ikasleentzat; izan ere, guraso berak beka seme edo alaba bat baino gehiagorentzat eska dezake. Haietatik, beka edo laguntza 4.384 ikasleri behin-behinekoz ematea ebatzi da: 6.639.615,17 euro, guztira.

Zenbateko horretatik, Hezkuntza Departamentuak 3.629.104 euro ordainduko du, gehienez ere, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak edo Eusko Jaurlaritzak emandakoen laguntza osagarriak direlako, gainerakoa ematen dutenak, deialdiaren 520/2014 Ebazpenean jasotzen den moduan.

Bekak eta laguntzak jantoki, matrikula, egoitza eta aparteko gastuak ordaintzeko dira. Ikasle berak beka kontzeptu bat baino gehiagotan eskura dezake.

Behin-behineko ebazpenaren arabera, 165 ikasle jantokiko laguntzaz baliatuko dira (65.211,80 euro); 2.856 ikasle, matrikula-bekaz (3.606.321,14 euro) eta 1.246, egoitza-laguntzaz (1.994.491,81 euro). Gainera, 1.755 ikasle garraio-laguntzaz baliatuko dira (864.484,42 euro), eta 101 aparteko laguntzaz (109.106 euro).

Ikasleak egiten ari diren ikasketei dagokienez, 1.614 erdi-mailako ikasketetan matrikulatuta daude (batxilergoa eta erdi-mailako zikloak), 2.643 graduko ikasketetan, 105 masterrekoetan eta 22 goi-mailako ikasketetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa