(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako unibertsitateen uda-ikastaroek 30 ekintza proposatzen dituzte beren 15. edizioan osteguna, 2015.eko maiatzak 28


Irekitze-ekitaldia ekainaren 10ean izango da, orkestrako zuzendari Inma Shararen eskutik


Taldeko argazkia

Ezkerretik eskuinera: Fernández, Martín, Ramírez, Maya, Iribas eta Gómez-Acebo. ( irudia handitu )

Nafarroako unibertsitateen uda-ikastaroek prestakuntza eta kulturako 30 ekintza proposatzen dituzte ekitaldiaren hamabosgarren edizioan (ekainaren 10etik irailaren 30era egingo da).Kultura, zientziak, historia, arkeologia, psikologia, enpresa eta hezkuntzari lotutako gaiei buruzko 28 monografiko izango dira, bai eta Inma Shara orkestra zuzendariak egingo duen irekitze-ekitaldia ere lidertza eta pertsonen zuzendaritzaren gainean; horrez gain, Nafarroako unibertsitateetako abesbatzek itxierako kontzertua emango dute.

Programa zehatza gaur, osteguna, aurkeztu du Iruñeko Kondestableko Jauregian Hezkuntzako jarduneko kontseilari Jose Iribasek. Ekitaldian ere, Iruñeko jarduneko alkate Enrique Mayak parte hartu du, bai eta antolatzaile diren lau unibertsitatetako ordezkariek ere: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate Proiekzioko errektoreorde Eloísa Ramírezek; Nafarroako Unibertsitateko Ikasleen errektoreorde Tomás Gómez-Acebok eta Iruña nahiz Tuterako UHUNeko zentro elkartuetako zuzendari José Luis Martín eta Luis J. Fernándezek, hurrenez hurren.


2015eko uda-ikastaroetako kartela

2015eko uda-ikastaroetako kartela. ( irudia handitu )

Ikastaroan askotariko gaiak jorratuko dira, esate baterako: aktoreentzako tailerrak; nobela historikoa; emakumea Urrezko Mendearen antzerkigintzan; film luzeak egitea, hezkuntzako robotika, matematikaren oinarriak; abako japoniarra; Felipe IV. eta Luis XIV.aren gorteen erabilerak nahiz ohiturak; hezkuntzako xakea; gezurra nola hauteman; hezkuntzako lidertza; Interneteko segurtasuna; emozioen hezkuntza; Nafarroako Barrokoa; enpresen sorrera, organoa; mezenasgoa; esportazioak eta arkeologia, besteak beste.

Jardueren zati handiena Iruñean egingo da, nahiz eta ikastaroak beste udalerri batzuetan ere emango diren, Tutera, Lizarra, Erriberri, Martzilla,eta Mutiloan (Aranguren), adibidez.

Prestakuntzako ekintza horietako batzuk Nafarroako Gobernuak antolatutako kultur programen esparruan egingo dira, esaterako: Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdian, Lizarrako Antzinako Musikaren Astean edo Nafarroako Organorako Musika Zikloan. Edizio honen antolaketan lagundu dute ere, Hezkuntza, Departamentuak, Iruñeko Planetarioak, Nafarroako Ateneoak, Berriozar, Lizarra, Lesaka, Martzilla, Erriberri, Iruña, Zangoza, Tafalla eta Zizur Nagusiko udalek, Diario de Navarrak, ESIV Navarrak, Ilundain-Haritz Berri fundazioak eta Sakanako Mankomunitateak.

Uda-ikastaroak, unibertsitateen arabera

Hamabosgarren edizioaren programa osatzen duten prestakuntzako 28 ekintzatatik, zortzi Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskaintzen ditu, sei Nafarroako Unibertsitateak eta zazpi Iruñeko eta Tuterako UHUNek.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak ondorengo ikastaroak antolatu ditu; aktoreentzako eskola magistrala. Ikusi edo ez ikusi. Cervantesen Obra Miragarrien eskutik egindako bidaia (uztailak 17 eta 18), eszenako sorkuntza dramatikoko tailerra; aktore-narratzailearen teknika (uztailaren 27tik abuztuaren 2ra), hezkuntzako robotika eta SCRATCH/BYOB programazioaren campusa, Gorteko gorteiatze eta errondak (irailaren 2tik 4ra), Lizarrako 46. Antzinako Musika Astea. Jai Barrokoaren Gailurra. Felipe IV. eta Luis XIV-aren gorteen erabilerak eta ohiturak (irailak 2, 3, 8, 9 eta 10), hezkuntzako xakea (irailaren 7tik 9ra), organoari buruzko hitzaldiak (irailaren 15etik 19ra) Mezenas baten bila. Nire proiektua finantzatzen (irailak 16 eta 17).

Bestalde, Nafarroako Unibertsitateak honako hauek antolatu ditu: Zer dakigu gehiegizko erabilera duten drogei buruz? (ekainak 11 eta 12), Nafarroako Antzerki Klasikoaren IV. Jardunaldiak. "Emakumea eta emakumeen boterea Urrezko Mendearen antzerkigintza espainiarrean" (uztailak 27), Logika eta matematikaren oinarriak (abuztuaren 24tik 26ra). Abako japoniarra ikasgelan kalkulatzeko tresna gisa (abuztuaren 24tik 26ra), Interneteko segurtasun-tailerra ikasgelan ikasleekin lantzeko (irailak 10) eta Nafarroako Barrokoa (irailaren 14tik 18ra).

Iruñeko UHUNek ondorengo prestakuntza-ekintzak programatu ditu: nobela historikoari buruzko hitzaldi-zikloa. "Nobela historikoaren iragana eta oraina" (uztailaren 20tik 23ra), Nafarroako Ateneoak prestatutako jardunaldia. conTRASTE. Musika oroimenaren eszenan (abuztuak 1). Gezurrak nola hauteman; ahozkoa ez den komunikazioa eta profil psikologikoak (irailaren 8tik 10era). Emozioak hezten (irailaren 14tik 16ra), Zailtasunak dituzten gazteak: aukerak sortzeko hezten (irailak 17 eta 18), Nafarroako Arkeologia V. Lurpeko historia (irailaren 23tik 25era) eta Hezkuntza fisiko eta emozionala (irailak 25 eta 26).

Azkenik, Tuterako UHUNek honako hauek prestatu ditu: Zinema-ikastaroa. "Nola fabrikatzen da film luze bat? (uztailaren 20tik 23ra), Hezkuntzako lidertza kudeatzeko giltzarriak (irailaren 8tik 10era), Nire enpresa jarri nahi dut. Nondik hasi? (irailaren 15ean Tuteran eta 17an, Mutiloako ESICen egoitzan), Kanporako salmenten optimizazioa; helburu estrategiko eta eragingarrien berrikuspena (irailak 17) eta Aldaketaren kudeaketa (irailak 22).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa