(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Iruñerriko Mankomunitateak garraioko txartel bakarra ezartzea bilatzen dute osteguna, 2015.eko ekainak 11


Helburu horrekin, Zarraluqui kontseilariak eta MCOko lehendakari José Muñozek lankidetza-protokolo bat sinatu dute


Sustapena-MCP akordioa

Zarraluqui kontseilaria eta MCOko lehendakari José Muñoz, akordioa sinatzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren jarduneko Sustapen kontseilari Luis Zarraluquik eta Iruñerriko Mankomunitateko lehendakari José Muñozek protokolo bat sinatu dute Foru Komunitateko Bidaiarien Hiriarteko Garraio Publikoko Plan Integrala garatze aldera. Protoloko horretan azpimarratzen denez, bi erakundeak elkarlanean ariko dira garraioko txartel bakarra ezartzeko, hiriarteko nahiz hiriko garraiorako baliozkoa izango dena. Alde horretatik, datorren udazkenean erabili beharreko txartelaren analisiaren eta bilakaeraren gaineko azterketa bat lizitatuko da.

Protokoloan adierazten denez, beharrezkotzat jotzen da Mankomunitateko garraio-tituluak ordaintzeko sistemak ordainketa-era bateratu batera eboluziona dezan, garraiorako txartel bakarra izanik. Horretarako, ibilbide-orri bat egingo da, eta bertan ordainketa bateratuaren sistema sortzeko egin beharreko ekintzak jasoko dira; hala, garraioko operatzaile guztiek onartu ahalko dute, bai eta tartean dauden administrazio guztiek ere. Prozesua hasiko da, alde batetik, Iruñerriko Mankomunitatean egun erabilitako ordainketa-sistemaren aprobetxamendu-azterketarekin, eta bestetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko herritarren txartelarenarekin, eskualdeko garraioan ere ordaintzeko erabiltzen dena.

Beste esperientzia batzuk ere aztertuko dira, Bizkaian abian jarritakoa, adibidez (Barik); horri esker, zerbitzu (hirikoa eta hiriartekoa) eta modu (autobusa, trena eta metroa) ezberdinetako tarifak integratzeko politika garatu ahal izan da; horrenbestez, garraio publikoa sustatu eta hobetu ahal izan da. Gipuzkoan abiarazitakoa ere aztertuko da (Mugi), eta Barik txartelak bezala Bizkaian, hiriko nahiz hiriarteko garraio publikoaren erabilera sustatzea eta suspertzea lortu duena; haien titularrak udalak eta Aldundia izaten jarraitzen dute, hurrenez hurren. Joera hori da Espainiako eskualde gehienetan aplikatzen dena, esaterako: Andaluziako hiri nagusietako Metropoli Garraioko Partzuergoaren ordainketa-sistema; Asturiasko Garraio Partzuergoaren ordainketa-sistema edo, beste maila batean, Bartzelonako eremuko Autoritat del Transport Metropolità-ren anbizio handiko proiektua.

Nafarroako Gobernuak eta Mankomunitateak ordaintzeko eran edo beste edozein mailatan garatuko diren proiektu teknologikoei buruzko informazioa trukatuko dute, garrantzitsutzat jotzen diren proiektuak garraioko sareetan emandako zerbitzuak hobetze aldera.

Iruñerriko udalerrietako hiriarteko garraio-zerbitzuaren plangintzari dagokionez (eskualdeko hiri-garraioaren eremuan sartu gabekoak), bai eta dentsitate txikiko gune horretako garraio-aukeren azterketari dagokionez ere, Departamentuak eta Mankomunitateak beharrezko informazioa lortzeko elkarlanean ariko dira, eskualdeko hiriarteko errepideetan bidaiariak arautzeko garraio erregularraren garraio-zerbitzua planifikatze aldera; hori guztia, gune horretan dauden beste garraio-zerbitzu batzuk kontuan hartuz. Lan horiek, besteak beste, partaidetza publikoko prozeduretan oinarrituko dira.

Sustapen Departamentuari dagokio planifikatutako zerbitzuak onartzea. Onartu aurretik, Sustapenak Mankomunitateari proposamen bat igorriko dio ekarpenak egin ahal ditzan.

Foru Komunitateko Administrazioaren hiru ordezkarik eta Iruñerriko Mankomunitateko beste hiruk osatutako batzordea sortuko da; batzorde hori urtean bi aldiz bilduko da gutxienez burututako lanen jarraipena egiteko eta beharrezkotzat jotzen diren guztietan aurrera egiteko. Batzordearen lehen bilkuran beharrezkoak diren behar adina talde tekniko osatuko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa