(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak babes ofizialeko 87 etxebizitza Erripagainan jabetzan esleitzeko beste prozesu bat zabaldu du astelehena, 2015.eko ekainak 1


Residencial Ori sustatzaileak eskainita, logela bat eta lau arteko etxebizitzak dira 


Nafarroako Gobernuak babestutako 87 etxebizitza eskuratzeko esleipen-epea zabaldu du gaur; horrenbestez, beste esleipen-prozedura bati hasiera ematen zaio eskatzaileen erroldaren bitartez.

Gaurtik aurrera, ekainak 1, eta hilaren 16ra arte, babes ofizialeko laurogeita zazpi etxebizitzaren esleipenerako epea (erosteko araubidean) zabalik izango da.

Sustapen horretan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez babestutako etxebizitzaren errolda bakarrean erregistratuta egotea.

Nafarroako Gobernuko babestutako etxebizitzaren eskatzaileen zerrendan ekainaren 1aren aurretik izena emandako pertsona guztiek 87 etxebizitza horietakoren bat eskuratzeko aukera izango dute martxoaren 16a bitarte.

Eskainitako etxebizitzak erosteko araubidean dauden babes ofizialeko etxebizitzak dira eta Erripagainan daude (Iruñeko udalerria).

Residencial Ori S.L. sustapenari dagozkio. Logela 1, 2, 3 eta 4ko etxebizitzak daude, 38,26 metro koadro eta 110,56 metro koadro arteko azalerekin. Haietako gehienek (55) hiru logela dituzte, eta guztiek garajea eta trastelekua dute.

Etxebizitzen ezaugarriak ondorengo estekan kontsulta daiteke zehaztasun handiagoarekin.

Baremoa eta eskatzaileek adierazitako lehentasunak aplikatzetik ondorioztatutako esleipendunen behin-behineko zerrenda ekainaren 18an jakingo dela aurreikusten da, etxebizitzaren gaikako atarian eta Nasuvinsaren iragarki-taulan (San Jorge 8, behea). Une horretan, 10 eguneko epea zabalduko da alegazioak egiteko eta, haren ondoren, behin betiko zerrenda onetsiko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa