(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak beren jarduerarekin jarraitu nahi duten erretiratutako profesionalekin lankidetza-bideak ezarri ditu asteartea, 2015.eko ekainak 9


Irakaskuntza eta ikerketako jardueretan beren esperientzia baliatuz, Nafarroako osasun-sistema publikoa hobetzen lagunduko dute


Osasun Departamentuak foru-agindu bat argitaratu du (51/2015 FA, apirilaren 23koa), eta bertan erretiratutako osasun-profesionalekin lankidetzarako formulak finkatzen dira; Nafarroako osasun-sistema publikoaren mesedetan irakaskuntza eta ikerketako jarduera-maila bati eutsi nahi dioten profesionalak dira.

Beharrezko mekanismoak jarri nahi dira profesional horien esperientzia eta ezagutzak erabiltzeko behin erretiratzen direnean, eta aholkularitza, laguntza, prestakuntza edo ikerketari emandako laguntzako funtzioak betetzen jarrai nahi dutenak. Gaur egun, era honetako jarduerak araudiaren babesik gabe egiten ziren, eta egoera horrek zenbait zailtasun aurkezten zituen sor zitezkeen ordainsarien gainean edo ikerketari laguntzeko deialdietan parte hartzeko orduan.

Testuan, Osasun Departamentuko eta haren erakunde autonomoetako osasun-langile erretiratuek zer esparrutan parte hartu ahalko duten zerrendatzen da, eta egin ahalko dituzten jarduerak; haien artean nabarmendu behar dira: mintegietan irakasle modura parte hartzea; aktibo dauden langileak prestatzeko ikastaro edo hitzaldiak; ikerketa proiektuetan zuzenean parte hartzea edota haiek zuzentzea; dibulgaziozko artikuluak landu eta berrikustea; langileak hautatzeko epaimahaietan parte hartzea; osasun-plan edo -programen prestakuntzan laguntzea, kalitatezko edo kudeaketakoetan laguntzea; ekitaldi, jardunaldi edo kongresuen antolakuntzan laguntzea; zerbitzuen funtzionamendu eta hobekuntzako txosten teknikoak egitea; saio klinikoetan parte hartzea edota zuzeneko aholkularitza klinikoa ematea beren espezialitateko profesionalei kasu klinikoak elkarrekin berrikusiz, beste jarduera batzuen artean.

Horretarako, eskuratu ahalko dute: Nafarroako Gobernuko osasun-intraneten dagoen beren interes-eremuko osasun-informazioa; Osasunbideko liburutegi birtualeko funts bibliografikoak (datuak babesteko arloko araudia errespetatuz); ikerketarako laguntza publikoen deialdiak eta eskatutako laguntza teknikoa aktibo dagoen langileen baldintza berberetan.

Foru-aginduak, halaber, jasotzen du funtzio horietatik sortutako konpentsazio ekonomikoak Departamentuko langileentzat agintzen diren zenbateko nahiz irizpide berekoak izango direla. Bestalde, hautaketa-epaimahaietan parte hartzea dagokion araudian ezarritakoari egokituko zaio, eta txosten teknikoak egitea, berriz, kontratu publikoen araudiari.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa