Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Felipe erregeak lore-koro bat utzi du lehen erregeen hilobiaren aurrean
Transcripción textual del video
Felipe erregea eta Letizia erregina abadeen elizan sartu dira, eta bertan presbiterio alboko eserlekuetan eseri dira; handik elizkizuna jarraitu dute, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako gotzain Francisco Pérez González buru zela, eta meza monasterioko abade mitradunak eman du, komunitate beneditarreko kideek eta beste apaiz batzuekin batera. Musikaz Nora abesbatza arduratu da, Bruno Jiménezek zuzenduta, Antonio Guerrero organo-jotzailearen laguntzarekin, eta monasterioko monjeen abesbatzak ere esku hartu du.
Felipe erregea lore-koro bat hilobiaren aurrean uzten
(
irudia handitu
)
Felipe erregea eta Letizia erregina abadeen elizan sartu dira, eta bertan presbiterio alboko eserlekuetan eseri dira; handik elizkizuna jarraitu dute, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako gotzain Francisco Pérez González buru zela, eta meza monasterioko abade mitradunak eman du, komunitate beneditarreko kideek eta beste apaiz batzuekin batera. Musikaz Nora abesbatza arduratu da, Bruno Jiménezek zuzenduta, Antonio Guerrero organo-jotzailearen laguntzarekin, eta monasterioko monjeen abesbatzak ere esku hartu du.
Elizkizunean zehar, Espainiako Errege eta Errege Familiagatik, antzinako Erreinuko errege eta printzeengatik, bai eta Nafarroako erakundeengatik eta bertako agintariengatik, artzapezpikuak ondorengo eskaera bat egin du; "Jainkoak horien guztien bake, justizia eta askatasunerako beren erabakietan zuzen eraman ditzala, herritarren arteko bizikidetza sustatzeko asmoz".

Erregeak, Gobernuko kideen eta Parlamentuko lehendakariaren alboan
(
irudia handitu
)
Espainiako errege-erreginak Nafarroako Erregeei egiten zaien omenaldi tradizionalean parte hartu dute gaur goizean. Omenaldia Leireko San Salvador monasterioan egin da 2015eko Kulturaren Vianako Printzea Saria Ramón Andrési eman ondoren. Ekitaldiaren amaieran, Felipe de Borbon erregeak lore gorriz osatutako koro bat utzi du Nafarroako lehen erregeen gorpuzkiak gordetzen dituen hilobiaren aurrean.
Agerraldi erlijiosoen ondoren, Nafarroako jarduneko Lehendakariak abade mitradunari erretilu bat eman dio antzinako Nafarroako Gorteek bozketetarako erabilitako zilarrezko kutxetako batekin; haren barnean erakundeen dohaintza sinbolikoa dago monasterioko kultuak jarrai dezan.
Jarraian, errege-erreginak, Barcina Lehendakariarekin eta monasterioko abadearekin batera, tenpluko iparraldeko hormara joan dira, lehen Nafarroako Erregeen hilobiraino; azken horien girpuzkiak apaingarri metalikoekin dekoratutako egurrezko kuta neogotiko batean zainduta daude.Dirudienez, kutxak Iruñeko erreinuko lehen erregeen gorpuzkiak ditu, Nafarroako erreinuaren sustatzaile izan zirenak, eta haien artean daude: Iñigo Arista (Iruñeko lehen erregea, IX. mendea), García I Iñíguez (IX. mendea), Fortún Sánchez (Iñiga dinastiaren azken erregea, IX. mendea), Antso I. Gartzes (X. mendea), García Sánchez (X. mendea) eta Antso Gartzes II. Abarka (X. mendea). Felipe erregeak lore gorriz osatutako koro bat utzi du bertan "Espainiako errege-erreginak" jartzen zuela.
Azken bedeinkapenaren ostean, eta Nafarroako Ereserkia entzuten zen bitartean, Felipe erregea eta Letizia erregina tenplutik atera dira hegoaldeko hormako atetik.
Leireko egonaldiaErregeek Leirera egindako bisita Barcina Lehendakariak egindako ongietorriarekin hasi da, eta hark Nafarroako Gobernuak berriki argitararutako liburua eman die: "Cuando las cosas hablan. La historia contada por cincuenta objetos de Navarra".
Gainera, Erregeak Ramón Andrés eta haren familiarekin bildu dira, bai eta gonbidatuekin ere, eta guztiekin solasean aritu dira.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen
Erregea artzapezpikua agurtzen
irudia handituErregeak Barcina Lehendakaria agurtzen
irudia handituErregeak eta Barcina Lehendakaria, hilobiaren aurrean
irudia handituErregeak eta Ramón Andrés, sarituaren kide diren musikarien alboan
irudia handituErregeak, Barcina Lehendakaria, Wert ministroa eta Ramón Andrés, Nafarroako Kultura Kontseiluko kideen alboan
irudia handitu