(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Felipe VI eta Letizia errege-erreginak 2015eko Kulturaren “Vianako Printzea” Saria Ramon Andresi emateko ekitaldiaren buru izango dira datorren asteazkenean

osteguna, 2015.eko ekainak 4


Espainiako Errege modura estreinako aldiz izango dira urteroko hitzorduan Nafarroako monasterioan


Felipe jauna eta Letizia andrea, 2014ko sari-banaketan

Sari-banaketa nahiz Nafarroako Erregeei egindako omenaldia Navarra Televisiónek zuzenean emango ditu.

Espainiako errege-erreginak 2015eko Kulturaren "Vianako Printzea" Sariaren banaketa-ekitaldiaren buru izango dira datorren asteazkenean, ekainak 10, Leireko San Salvador Monasterioan. Aurtengo edizioan, Ramón Andrés González-Cobo saiakera-idazle, historialari eta jakintsuak jasoko du saria.

11:40an hasiko da ekitaldia Ostatuko Patioan, Felipe jauna eta Letizia andrea buru direla, eta saritua bera bertan izanik; haiekin batera egongo dira: Nafarroako jarduneko Lehendakari Yolanda Barcina; Gobernuko jarduneko kontseilariak; Foru Komunitateko agintari politiko eta instituzional nagusiak; Nafarroako Kultura Kontseiluko kideak, eta Ramón Andrésen senide eta adiskideak. Ekitaldian, Yolanda Barcina Lehendakariak, sarituak eta Felipe berorren errege-gorentasunak esku hartuko dute, eta zenbait musika-interpretazioa izango dira Iruñeko Ensemble de Chirimías Miguel de Arrózpide eta Zangozako Nora abesbatzaren eskutik.

Nafarroako Erregeei Omenaldia

Sari-banaketa amaitu ondoren, 12:15ak aldera, Erregeak, Nafarroako Gobernuko kideekin, Foru Komunitateko Lehendakariarekin eta Parlamentuko lehendakariarekin batera, abadeen elizara joango dira, eta han Nafarroako Erregeei egindako omenaldian parte hartuko dute. Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako gotzain Francisco Pérez González buru izango den errespontsu ospetsua egingo da, monasterioko komunitate beneditarreko abade eta apaizekin batera. Elizkizunean, Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak zilarrezko kutxa batean erakundeen dohaintza sinboliko bat entregatuko du monasterioko kultuak jarrai dezan.

Hura amaitzean, agintariak tenpluko iparraldeko hormara joango dira. Han dauden Iruñeko lehen Erregeen hilobia, Nafarroako erreinuaren sustatzaileak. Haien artean daude: Iñigo Arista (Iruñeko lehen erregea, IX. mendea), García I Iñíguez (IX. mendea), Fortún Sánchez (Iñiga dinastiaren azken erregea, IX. mendea), Antso I. Gartzes (X. mendea), García Sánchez (X. mendea) eta Antso Gartzes II. Abarka (X. mendea). Gorpuzkiak zaintzen dituen egurrezko kutxa neogotikoaren aurrean, Felipe berorren errege-gorentasunak lore gorriz osatutako koro bat utziko du "Felipe R. Letizia R" hitzak idatzita.

Ekitaldiko musika monasterioko monjeen abesbatzaren eta Zangozako Nora abesbatzaren esku izango da

Sari-banaketa nahiz Nafarroako Erregeei egindako omenaldia Foru Komunitate guztian ikusi ahal izango dira Navarra Televisionek egingo duen zuzeneko emanaldian. Kanal horrek asteazken horretan bertan berriz emango du 22:00etatik aurrera.

Leirera egindako bisita Ramón Andrés eta haren senideekin egindako topaketarekin amaituko da, bai eta agintariei nahiz ekitaldira gonbidatutako gainerako guztiei egindako jai labur batekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa