(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

3,12 milioi eman dira herrialde txiroetan garapenerako lankidetzako 26 programa finantzatzeko asteazkena, 2015.eko maiatzak 27


Elikaduran, osasunean, hezkuntzan eta emakumeen sustapenean oinarritzen dira, bereziki


Gizarte Politiken Departamentuak 3,12 milioi euroko laguntza eman du Latinoamerika eta Afrikako 11 herrialdetako garapenerako 26 lankidetza-programa eta -proiektu finantzatzeko, babesgabeak eta txiroak diren biztanleen baldintzak hobetze aldera.

Esku-hartze horiek Nafarroako GGKEek sustatzen dituzte, eta jarduerak egingo diren herrialdeetako tokiko bazkideak dituzte. Elikaduran, osasunean, hezkuntzan eta emakumeen sustapenean oinarritzen dira, batez ere.

Hala ondorioztatzen da Gizarte Politika eta Kontsumoko jarduneko zuzendari nagusi Mariano Otok emandako ebazpenetatik; haien arabera, diru-laguntzen bi deialdien zenbatekoa garapenerako lankidetza-programetarako esleitzen dira, haiek zenbait urtetarako prestatzen dira eta urteroko proiektuekin 2015erako.

Lehen kasuan, Gizarte Politiken Departamentuak 1,65 milioi eurorekin finantzatuko ditu Bolivia, El Salvador, Guatemala, Mali eta Peruko zortzi lankidetza-programa. Aldiz, bigarren deialdiarekin 18 proiektu diruz lagunduko dira (1,47 milioi), honako herrialde hauetan egin direnak: Aljeria, Bolivia, El Salvador, Guatemala, Haiti, Mauritania, Peru, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Rwanda eta lurralde palestinarrak.

Garapenerako lankidetzako beste hiru deialdi

Gogora ekarri behar da, Gizarte Politiken Departamentuak aurten beste hiru deialdi eskaini dituela garapenerako lankidetzari lotuta, 742.242 euro, guztira.

Saharako biztanleentzako laguntzako humanitarioa, (240.000), larrialdi-egoeran dauden ekintza humanitarioetarako (240.000 euro), garapenerako hezkuntzakoak eta sentsibilizazio-ekintzak (262.242 euro).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa