(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1.694 langabe gutxiago izan dira Nafarroan maiatzean, eta orain 44.676 pertsona daude lanik gabe asteartea, 2015.eko ekainak 2


Aurreko hilabetearekin alderatuz % 3,65 jaitsi da langabezia, eta 2014ko maiatzaren aldean, 4.480 pertsona gutxiago dago lanik gabe (% 9,11) 


1.694 langabe gutxiago izan da maiatzean.

Maiatzaren amaieran 44.676 langabe erregistratu ziren Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NEZ) Enplegu Agentzietan, hau da, aurreko hilean baino 1.694 gutxiago (-% 3,65); hilabete horretan 48.427 langabe zeuden. 2014ko maiatzarekin alderatuz, 4.480 langabe gutxiago dago orain, hau da, -% 9,11 balio erlatiboetan.

NEZeko jarduneko zuzendari nagusi Imelda Loreak adierazi duenez, "maiatza tradizioz enplegurako hil ona izaten bada ere, aurten azken bost urteotako langabezia-jaitsiera handiena lortu dugu". Azpimarratu du, gainera, une hauetan NEZen duela urtebete baino 4.480 langabe gutxiago dagoela, "20 hilabetez jarraian gertatzen ari den jaitsiera sendotzen duen zifra". Egoera horrek, zuzendari-kudeatzaileak aipatu duenez, "NEZ garatzen ari den enpleguaren politika aktiboak babesten ditu".

Datuak zehaztasunez aztertuta, NEZen kudeatzaileak iritzi du "lan-merkatuan gora egiten ari den dinamismoa dagoela: iragan maiatzean, sinatutako kontratuen kopuruak % 7,47 egin zuen gora duela urtebeteko datuen aldean, eta 1.179 pertsonak sinatu zuten kontratu mugagabe bat".

Enplegu-agentzien arabera, langabezia guztietan jaitsi da: Lodosa (-% 8,43), Doneztebe (-% 7,71), Agoitz (-% 5,21), Tutera (-% 4,67), Tafalla (-% 4,37), Altsasu (-% 3,67), Lizarra (-% 3,47), Iruña-Yamaguchi (-% 3,09), Iruña-Arrotxapea (-% 2,82) eta Iruña-Zabalgunean (-% 2,57).

Jarduera ekonomikoaren arabera, honako sektore hauetan izandako jaitsiera aipatu beharra dago: eraikuntzan (-309 pertsona); nekazaritzan (-162); enpleguari lotutako jardueretan (-131); administrazio publikoan (-122); elikaduraren industrian (-106); txikizkako merkataritzan (-102) eta janari eta edarien zerbitzuetan (-75). Elkarteen jardueretan (+15pertsona) eta lehen enplegurik gabeko pertsonen taldean (11 pertsona) apur bat igo da.

Sexuaren arabera, gizonen langabeziak % 5,13 egin du behera (-1.085) eta emakumeenak, % 2,42 (-609); hala, 20.084 eta 24.592 langabe daude, hurrenez hurren.

Adin-taldeen arabera, langabeziak adin-talde guztietan egin du behera, 20 urtetik beherakoen artean izan ezik (+37 gazte gehiago langabezian), 25 eta 44 urte arteko pertsona-taldean bereziki (1.113 langabe gutxiago).

Kontratazioa

Nafarroako Enplegu Zerbitzuan 26.301 kontratu erregistratu dira 2015eko maiatzean, hau da, aurreko hilean baino 258 kontratu gehiago. Erregistratutako kontratuetatik, 1.179 mugagabeak izan ziren, hots, kontratu guztien % 4,48. 2014ko maiatzarekin alderatuz, kontratuen kopurua % 7,47 igo da.

Sexuaren arabera, 12.928 gizonek kontratu bat sinatu zuten (2015eko apirilean baino 187 gehiago) eta 13.373k emakumek (71 gehiago). Adin-taldeen arabera, kontratazioa honako era honetan banatu da: 3.830, 25 urtetik beherakoen artean (aurreko hilean baino 29 gehiago), 15.995 kontratu 25-44 urte arteko langileek sinatuta (apirilean baino 179 gehiago) eta 45 urtetik gorakoek sinatutako 6.476 kontratu (50 kontratazio gehiago).

Jarduera-sektoreen arabera, zerbitzuen sektorean 17.065 sinatu ziren (apirilean baino 1.048 gehiago), 7.122 industrian (apirilean baino 751 gutxiago), 847 eraikuntzan (apirilean baino 39 gutxiago) eta 1.267 nekazaritzan (aurreko hileko zifra bera).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
2015eko maiatzean erregistratutako langabezia
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa