(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ultzamako Udal Planak 700 etxebizitza berri aurreikusten ditu, eta haietatik 200 babestutakoak izango dira

osteguna, 2015.eko maiatzak 28


Birgaitzea ere sustatu nahi da eta eraikinak banatzen utzi


Ultzamako Udala

Ultzamako Udala.

Lurraldea Okupatzeko Estrategiak eta Ereduak nahiz Udal Hirigintza Planak osatutako Ultzamako Plan Orokorrari esker, 700 etxebizitza berri egingo dira; haietatik 200 babestutakoak dira. Birgaitzea ere sustatu nahi da, dauden eraikinak zenbait etxebizitzan banatzen utziz, eta sustatu nahi da, halaber, industria nahiz ekoizpeneko erabilera bizitokirako aldatzea.

96,57 kilometro koadroko azalerarekin, Ultzamako udalerria hamalau kontzejuk osatzen dute: Alkotz, Arraitz-Orkin, Auza, Zenotz, Elso, Eltzaburu, Gorronz-Olano, Gerendiain, Llarregi, Iraizotz, Juarbe, Larraintzar, Lizaso eta Urrizola-Galainek, bai eta jendea bizi den Locen-ek ere.

Hiriko lurralde-egiturari dagokionez, ibarreko biztanleria egituratzen duten bi ardatzak sendotu nahi dira; Larraintzarko Udalaren alboan dagoen zuzkidura-eremuari bizitoki-garrantzia ematea; errepide-sareko puntu zehatzetan izan daitezkeen hobekuntzak aurreikustea; etorkizunean NA-4230 eta NA-411 errepideak batzen dituen lotunearen hobekuntza bermatzea, eta baita NA-4320 errepidean, Arraiztik pasatzean, saihesbide bat eraikitzea ere.

Hirigune bakoitzean hiri-garapenak egitea proposatzen da ere, norberaren hiri-morfologia gordez, garapen handiagoarekin biztanle handiagoako tokietan eta bizimodua errepidetik kanpo egiteko asmoz; aldi berean, hiriko kohesio eta koherentzia espazio libre eta zuzkidura-partzelekin indartzen dira.

Planak, bestalde, industria-erabilerako 30 hektarea inguruko eremu berri bat jasotzen du NA-4230 errepidearen iparraldean, Elordin dagoen industrialdetik hurbil; eta alde hori bost hektareatan zabaltzea proposatzen da ere, bai eta bertan dauden industria-jarduerak finkatzea ere.

Sistema orokorreko izaera duen plangintza erreserbatzeko ondorioetarako, aurreko Arau Subsidiarioetan aurreikusitakoari eusten zaio, eta Lizasoko hirigunea dagoen muinoa osatutako herri-lurra barnean hartzen da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa