(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak ostalaritzako 90 profesional trebatuko ditu alkoholaren kontsumo arduratsua sustatzeko

ostirala, 2015.eko ekainak 5


Ekainean zehar bederatzi tailer egingo dira Aranguren, Zarrakaztelu, Erronkari (2), Auritz, Ribaforada, Cadreita, Burlata eta Izagako Mankomunitatean


Osasun Departamentuak, Nafarroako Osasun Publiko eta Lan Osasuneko Institutuaren bidez (ISPLN), toki-erakunde batzuen laguntzarekin, 9 tailer antolatu ditu ekainerako ostalaritza-sektoreko profesionalak trebatzeko alkohola emateko orduan eta trebeziak eskuratzeko kontsumoari lotutako arriskuak murrizte aldera (gazteen artean, bereziki).

Tailerrak ondorengo udalerrietan emango dira: Aranguren, Zarrakaztelu, Erronkari (2), Auritz, Ribaforada, Cadreita, Burlata eta Izagako Mankomunitatean, eta bakoitzean ostalaritzako 10 profesional trebatuko dira, batez beste.

Gatazka-egoeretan nola jokatu

Tailerretan ematen diren gaien artean, nabarmentzen dira: alkohol-kontsumoaren ondorioak eta arriskuak; ingurumen-faktoreak eta arduraz ematea; gehiegi kontsumitu ez dadin konbentzitzea; alkoholaren eraginpean gidatzea; arriskuak murriztea eta lehen laguntzak, eta gatazka-egoeretan nola jokatu. Azken horien artean, ohikoena intoxikatuta dagoen pertsona bati alkohola ez ematea da. Tailerrean, egoera hori kudeatzen ikasten da eztabaidetan sartu gabe, beste aukera batzuk eskainiz eta alkoholdun edariak edan ez ditzan konbentzituz. Trebakuntzan, lokal bakoitzak "etxeko arau batzuk" egin ditzan proposatzen da, eta bertan egoera-mota horiek jasoko dira, oso erabilgarriak direnak profesional bat baino gehiago dagoen establezimendu handietan bereziki.

Trebakuntza lege-alderdiekin osatzen da; izan ere, arauen betearazpenari lotutako gaiak aztertzen dira alkohola saldu eta emateko garaian, eta alkohola adingabeei emateko garaian ere.

Ikastaroak toki-erakundeetako zenbait langilek emango dituzte, aurrez, apirilean, trebatzaileen trebakuntza-ikastaro batean parte hartu zutenak. Zehazki, Aranguren, Egues, Tutera, Erronkari, Burlata eta Iruñeko udaletako 22 pertsonak esku hartu zuten, eta Buñuel, Valtierra, Antsoain, Berriozar, Ultzama, Allo, Izaga, Zarrakaztelu eta Aurizko oinarrizko gizarte-zerbitzuen mankomunitateek.

Lehen esperientzia, 2013an

Ekimena Drogei buruzko Plan Nazionalak eta Ostalaritza eta Sukaldaritza Federazioak sustatutako "Zerbitzu arduratsua" programaren barnean sartzen da, ondorengo helburuarekin: alkohol-kontsumoaren prebentzioan esku-hartzeko esparruak zabaltzea; era honetako kontsumoarekin gizartea hain tolerantea ez izatea eta alkoholaren kontsumo moderatu eta arduratsua bultzatzea.

Nafarroak bigarren aldiz parte hartzeko gonbita jaso du, 2013ko programaren edizio pilotuan egindako lanaren ostean. Orduan, honako leku hauetako 91 profesional trebatu ziren: Viana, Azkoien, Lekunberri, Huarte, Atarrabia, Etxarri Aranatz, Altsasu, Uharte Arakil, Martzilla, Irurtzun. Burlata, Goizueta eta Leitza. Gainera, Nafarroa guztiko 38 lokal programako laguntzaile diren establezimendu-sarearen barnean daude.

Kontsumoaren hasiera, 14,7 urtekin

Nerabezaroan, alkohol-kontsumoa heldutan baino kaltegarriago da, burmuina erabat garatzen ari baita eta alkoholak nahiz beste droga batzuk oinarrizko funtzioetan eragiten dute, esaterako: oroimenean, motibazioan, ikasketako prozesuan, erabakiak hartzeko orduan… Haiek guztiak garrantzi handiko kontuak dira identitatearen, autonomiaren garapenean edo afektu nahiz jokabideen heldutasunean trantsizioko aldi kritikoa den une batean.

2013-2014 aldiko Nafarroako Gazteria eta Osasun Inkestaren arabera, gazteak 14,7 urterekin hasten dira batez beste alkohola edaten, 20017an baino zerbait gutxiago (14,9). Inkestak gazteek kontsumitzeko duten eragatik ere kezka azaltzen du, % 36k "Bat-bateko gehiegizko kontsumoa" egin duelako (ingelesez binge drinking esaten dena), hau da, gizonek 5 alkohol-unitate eta emakumeek 4 edatea 2 orduko tartean azken hilabetean (alkohol-unitate bat garagardo bat da -200 ml-, ardo kopa bat -100 ml- edo konbinatu erdi bat).

Zehazki, adingabekoen taldean, 14-17 urteen artean, % 23,7k binge drinking egin du. Azken hilabeteko kontsumitzaile aktiboen artean, hutsik hartutako gradu handiko likoreen kontsumoak gora egin du (% 5etik % 9ra), bai eta gradu handiko likoreen txupitoenak ere (8,7tik 12,4ra). Asteburuan kontsumitutako alkohol-unitateen batez bestekoa (14-17 urte artean) 6,98koa da eta tarte guztia aintzat hartuta (14-29 urte), 12,14koa.

Biztanleriari dagokionez, oro har, Nafarroako Bizi Baldintzen Inkestak (2011) adierazten duenez, 15-64 urte arteko biztanleen artean, arriskuko eta arrisku handiko alkohol-kontsumitzaileen % 10 bat dago (eguneko 6-9 alkohol-unitate gizonetan, eta 4-6 unitate emakumeetan). 2014ko Osasun Mentaleko Zuzendaritzaren arabera, alkohologatik egindako kontsultak Nafarroako Osasun Mentaleko Zentroetako kontsulta guztien % 6,7 izan ziren (16 urtetik gora).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa