(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun-zentroetan ekografiak egiteko itxarote-zerrenda desagertu eta bideratzeen % 50 saihestuko da

ostirala, 2015.eko ekainak 12


Ezarpen-planeko fase pilotuaren ondoren, Mendilllorin egindakoa, Osasun Departamentua Zizurreko oinarrizko gunean ekografoak jartzen hasiko da


Lehen Mailako Arretako osasun-zentroetan ekografia bidezko proba diagnostikoak eginez, itxarote-zerrendarekin amaitzea espero da (egungo 36 egunetatik bakar batera pasako zen), eta % 50-60 batean zentro pribatuetara bideratzea saihestuko da.

Lehen Mailako Arretan ekografiak ezartzeko planaren fase pilotutik ateratako ondorioetako batzuk dira aipatutako horiek, Mendillorriko oinarrizko gunean egin zena 2014ko maiatzean.

Emaitzak ikusita, Osasun Departamentuak Zizurreko oinarrizko gunean ekografo bat jartzea aurreikusten du urte honen amaieran. 2016an, berriz, Tutera-Ekialdera helduko da. Mendillorrikoari eusten zaio.

Planak arreta-prozesua hobetu (pazienteen kezka murriztu balizko patologia baten aurrean, kasu normalak eta patologia hain larriak beste aurkikuntza batzuetatik bereiztea, prozesu jakin batzuen diagnostiko hobea) eta ospitale-arloko kontsulta artekoa zehaztasun handiagoarekin bideratuko du, hala badagokio.

Aipatutako helburuak betetzeko, Osasun Departamentuko profesional guztiek dagozkien prestakuntza-ikastaroak egin beharko dituzte.

Fase pilotua

2014ko maiatzean hasi zen fase pilotua Mendillorriko oinarrizko gunean, eta emaitzen azterketa 10 ekografiatara heldu ondoren egin zen (83 egun baliodunetan). Haietatik, 91 ohikoak izan ziren, 1,03 eguneko itxaronaldia, lehentasunezko bat (1 eguneko itxaronaldia) eta larrialdiko 8 egun berean egin ziren. Aipatu beharra dago, itunpeko zentroan ekografietarako aurretiazko itxarote-zerrenda 36 egunetakoa zela ohiko kasuetan, eta 22koa, lehentasunezkoetan.

100 kasuetatik, 36 Arreta Espezializatura bideratu ziren, 20 emaitza normal edo patologikoak ez diren aurkikuntzekin, eta 16 aurkikuntza patologikoekin. 36etatik, 22 kasutan txostena jaso dira (beste 14ak itxarote-zerrendan daude), eta 19tan diagnostikoaren bat-etortze osoa dago, eta horrek Lehen Mailako Arretan ekografiak egitea baliozkotzen du familia-medikuak diagnostikoa egiteko orduan laguntzeko balio handiko tresna modura.

Horregatik, eta datu horien arabera, ekografiak izan baino lehen egindako bideratzeen % 50-60 inguru saihestu ahalko zirela kalkulatzen da, eta % 5 bat Arreta Espezializatura egokiago bideratu ahalko zela lehentasun-larrialdi eran, Larrialdi eta Digestio-Kirurgiako ataletara bereziki; horrekin batera, erradiodiagnostikoan dagoen 36 eguneko itxaronaldia desagertuko zen itunpeko zentroan, edo 6 hilabetetakoa Osasunbidean.

Profesionalen prestakuntza

Planak osasun-zentroetako ekografiak beste esplorazio-jardueran baten antzera egitea jasotzen du, eta eguneroko kontsultan ia interferentziarik egin gabe, nahiz eta kontsulten antolaketa-maila handia izatea eskatzen duen behar besteko denbora izateko. Nolanahi ere, Lehen Mailako Arretako profesionalek inplikazio-maila handia izatea beharrezkoa da, gainera; izan ere, teknika horren eraginkortasuna ekografia-egilearen esperientzia nahiz prestakuntza-mailaren arabera dago.

Hori dela-eta, Osasun Departamentuak teknika horretan gaitasuna handiena erakutsitako zentroetako profesionalen prestakuntza-plan bat prestatu du, entrenamendu-prozesuaren atzetik diagnostikatzeko era hori praktikan jar dadin.

Hala, irailean prestakuntza-ikastaro bat egitea aurreikusten da, eta bertan Zizurreko oinarrizko guneko eta Tutera Ekialdeko 15 profesionalek parte hartuko dute. Ekografiari buruzko oinarrizko tailer teoriko-praktikoa da, 35 ordu iraungo du, eta erradiologian espezialistak diren irakasleek emango dute. Praktikak simulazio-gelan egingo dira beharrezko bat-etortzea lortu arte eta, horrenbestez, tailerraren aprobetxamendu-ziurtagiria erdietsiko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa