(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kontratazio Publikoko Batzordeak 394 milioi euroko 819 kontratu erregistratu zituen iaz asteazkena, 2015.eko ekainak 3


Nafarroako Gobernuak aipatutako entitatearen memorian jaso du horren berri, lizitatutako zenbatekoan % 69,2ko gehikuntza izanik


Jarduneko Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran izan du Kontratazio Publikoko Batzordearen memoriaren berri (2014ko ekitaldikoa); bertan adierazten denez, 394.041.896,31 euroko 819 kontratu erregistratu ziren, hau da, 2013. urtearekin alderatuz, lizitatutako zenbatekoan % 69,2ko gehikuntza izan da (232,7 milioi) eta % 11,8koa, kontratu-kopuruan.

Denbora-tarte horretan, batzordeak osoko bilkuraren saio bat egin, hiru txosten eta bi zirkular onartu, prozedura batean parte hartu eta Nafarroako Kontratazioaren Ataria kudeatu zuen, eta bertan 651 iragarki argitaratu eta 438 kontsulta jaso ziren.

Kontratazio Batzordeak parte hartu zuen ere, Foru Komunitateko Administraziorako goi- eta behe-tentsioko energia elektrikoa hornitzeko esparru-akordioan, 12.500.000 euro baino gehiagoko kontratua izateagatik.

Erregistroa eta kontratazio-ataria

Memorian jasotzen denez, 417 enpresa alta emanda daude Lizitatzaileen Borondatezko Erregistroan.

Halaber, Kontratazio Publikoko Batzordeari dagokio Nafarroako Kontratazio Ataria kudeatzea, Nafarroako Kontratu Publikoen Foru Legearen mende dauden entitateak lizitatzeko publizitate-bide ofiziala dena; 2014an, lizitazioko 651 iragarki argitaratu ziren eta euskarri-zentroak 438 kontsulta jaso zituen. Kontratazio Atariak erabilera-maila handia du navarra.es webgunearen barnean, eta 2013an, atariko 373.121 orrialde bisitatu ziren 53.563 erabiltzailek hasitako 73.429 saioetan.

Gainera, ohiko eran Kontratazio Batzordeak bere jarduera telefono bidezko aholkularitzaren bidez edo posta elektronikoz egiten du interesdunek proposatzen dituzten gaietan eta txosten bat egitea eskatzen ez dutenetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa