(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erriberriko Santa Maria elizako portalea 600.000 eurorekin zaharberrituko da astelehena, 2015.eko ekainak 15


Zenbatekoa Nafarroako Gobernuak eta Gondra-Garandiarán fundazioak jarriko dute, lortutako akordioaren ondoren


Sinadura

Ezkerretik eskuinera: Juan Luis Sánchez de Muniáin, Yolanda Barcina, Guillermo Barandiarán eta Alfonso Barandiarán. ( irudia handitu )

Erriberriko Santa Maria elizako portalea 2015 eta 2016an zaharberrituko da eta, horretarako, 600.000 euro inbertituko dira. Zenbateko hori Nafarroako Gobernuak eta Gondra-Barandiaran fundazioak kopuru berean jarriko dute; azken horrek kulturaren eta ondare historiko artistikoaren kontserbazio nahiz berreskuratzearen alde lan egiten du.

Bi erakundeek zenbateko hori Fundazioari emateko hitzarmena izenpetu dute Nafarroako Ondare Historikoa Kontserbatzeko, lanak egikaritzeaz arduratzen dena.

Testua Foru Gobernuko egoitzan sinatu zuten iragan astean Nafarroako jarduneko Lehendakari Yolanda Barcinak, Gondra-Barandiarán fundazioko lehendakari Guillermo Barandiaránek eta Nafarroako Ondare Historikoa Kontserbatzeko fundazioaren lehendakari Juan Luis Sánchez de Muniáinek.

Proposatutako jardueren artean, esku-hartze bikoitz baten bidez diagnostikatutako hondatze-faktoreei erantzun nahi zaie. Lehenik eta behin, portaleak babes fisiko berria izatea, teilatutxo baten antzera, ingurumen-eragileen zuzeneko eragina geratuko duena eta inguru guztiaren osotasun eta balio estetikoak bermatu nahiz errespetatuko dituena; jarduera hori egiteko izapideak hasi dira, jadanik. Hori guztia monumentu-eskultura guztian egindako zuzeneko esku-hartze batekin osatzen da; haren arabera, hura kontserbatzea bermatu nahi da, denborak aurrera egin izanaren ondorioz kaltetutako balio plastiko nahiz ondarezkoak finkatu edo berreskuratzea eta, finean, bertako babesa hobetzea.

2015ean, 100.000 euroko balioa duten lanak egitea aurreikusten da (fundazioaren ekarpena), eta 2016an, 500.000 eurokoak (200.000 euro fundazioak jarrita eta 300.000 Nafarroako Gobernuak).

Erriberriko Santa Mariako eliza, XIII. mendearen azken bi herenetan zehar altxatakoa, Nafarroako Gotiko Klasikoko arkitekturaren adibide bat da, Foru Komunitateko monumentu-multzo aberatsenetarikoa, bai eta gehien bisitatzen dena ere.

Tenpluaren eginkizun eta garrantziaren arabera, sarbide nagusirako (mendebaldeko portalea) monumentaltasun handiko proiektua pentsatu zen, monumentu-eskultura multzo bat txaranbeldutako portale handi baten inguruan zabalduta. Haren kontserbazioa, nolanahi ere, azken hamarraldietan hura babesten zuten erantsitako eraikuntzen eraispenarekin (1967an) baldintzatuta egon da. Arrazoi hori dela-eta, askatze eta galera batzuen ondorioz, 1993. urtetik aurrera premiazko zenbait esku-hartze egin dira ,eta baita diagnosi-lan bat ere, 2006 eta 2008 artean Vianako Printzea erakundeak sustatutako azterketen bidez, zerk hondatu duen jakiteko eta egin daitezkeen jarduerak aztertzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa