(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako gripearen denboraldian 16.874 kasu izan dira, aurreko denboraldian baino % 13 gehiago astelehena, 2015.eko ekainak 1


Eragin handieneko uneak urtarril amaieratik otsail erdira artekoak izan ziren


Denboraldi honetan gripearen 16.874 kasu izan dira Nafarroan.

Nafarroako gripearen denboraldian 16.874 kasu izan dira, aurreko denboraldian baino gehiago (14.929), hau da, % 13 igo da, Nafarroako Osasun Publiko eta Lan Osasuneko Institutuak egindako balantzearen arabera. Zifra horrek adierazten du 1.000 biztanleko 27 kasu izan direla; datu hori gripe-intentsitate ertain modura hartzen da.

Gripearen uhina normalean baino beranduago eta luzeagoa agertu da. Epidemiaren atalasea (50 kasutik gora 100.000 biztanleko) 12 astetan gainditu zen (9, 2013-2014 denboraldian), urtarrileko lehen astearen eta martxoaren amaiera artean. Eragin handieneko bi une izan dira, urtarrilaren 27 eta otsailaren 2a bitarte, eta otsailaren 10etik 16ra, 373 eta 362 kasurekin 100.000 biztanleko, hurrenez hurren; tasa hori iazkoa baino dezente txikiagoa da, orduan 507 kasu izan baitziren 100.000 biztanleko (2014ko urtarrilaren 13 eta19 artean).

Izandako kasu guztien artetik, 249 paziente ospitaleratu egin ziren, aurreko sasoikoa baino zifra txikiagoa dena ere (338 ospitaleratze izan ziren). Zainketa intentsiboen unitateetako ospitaleratze-kopuruak ere behera egin zuen: 32, 2013-2014an eta 12 aurten, hau da, denboraldi honetako gripea ez da hain larria gertatu. Gripea izandako 17 paziente ospitalean hil egin ziren.

Ospitaleratutako 249 pazienteen artetik, % 47 emakumeak ziren 77 urteko batez bestekoarekin; % 3k bakarrik zuen 15 urte baino gutxiago eta hiru laurdenak ia (% 72) 65 urte edo gehiago, hildakoen % 94aren maila bera. Lehen-mailako arretan artatutako gripe-kasu gehienak (% 92) 65 urtetik beherakoak ziren.

5 eta 14 urte arteko adingabeak, kaltetuenak

Adinaren arabera, eragin handieneko tasa 5 eta 14 urte arteko haurren artean izan zen; atzetik datoz, 0-4 urte arteko haurrak eta heldu gazteak; 60 urtetik aurrera, berriz, behera egin zuen. Aurreko denboraldien aldean, tasak handiagoak izan dira 45 urtetik aurrerako adin-tarte guztietan.

Pazienteen % 52 A birusak (H3N2) jota izan zen, gripe-uhinaren lehen zatian nagusitu zena. B birusa pazienteen % 46k izan zuen, epidemiaren azken zatian nagusituz. Kasuen % 2an A birusa identifikatu zen (H1N1).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa