(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hitzaldiak, tailerrak eta eskola magistralak Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiko ekintzen programan

ostirala, 2015.eko ekainak 5


Ikastaro horietan izena emateko epea irekita dago jadanik, eta zenbait irakaslek parte hartuko dute, Carmelo Gómez, Peridis edo Alfredo Sanzolek, esaterako


Ana Murugarren

Ana Murugarren Ylenia Bagliettorekin. ( irudia handitu )

"El retablo de las maravillas" Cervantesen obrari buruzko eskola magistralak; nobela historikoaren iragana eta orainaldiaren gaineko zikloa; "Nola egiten da film luze bat?" tailerra; Antzerki Klasikoko Nafarroako IV. Jardunaldiak "Emakumea eta emakumearen boterea Urrezko Mendearen antzerkigintza espainiarrean"; "Eszenako sorkuntza dramatikoaren tailerra: aktore-narratzailearen teknika" eta Nafarroako Ateneoak antolatutako jardunaldia: "conTRASTES. Musika memoriaren eszenan". Horiek guztiek Nafarroako unibertsitateen uda-ikastaroei lotutako ekintza osagarrien programa osatzen dute, Erriberriko Antzerki Klasikoko Jaialdiaren 16. edizioren inguruan antolatuta, uztailaren 17tik abuztuaren 2ra egingo dena.

"Ikusi edo ez ikusi. Cervantesen Obra Harrigarrien bidez egindako bidaia" da Erriberrin uztailaren 17 eta 18an egingo den eskola magistralen titulua. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Uda Ikastaroen barnean dago, 40 plaza eskaintzen ditu eta antzerki-lanean interesa dutenentzat da, nahiz eta arratsaldeko saioak, 18:00etatik aurrera, jendearentzat zabalik dauden kultur etxean, aretoa betetzen den arte. Irakasleak Carmelo Gómez aktorea, aktore eta tailerreko zuzendari Emilia Ecay eta German Roda errealizadorea dira. Informazioa eta izen-emateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko uda-ikastaroen bulegoetan (948169394 eta 948168972 telefono-zenbakiak) edo ondorengo posta elektronikoan: cursosdeverano@unavarra.es.

"Nobela historikoaren iragana eta orainaldia" hitzaldi-zikloa uztailaren 20tik 23ra egingo da, Erriberriko kultur etxean. Jende guztiarentzat zabalik, aretoa bete arte sarrera doan, eta honako hauek parte hatuko dute: José María Pérez, Peridis, arkitekto, marrazkilari eta nobela historikoaren idazleak; Ángeles Irisarri eta Juan Torres Zalba idazleek; Carlos Bassas del Rey gidoilari, nobelagile eta kritikariak; Ana María Murugarren zuzendari eta muntatzaileak; Alberto Cañada Filmotekako programazioaren zuzendariak; eta Nacho Faerna eta José Luis Martín gidoilari eta idazleek. UHUN-Iruñeko uda-ikastaroetakoa den Belen Galindo da ikastaroko zuzendaria eta aurkezlea, berriz, Ana Belén Albero abokatu eta komunikatzailea. Informazioa eta izen-emateak UHUN-Iruñean, cursosdeverano@pamplona.uned.es (948243250 telefono-zenbakia).

Zinema Martzillan

"Nola egiten da film luze bat?" da Martzillako Gazteluan uztailaren 20tik 24ra egingo de tailerraren titulua. Ikus-entzunezko Komunikazioko, Arte Ederretako eta beste ikasketa artistiko batzuetako ikasleentzat da, eta irakasle, teknikari nahiz aktoreentzat zabalik dago. 15 ikasle izango dira, gehienez ere. UHUN-Tuterako Uda Ikastaroen barnean dago, eta Ana Murugarren zuzendari eta muntatzaileak eta Joaquín Trincado ekoizle eta zuzendariak emango du. Interesa duten pertsonek Martzillako Udaleko kultur etxeko bulegoetan informazioa jaso eta izena eman dezakete (948713545 edo 608794155 telefono-zenbakiak, eta posta elektronikoa, cultura@marcilla.es).

Nafarroako Unibertsitateko GRISOk antolatutako Nafarroako Antzerki Klasikoaren IV. Jardunaldiak uztailaren 27an egingo dira Erriberriko kultur etxean. Erdi-mailako irakaskuntzako langileentzat da, doktoregai eta ikasleentzat, bai eta oro har antzerkian eta literatura klasikoan interesa duen edozein pertsonarentzat. Ikastaroa Nafarroako Unibertsitateko Uda Ikastaroen barnean dago, eta izena uztailaren 26a baino lehen eman behar da. Informazioa: Nafarroako Unibertsitatea, 948425600 telefono-zenbakia, 802160 luzapena edo cmatain@unav.es.

Uztailaren 27tik abuztuaren 2ra Erriberriko ikastetxe publikoan "Eszenako sorkuntza dramatikoaren tailerra: aktore-narratzailearen teknika" egingo da, aktore, antzerkigile eta zuzendarientzat, eta 14 parte-hartzaile aktibo izango dira gehienez (entzuleak, berriz, nahi adina). Alfredo Sanzol eta Andrés Lima antzerkigileak eta Ana Maestojuan aktoreak jardungo dute irakasle. Tailerra Nafarroako Unibertsitate Publikoko uda-ikastaroen barnean dago, eta izena ekainaren 22a baino lehen eman behar da. Informazioa: 948169394 eta 948168972 telefono-zenbakietan, edo cursosdevernao@unavarra.es helbide elektronikoan.

Lope de Vegaren "La discreta enamorada" ("Maitemindu zuhurra") obra El Bucle Producciones konpainiak antzeztuko duela-eta, eta 2015eko Erriberriko Antzerki Klasikoko Jaialdiaren programazioari amaiera emateko, Ateneoak "conTRASTES. Musika memoriaren eszenan" prestatu du. Abuztuaren 1ean egingo da Erriberriko kultur etxean, udalaren osoko-bilkuren aretoan eta La Cava-n; haren helburua parte-hartzaileen prestakuntza estetikoari laguntza ematea da. Jende guztiarentzat zabalik, 30 plaza eskaintzen dira. Tailerra UHUN-Iruñeko Uda Ikastaroen barnean dago. Informazioa eta izen-emateak: Nafarroako Ateneoa, 948275302 telefono-zenbakia, posta elektronikoa: ateneo@ateneonavarro.es.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa