(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako biztanleen % 97k bere hondakin-uren arazketa biologikoa du asteartea, 2015.eko ekainak 9


Hala nabarmendu du Esparza kontseilariak ostegunera arte Iruñean egingo den ibaiak berreskuratzeko II. Kongresu iberiarraren irekiera-ekitaldian


Ibaia.

Nafarroako biztanleen % 97k bere hondakin-uren arazketa biologikoa du, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko jarduneko kontseilari José Javier Esparzak gaur goizean azpimarratu duenez. Adierazpen horiek egin ditu Iruñean hil honen 9tik 11ra egiten ari den ibaiak berreskuratzeko II. Kongresu iberiarraren irekiera-ekitaldian, "Territorio Visón" LIFE Proiektuaren azken mintegiarekin bat etorriz.

Ekitaldian parte hartu dute ere: Ministerioko Jabari Publiko Hidraulikoko Kudeaketa Integratuko Zuzendaritzaorde Nagusiko Javier Sánchezek; eta Ibaiak Berreskuratzeko Zentro Iberiarreko (CIREF) lehendakari Alfredo Ollerok; azken hori irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta bertan ibaiak berreskuratzeko adituak batzen dira, eta baita Iberiar Penintsulako ibai-sistemen defendatzaileak ere. Kongresua Nafarroako Gobernuak, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, CIREFek eta Wetlands International European Association erakundeak (hezeguneak kontserbatzeaz eta zentzuzko erabileraz arduratzen den erakundea) antolatu dute.

Nafarroako Gobernuak laurogeigarren hamarraldian sustatutako ibaien saneamenduko Plan gidaria errepasatu du; plan hori aitzindaria izan da Espainian hondakin-urak arazteko orduan 250 biztanle baino gehiagoko udalerri guztietan araztegi biologikoak eraikiz. Gainera, ibaietan egindako beste jarduera batzuk azpimarratu ditu, esaterako: ibilguetatik oztopo zaharrak kentzea, kontuan hartuz mende honen hasieran Bidasoa ibaiaren ibilguaren % 4an bakarrik izan zitezkeela izokin-espezieak; orain, berriz, % 90ekoa da (50 kilometro inguru), hau da, migratzaileak diren arrain-hazkuntzako espezien mugikortasuna hobetzea dakar.

Jarduera horiez gain, hobetzeko beste proiektu batzuk garatu dira zuzenean ibaiak berreskuratzeko orduan eta uholdeen defentsan 2008-2014 aldian ia 5,5 milioi euro erabiliz, hau da, inbertsioen urteko batez bestekoa 780.000 eurokoa izan da. Toki-erakundeei ere ubideetan egindako jardueretarako diru-laguntzak eman zaizkie ere: 3,2 milioi euro 2008-2013 aldian, urtean 540.000 euroko batez bestekoarekin. Europako proiektuen babesean urari lotuta egindako jardueretan 7,5 milioi euroko inbertsioa egin da, komunitateak 4,1 milioi euroko laguntza emanik.

"Territorio Visón" LIFE Proiektuko azken mintegiari dagokionez, Esparzak nabarmendu du Europako bisoiak erabiltzen dituen habitatak berreskuratzeko helburua lortzeko, honako hau proposatu zela: "Ibai-lurraldearen kontzeptua handitzea biodibertsitatea zaintzeko eta egoera ekologiko ona erdiesteko". Alde horretatik, aipatu behar da Nafarroako Gobernuak ibaiak berreskuratzeko proiektuak egiten ari dela LIFE proiektua garatzen duten hamabi udalerritan.

Kongresuaren programa

Kongresuaren foroan, Iberiar Penintsulako ibaiak berreskuratzeko eta kudeatzeko adituek ibaien berreskuratzeak plangintza hidrologikoaren bigarren zikloan zer funtzio bete behar duen hausnartu beharko dute, 2015-2021 uraren esparru Zuzentarauak markatutakoa. Gainera, balantze bat egingo da, eta bertan arroko lehen plan hidrologikoak nola egin ziren aztertuko da ibaiak berreskuratzeko tresna nagusi modura eta ibaiak berreskuratzeko estrategia nazionala.

Kongresuaren hiru egun hauetan, gaur, asteartea, eta bihar, asteazkena, hitzaldiak izango dira, eta ostegunean, berriz, ibaietan egindako jarduerak ikusteko bisitak egingo dira.

Zehazki, gaur, astearteko goizeko saioa Europako eta Espainiako uraren esparru Zuzentarauaren aplikazioa aztertuz hasi da, ibaien berreskuratzean oinarrituz egoera ekologiko egokia lortzeko asmoz. Lurralde-antolamendu, hidrogeomorfologia eta berreskuratzeko jarduera-adibide batzuei buruzko zenbait komunikazio ere azaldu dira. Arratsaldean, tailerrak egingo dira honako hauei buruz: berreskuratzeko legeria, oztopoen iragazkortasuna Mediterraneoko ibaietan, eta finantza-tresnak ibaiak berreskuratzeko LIFE programaren barnean.

Asteazkeneko jardunaldian, hilak 10, Europako zenbait adituk esku hartuko dute, eta Eskozia, Austria edo Frantzian egindako jarduera batzuen adibideen berri emango dute; horrez gain, gaikako saioak izango dira biodibertsitate eta Territorio Visónen, erriberako landaretzaren eta ibai-ekologian duen zereginaren gainean, besteak beste.

Hitzaldiak kongresuko lau erakunde antolatzaileen teknikariek emango dituzte, Espainiako eta Europako beste herrialde batzuetako adituekin batera.

2012aren amaieran, Europar Batasunak plan bat abian jarri zuen Europako baliabide hidrikoak babesteko, behar adinako kopuruetan kalitate oneko ura bermatzeko estrategia batekin pertsona, ekonomia eta ingurumenaren beharrak asetzeko, 2020ko Europako Estrategiarekin bat etorriz. Proiektu horren arabera, uraren kudeaketak hazkunde ekonomikoa eta aurrerabidea sustatu behar ditu eta, aldi berean, ingurumena, osasuna eta gizartearen ongizatea babestu. Plan honen plangintza estrategikoaren ardatzen artean, ibaien berreskuratzeari lotutako jarduerak proposatzen dira, ura modu naturalean gordetzeko neurri modura hezeguneak eta lautada alubialak berreskuratuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa