(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 51,2 milioi euro erabiliko ditu 2021 arte hondakin- eta euri-urak hobetzeko osteguna, 2015.eko ekainak 11


500 biztanle baino gutxiagoko udalerri guztietan jarduerak egingo dira eta 20-25 urte arteko instalazioak berrituko, besteak beste


Olazti

Corella, Olazti (argazkian), Erriberri, Zangoza, Tafalla edo Ultzamako araztegiak hobetzea aurreikusten da.

Nafarroako Gobernuak, NILSA enpresa publikoak kudeatzen duen Nafarroako Ibaiak Saneatzeko Plan Gidariaren bidez, 51,2 milioi euro inbertituko du 150 proiektu baino gehiagotan hondakin- eta euri-uren tratamendua hobetzeko datozen sei urteetan. Jarduera hori saneamenduko kanonarekin finantzatuko da.

Nafarroako Gobernuak ostegun honetako bilkuran jakin duenez, proiektu berriak lau jarduera-lerrotan sartzen dira: arazketa biologikoa 500 biztanle baino gutxiagoko udalerri guztietan; euri-urak eta ur fekalak kontrolatu eta kudeatzea ("ur nahasiak" izenekoak); 20-25 urte arteko egungo instalazioak berritu eta eguneratzea; eta 250 biztanle baino gutxiagoko guneetan premiazko jarduerak egitea. Berrikuspen horren barnean, ondorengo udalerrietako araztegietako instalazioak hobetuko dira: Corella, Olazti, Erriberri, Zangoza, Tafalla edo Ultzama.

2015-2021 plan gidariaren berrikuntzan sartutako udalerriak, eta hobekuntzak edota azpiegitura berriak izango dituztenak foru-lurralde guztian banatuta daude. Hala, jarduerak honako leku hauetan egitea aurreikusten da: Murillo, Lotza, Anotz, Lantz, Ledea, Puiu, Lizarraga, Torres del Río, Billabeta, Ziordia, Urdazubi, Meotz, Jaitz, Larrion, Monreal, Orbaitzeta, Cabredo, Arano, Torrano, Uxue, Arbeitza, Labio, Aguilar Kodeskoa, Almandoz, Esprontzeda, Desojo, Bera, Baztan, Altsasu, Untzue, Ezkurra, Tafalla, Erriberri, Olazti/Olazagutía, Gorozin, Zubielki, Labeaga, Lukin, Zubieta, Doneztebe/Santesteban, Aroztegi, Zangoza, Valtierra, Arguedas, Cintruenigo, Buñuel, Cortes, Corella, Arbontze, Urzainki, Hiriberri- Aezkoa, Armañantzas, Zugarramurdi, Etxarri-Aranatz, Izuriaga, Ollakarizketa.

Saneamenduko kanonaren bidezko finantzaketa bakarra

Jarduketa horien finantzaketa, eta egungo instalazioen operazioa eta mantentze-lana –urtean 13 milioi euro gehigarriko batez bestekoan finkatutakoa–, saneamenduko kanonaren bidez ordainduko da; kanon hori Nafarroako zergadun guztiei igortzen zaie ur-ordainagiriaren bidez, eta NILSAk duela 25 urtetik kudeatzen du.

Plan gidariak duen birjartzeko eta konponketetarako funtsa ere aplikatuko da, baina hura ere urte bakoitzerako ematen den kanonaren diru-bilketako zati batekin hornitzen da. 2014an, funts horri saneamenduko kanaon guztiaren % 18,7 esleitu zitzaion, hau da, 27,5 milioi euro.

Ibaiak Saneatzeko Plan horren eguneratzea konfederazio hidrografikoek 2015-2021 aldirako aztertzen ari diren mugape-planek eragin dute neurri batean, eta baita planaren aurreko fasea amaitzeak ere, Gobernuak 1989an sortutakoa.

Eguneratze berri honetan, tokiko azpiegituren planen ekarpenik ez dago, orain arte bezala, eta kanonaren diru-bilketa ez den beste finantzaketa-motarik ere ez. Mugarri bat da hori, kostuak berreskuratzeko Uraren Esparru Zuzentarauak adierazitako printzipioa betetzen baita. Plan gidariaren berrikuspen hori, haren historiako laugarrena, aipatutako arrazoiengatik ingurumeneko eta aurrekontua kudeatzeko erreferentzi bihurtu da.

Ibaiak saneatzeko plana

Lehen eguneratzea 1991an egin zen; orduan, NILSAk, haren enpresa publiko arduradunak eta 1989an ere sortutakoak, jadanik bazeuden araztegiak bere gain hartu zituen, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak eraikitako araztegiak, gehienak. 1989 eta 1995 artean egindako obra pilek beste eguneratze bat eskatu zuten, eta Nafarroako Gobernuak 1996ko urtarrilean onartu zuen.

Horren ondoren, komunitateko funtsei esker (kohesiokoak eta EGEF), obra asko egin ziren, eta Foru Komunitateak hondakin-uren 91/271 Zuzentaraua betetzea ekarri zuen 2006. urtean; hala, % 97 behar bezala araztuta izatea erdietsi zen. Aldi horretan, 134 milioi baino gehiago inbertitu zen 50 proiektutan (kolektoreak, ponpaketako putzuak eta araztegiak), komunitateko funtsekin kofinantzatuta (% 25).

2006an planaren hirugarren berrikuspena egin zen, eta hark gaur arte iraun du. Hala, Nafarroako Gobernuak orain berrikuspen berria onartu du, iragan urtarrilaren 8an NILSAren Administrazio Kontseiluaren aurrean jadanik izapidetu zena.

Gaur egun, Nafarroak tratamendu aurrerratu tertziarioko ehun bat araztegi ditu, eta oinarrizko tratamenduko bostehun bat fosa eta tanga. 2014an araztutako ur-bolumena 79,9 milioi metro kubiko izan zen, eta instalazio guztien kudeaketa, bai eta kanonarena ere, NILSA enpresa publikoak egiten du. NILSA Nafarroako Gobernuaren Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuari atxikita dago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa