(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NUPeko 40 gradu eta masterretako ikasleek Foru Administrazioan praktikak egin ahalko dituzte osteguna, 2015.eko ekainak 4


Xede horrekin, Iribas kontseilariak eta Lafuente errektoreak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute


Hitzarmena sinatzen

Iribas (eskuinean) eta Lafuente (ezkerrean) hitzarmena sinatzeko unean. ( irudia handitu )

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) gradu eta masterreko berrogei titulazioetako ikasleek Foru Administrazioan praktikak egin ahalko dituzte, Hezkuntzako jarduneko kontseilari José Iribasek eta unibertsitateko errektore Julio Lafuentek berriki izenpetutako lankidetza-hitzarmenari esker.

Praktika horiek egingo dituzten ikasleen kopuru zehatza ikasturte bakoitzean finkatuko da unibertsitateak duen ahalmenaren arabera.

2014-2015 ikasturte honetako datuekin, lantokietan praktikak egin dituzten 2.800 bat ikaslek hitzarmen hori baliatu ahalko dute; hitzarmen horrek curriculumeko praktikak egiteko aukera ematen du (nahitaezkoak), bai eta curriculumaren kanpokoak egiteko ere (borondatezkoak) Foru Administrazioko departamentuetan, haien erakunde autonomoetan nahiz sozietate publikoetan.

Ekonomia eta Enpresa Zientzietako, Giza eta Gizarte Zientzietako eta Zientzia Juridiko eta Osasun Zientzietako fakultateetan ematen diren berrogei bat titulaziotako ikasleak dira, bai eta Nekazaritzako Ingeniari eta Industria nahiz Telekomunikazioetako Ingeniarien goi-mailako eskola teknikoetako ikasleak ere.

Etorkizuneko profesionalen prestakuntza hobetzea

Hitzarmenak lankidetza baterako oinarriak ezartzen ditu, eta haren helburua ikasleen prestakuntza praktikoa hobetzea da haren etorkizun profesionalerako prestakuntza egokia emateko asmoz.

Kontuan hartu behar da, unibertsitateko irakaskuntzen antolamendu berriak lantokietan praktikak egiteari garrantzi berezia ematen diola, honako xede honekin: ikasleen enplegu-aukerak hobetzea, eta haien ekintzailetza, sormen eta berrikuntzarako gaitasuna sustatzea.

Praktikak egiteko, ikasleek tutore baten laguntza jasoko dute, prestakuntza-egonaldia lotzen zaion irakaskuntzarekin zerikusia duena; horrekin batera, ikaslea sartuko den administrazio-unitateko tutore-langile baten laguntza.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa