(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bidaiari kopuruak % 6,3 eta gaualdienak % 5,8 egin du gora Nafarroan 2015eko urtarril eta apiril artean astelehena, 2015.eko ekainak 8


Landetxetako bisitarien kopuruan izandako igoera azpimarratu behar da, % 38,4


Landetxea

Landetxea.

Nafarroako Estatistika Institutuak 2015eko lehen lau hilabeteko ostatuen datuak jakinarazi ditu; haien arabera, Foru Komunitateko turismoak goranzko joerari eusten dio, bidaiarien kopurua % 6,3 hazi baita, eta gaualdiena, % 5,8. Zifra guztiak kontuan hartuz, 284.016 bidaiari eta 565.447 gaualdi izan dira. Landetxeetan gertatu da hazkunde handiena.

Bidaiarien zifra guztien barnean, hoteletan gauak pasatzen dituztenak (hoteletako bidaiariak) eta landetxe, kanpin eta apartamentuetan lo egiten dutenak (hoteles kanpoko bidaiariak) sartzen dira.

Hoteletako bidaiarien kopurua % 3,5 igo da, eta gaualdiena, % 3,3.

Hotelez kanpoko bidaiarietan, % 17,8ko igoera izan du eta gaualdiek, % 13,1ekoa. Landetxetako bidaiarien kopurua % 38,4 igo da.

Apirileko datuak

Apirilean, hotelez kanpoko establezimenduetan izandako bidaiariak igo egin dira (% 15,4), eta baita gaualdiak ere (% 9,1), 2014ko aldi berarekin alderatuz. Zifra absolutuei erreparatuz, 31.166 bidaiarik 81.653 gaualdi egin zituzten, hau da, batez beste 2,62 eguneko egonaldia (2014ko apirilean, 2,77koa izan zen).

Kontuan hartuz aurten Aste Santua martxo eta apirilaren artean egin dela (2014an apirilean izan zen), egokia ikusi da aldi horiek erantsitakotzat hartzea. Martxo-apirila batutako aldian, hotelez kanpoko establezimenduetan ostatu hartutako bidaiarien kopuruak % 19,9 egin zuen gora, eta gaualdienak, % 13,3, 2014ko aldi berarekin alderatuz.

Apirilean, landetxeetan ostatu hartutako bidaiari gehiago izan dira (13.965), % 19,2ko urte arteko igoerarekin; gaualdiak, berriz, 34.415 izan dira, hau da, % 6,1eko igoera 2014ko apirilarekin alderatuz. Bizilekua Espainian duten bisitarien jatorriari dagokionez, EAEtik etorri dira bidaiari gehien (% 31,4); Nafarroako barne-turismoa, berriz, bidaiari guztien % 31,9 izan da.

Kanpamentuetan egindako gaualdiak % 22,6 igo ziren apirilean aurreko urteko aldi berarekin alderatuz. 31.831 gaualdi erregistratu ziren, guztira, Nafarroako kanpinetan: 10.760 bidaiari, eta 2,96 eguneko batez bestekoarekin (2014ko apirilean, 2,36 egunekoa).

Azkenik, turismo-apartamentuetan izandako bidaiarien kopuruak % 50,7 egin du gora apirilean 2014ko hilabete berarekin alderatuz, Nafarroako Estatistika Institutuko datuen arabera.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa