(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Felipe eta Letizia errege-erreginak Nafarroako Jauregian erakusgai jarriko diren beren erretratu ofizialak ezagutu dituzte asteazkena, 2015.eko ekainak 10


Elena Goñi Goicoechea Iruñeko pintoreak egindako obra horiekin, Foru Gobernuak Erregeen koadroen bilduma handitzen du, XVIII.mendean hasi zena


Transcripción textual del video

Felipe VI eta Letizia errege-erreginak bien erretratu ofizialak ezagutu dituzte gaur goizean. Iruñeko Elena Goñi artistak egin ditu Nafarroako Gobernuaren enkarguz, eta Nafarroako Jauregiko jan-egongelan erakusgai jarriko dira.

Erregeak beren erretratuei begira.

Bi olio-pintura dira, bertikalak ( irudia handitu )

Felipe VI eta Letizia errege-erreginak bien erretratu ofizialak ezagutu dituzte gaur goizean. Iruñeko Elena Goñi artistak egin ditu Nafarroako Gobernuaren enkarguz, eta Nafarroako Jauregiko jan-egongelan erakusgai jarriko dira.

Erregeek obrak Leireko Monasterioko liburutegian ikusi ahal izan dituzte, 2015eko Kulturaren Vianako Printzea Saria Ramón Andrés idazle eta musikariari eman ondoren eta Nafarroako Erregeei egindako omenaldiaren ondoren.

133 x 100 cm-ko mihisean olio-pinturarekin egindako bi pieza dira, bertikalak, eta haietako batean Felipe VI. erregea agertzen da; bestean, berriz, Letizia erregina, biak ala biak albotik irudikatuta. Koadro horiek Juan Carlos eta Sofia errege-erregina emerituak ordeztuko dituzte (César Muñoz Sola artistak egindakoak); azken horiek jauregiko beste leku batera eraman dira.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Erreinuko Diputazioak XVIII. mendean hasitako tradizioari eusten dio, hau da, errege-aldarrikapen baten ondoren, errege berrien erretratuak egiteko agindua ematea bertako egoitza instituzionalean erakusgai jartzeko.


Los Reyes con Elena Goñi, pintora.

Los retratos oficiales son obra de Elena Goñi, coetánea del Rey. ( irudia handitu )

Oraingoan, Elena Goñi pintorea aukeratu da, erregeen adinkidea (Felipe VI. erregearen urte berean jaio zen), eta emakume horrek gizakien irudia irudikatzeko orduan sentsibilitate eta talentu artistiko handia lortu du. Obrek 19.800 euroko kostua izan dute, BEZa barne.

Errege-erreginak ikusi ondoren, erretratuak Nafarroako Museoan doan ikusi ahalko dira ekainaren 28ra arte; egun horretan, jauregian behin betiko lekua hartuko dute.

XVIII. mendetik datorren tradizioa

Duela 265 urte, 1749ko irailaren 16an, Nafarroako Fernando II. eta Gaztelako Fernando VI. aldarrikatu eta hiru urtera, Nafarroako Erreinuko Diputazioak "gobernatzen ari diren Erregeen erretratuak egiteko enkargua eman zuen, gorputz erdikoak, Preciosa aretoan jartzeko", orduko Erreinuko Diputazioaren egoitzan. Handik urte batzuetara, dinastia bereko aurreko erregeen erretratuak egiteko agindua eman zuen, Nafarroako Felipe zazpigarrenarekin hasi eta Gaztelako bosgarrenarekin amaitzeko.

Horrenbestez, Erreinuko Diputazioak Iruñean, eta Nafarroako Jauregian (1851ean inauguratu zenetik), alokatutako edo lagatako hainbat egoitzatan, Espainiako erregeen olio-erretratuen galeria bat izan da, eta errege berriak etorri ahala handitu egin da.

Nafarroako Jauregiko errege-erretratuen galeriari balio handiena ematen dion alderdi bat erretratatutako erregeen artista adinkideak egindakoak direla da –batzuk, gorteko pintore ezagunak eta, beste batzuk, ospe handiko pintore nafarrak–. Horrenbestez, galeriaren ikuspegi bateratuari esker, azken mendeetako joera artistikoen bilakaera ikus daiteke.

Goya eta Madrazo, egileen artean

Gaur egun, Nafarroako Jauregiko Areto Berdean, bildumako lehen erretratuak ikusgai daude, zortzi guztira: Nafarroako Felipe zazpigarrena eta Gaztelako bosgarrena eta haren emazte Isabel Farnesio; Nafarroako Luis bigarrena eta Gaztelako lehena eta haren emaztea Luisa Isabel de Orleans; Nafarroako Fernando II. eta Gaztelako VI. eta haren emazte Maria Barbara de Portugal eta Nafarroako Karlos seigarrena eta Gaztelako hirugarrena eta haren emazte María Amalia de Sajonia.

Handik hurbil dagoen galeria batean zintzilikatuta daude Nafarroako Karlos zazpigarrena eta Gaztelako IV. eta haren emazte María Teresa de Parma. Lehendakaritzako bulegoan Nafarroako Fernando II. eta Gaztelako VII.aren erretratua dago, Francisco de Goyak pintatutakoa 1814an, bai eta haren bi emazteenak ere: María Isabel de Braganza eta María Cristina de Borbón. Areto isabeldarrean Nafarroako Fernando III. eta Gaztelako VII.-aren beste erretratu bat dago, Federico de Madrazok pintatutakoa 1824an. Areto isabeldar berean, Nafarroako Isabel lehenaren eta Gaztelako bigarrenaren bi erretratu daude zintzilikatuta. Beste biak galerietako batean daude eta Reina Niña aretoan.

Alfontso XII.aren erretratua Nafarroako Diputazioak Eduardo Carceller pintoreari enkargatu zion 1875ean. Nafarroako Museoko funtsen barnean izan da eta gaur egun Nafarroako Jauregian erakusgai dago errege-erretratuen galeriako gainerako elementuekin batera. María Cristina de Habsburgo eta Alfonso XIII. ere gorputz osoko pinturetan ageri dira, García Asarta eta Escolá-ren obretan, hurrenez hurren.

Azkenik, Juan Carlos eta Sofia errege-erreginari jarraian bi erretratu egin zitzaizkien. Lehenak. 1985ean, José María Ascuncek (Juan Carlos erregea) eta José Antonio Eslavak (Sofía erregina) egin zituzten. Ondoren, César Muñoz Solak bi erregeen erretratuak egin zituen.

Gainera, Nafarroako Jauregian Carlos Austria de Este erregegai karlistaren erretratua ere badago (Karlos VII.) eta Margarita de Borbon emaztearena; obra horiek Tuterako César Muñoz Sola pintoreak egin zituen XX. mendearen erdialdera.

Nafarroako Jauregiko errege-erretratuen galeriaren aurrekari historikoa Nafarroako erregeen 32 erretratu guztiek osatzen dute, Erreinuaren etorkizuna zuzendu zutenak hastapenetatik (IX. mendea) eta Karlos III. Noblera arte, 1860ko hamarraldian, hau da, Nafarroako Diputazioak bere egoitzan gobernatzen zuten erregeen erretratuak izateko erabakia hartu eta mende bat baino gehiago geroago, aldi berean Nafarroa eta Gaztelako erregeak izan zirenak.

Elena Goñi Goicoechearen biografia

Elena Goñi Goicoechea Iruñean jaio zen 1968an, Elena Goicoechea pintorearen alaba eta Miguel Goicoechea argazkilariaren iloba da. Iruñeko Arte eta Lanbideen Eskolan ikasi zuen, eta Juan José Aquerreta (2003ko Kulturaren Vianako Printzearen Saria) edo Isabel Baquedano izan dituen irakasle; bere lan artistikoaren xede modura gizakien irudien erakargarritasuna ikasi zuen haiengandik. Salamancako Arte Ederren fakultatean lizentziatu zen eta pintura eta diseinu grafikoa bateragarri egin zituen. 1997tik aurrera bere obraren erakusketa publiko asko egin ditu. Urte horretan bertan, Lizarra eta Iruñeko bienalerako hautatu zuten, eta handik pixka batera, Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Gazteria Institutuak emandako pintura-saria lortu zuen. 2000. urtean Pinturaren ABC saria erdietsi zuen, eta haren ondoren "Adiskide bat" bere obra erakusgai jarri zuen Madrilgo ARCO Arte Garaikidearen Nazioarteko Azokan.

Gaur egun, Madrilgo Utopía Parkway galeriarekin lan egiten du, eta bertan banaka erakusketak jarri ditu 2005, 2007 eta 2012 urteetan; Bilbao Espacio Marzanarekin, berriz, 2003, 2009 eta 2014an jarri zituen erakusketak. "Flappers" izeneko azken erakusketa horretan amen erretratuak zuden, artistaren amarena barne, eta arrakasta handia erdietsi zuen.

2007an, Nafarroako Gobernuak artistari eta haren obrari buruzko liburua argitaratu zuen ("Egun bateko elkarrizketa Elena Goñirekin"), Enrique Andrés Ruiz kritikari artistikoak zuzenduta, eta hark Elena Goñiren ondorengo dohainak azpimarratu ditu: "Maila tekniko bikaina du, zorroztasun formal handikoa da, baina ahotsa altxa gabe pintatzen du. Gizakiaren berezitasuna nabarmentzen du, paregabea eta besterezina dena, gaurko artean ezohikoa dena".

Elena Goñiren artea figuratiboa da, baina ametsezko arrasto oso pertsonala du, eta haren bidez ikusle bakoitzaren interpretaziora zabalik geratzen diren munduak birsortzen ditu. Bere hitzetan: "Bestelako mundo bat pintatzen saiatzen naiz, bertan sar daitekeena eta sartzen zaren bakoitzean hainbat sentipenigortzen dituena".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa