(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak zentro eta familiei adierazleak eman dizkie DBHko ikasleengan balioen garapena neurtzeko astelehena, 2015.eko ekainak 15


Lehen Hezkuntzakoaren antzekoa den agiriak bizikidetza, ikasketa, norberaren ongizatea eta familiarra eta gizarte-konpromisoaren alde egitea bilatzen du


José Iribas eta Francisco López

José Iribas (eskuinean) eta Francisco López (ezkerrean) agiria ikuskatzen. ( irudia handitu )

Hezkuntza Departamentuak Nafarroako ikastetxe eta familien esku adierazleen sistema bat jarri du; hari esker, DBHko ikasleengan (12-16 urte) balio eta ohitura onak garatzeko maila ikusi eta ebaluatuko dira, haien hobekuntza eta perfekzionamenduari laguntza emateko.

Iragan abenduan Lehen Hezkuntzako ikasleentzat aurkeztutakoaren antzekoa den agiriak eskola-bizikidetza, lana eta ikasketa, norberaren ongizatea eta familiarra eta gizarte-konpromisoa sustatzen duten jokabideei erreferentzia egiten die.

Honako balio eta ohitura hauek azpimarratzen dira, esaterako: errespetua eta tolerantzia, jarraitutasuna, nork bere burua gainditzeko gogoa, ekimena, sormena, etsipenari aurre egitea, eskuzabaltasuna, autokontrol emozionala, konpromisoa eta elkartasuna.

Agiria berriki aurkeztu zion Hezkuntzako jarduneko kontseilari José Iribasek Estatuko Eskola Kontseiluko lehendakari Francisco Lópezi; azken horrek "erabilgarritasun handikoa" zela esan zuen, ikasleen ikasketa-errendimendurako nahiz pertsona modura prestakuntza integrala izateko.

Ohitura- eta balio-motak

Hezkuntzako wegbunean eskuragarri dagoen testuak ohiturak eta balioak lau mailatan batzen ditu, haietako bakoitzaren garapen-maila bost mailaren arabera (txikiena, txikia, ertaina, ertaina-handia eta handia-egokia) neurtzen uzten duten definizio edo hurbiltze kontzeptual batekin eta sekuentziazio edo gradiente batekin

Eskola-bizikidetza errazten duten jokabideen artean aipatzen dira: pertsonekiko eta arauekiko errespetua, objektuak eta ingurunea zaintzea (zentroko instalazioak eta altzariak, nork bere materialak eta ikaskideenak, ingurumena…) eta ikaskideekin, irakasleekin nahiz zentroko langile guztiekin, oro har, atsegina izatea eta haiekiko enpatia izatea.

Lana eta ikasketa errazten dituzten balioen barnean aipatzen dira, antolaketa eta plangintza (erabilgarri dagoen denbora, zeregin eta materialen banaketa), interesa eta arreta (helburuak jartzeko ahalmena eta haiek lortzeko erabil daitezkeen baliabideen gainean hausnartzea…), jarraitutasuna, iraunkortasuna eta erantzukizuna.

Norberaren ongizatea eta familiarra errazten dituzten ezaugarriei buruzko atalean, autoestimua eta nork bere buruan duen segurtasuna, besteenganako konfiantza, oreka emozionala (sentimenduei izena jartzea eta modu egokian adieraztea) eta autokontrola zerrendatzen dira.

Azkenik, pertsonekiko eta gizartearekiko konpromisoa errazten duten ohituren artean, ondorengoak zehazten dira: elkartasuna, eskuzabaltasuna eta altruismoa (besteak lagundu eta zaintzea); lankidetza, kolaborazioa eta gizarte-konpromisoa (guztien ongizatea lortzen laguntzeko prestutasuna); proaktibitatea eta baikortasuna (ekimena hartzeko eta ezustekoei aurre egin eta haiek gainditzeko prestutasuna), eta justiziarekiko prestutasuna (indarkeria ukatzea, partaidetza demokratikoa sustatzea, elkarrizketa…).

Erreferentziazko agiria

Agirian jasotako adierazleak ez dira aginduzkoak, baizik eta zentroetarako proposamen ireki bat , beren errealitatea hautatu, osatu edo egokitu dezaketenak. Oinarrizko tresna bat eskaintzea da kontua, beren hobekuntza-planetan "balioetan oinarritutako hezkuntza"-ri buruzko kapitulua diagnostikatzeko eta jarraitzeko balioko diena.

Horren osagarri, Hezkuntza Departamentuak zentroen esku material osagarria jartzeko asmoa du agiri hori 2015-2016 ikasturtetik aurrera garatu eta betetzeko.

Hezkuntzako zenbait txostenek agerian utzi dute ezaugarri horiek lantzeak zer garrantzi duen. Adibidez, 60 bat puntuko aldea ikusten da PISA 2012 txostenean gutxi gorabehera ikasketekin jarraitzen duten Nafarroako ikasleen artean.

Ohitura eta balioen garapena pertsonak hezteko funtsezko dimentsioa dela uste da; izan ere, nortasuna osatzen, bizikidetza hobetzen dute, eta ikasketa, ahalegina, hausnarketa eta erantzukizuna sustatzen; gainera, taldeko lanari laguntzen zaio, konpromisoak hartzeari, gizalegezko ezaugarriak garatzeari eta hobekuntza sozialari.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa