(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asteazken honetan irekiko da Punto de Vista jaialdiaren hamargarren ediziorako filmak inskribatzeko epea asteartea, 2015.eko ekainak 16


Inskribatzeko epe hori irailaren 30ean amaituko da


Pelikulak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da.

Nafarroako Punto de Vista zinema dokumentalaren nazioarteko jaialdiak asteazken honetan irekiko du epea Atal Ofizialeko film dokumentalak aurkezteko. Hamargarren edizioa izango da eta "Erdialdeko Eskualdea" izena eramango du. Deialdiaren oinarriak eta inskribatzeko formularioa jaialdiko webgunean eskuragarri daude. Epea irailaren 30ean amaituko da.

Punto de Vista-ren Atal Ofiziala 2013ko abuztuaren 1aren ondoren egindako edozein nazionalitateko film dokumentalen partaidetzari irekita dago. Hautatutako pelikulak jaialdiko hamargarren edizioaren barnean sartuko dira, 2016ko otsailaren 8tik 14ra egingo den jaialdian.

Aurreko urteetan bezala, jaialdiak mundu guztiko ekoizpenak batuko dituen Atal Ofiziala osatu nahi du, errealitatea hautemateko era ezberdinekin eta beren ikuspegi ezberdinekin lehiatuko direnak. Hori guztia, ikuspuntu berritzaile, independente eta sozialki konprometitu batean.

Deialdi honetara aurkeztutako pelikulak Hautaketa Batzorde batek baloratuko ditu. Honako hauek osatzen dute batzorde hori: Koldo Almandoz, Ozge Calafato, Alexei Dmitriev, Guillermo G. Peydró eta Oskar Alegriak, jaialdiko zuzendari artistikoak.

Batzorde hori arduratuko da 2016ko Punto de Vistaren Erdialdeko Eskualdea ataleko azken programa osatzeaz. Zintak ikusi eta baloratzeko lan handia da, eta ekain honetan hasiko dira egiten abendura arte; abenduan bertan ezagutaraziko dira hautatutako pelikulak.

Sariak

Jaialdiko epaimahaiak ondorengo sari ofizialak emango ditu:

- Film onenaren "Punto de Vista" sari nagusia (10.000 euro). Epaimahaiak jaialdiaren atal ofizialeko obra onenari emango dio, haren iraupena edo nazionalitatea kontuan hartu gabe.

- Zuzendaritza onenaren Jean Vigo saria (5.000 euro). Jean Vigoren irudia berariaz ondratzen da, eta haren lanaren balio etiko nahiz formalak ondoen azaltzen dituen atal ofizialeko pelikulari emango zaio.

- Film labur onenaren saria (3.000 euro). 35 minutuko edo gutxiagoko pelikula onenari emango zaio.

Ondorengo Sari Bereziak ere finkatzen dira:

- Publikoak film onenari emandako sari berezia (1.650 euro).

- Gazteek emandako film onenaren saria (1.500 euro).

Aurreko edizioan bezala, jaialdia Nafarroako Gobernuko Kultura, Turismo eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren eta Baluarte fundazioaren arteko lankidetzaren bidez antolatzen da. Iruñeko Baluarte Batzar Jauregian eta Auditoriumean egingo da, eta haren barnean izango dira ere, master-classak, hitzaldiak, prentsaurrekoak, jaialdiko bulegoak eta akreditatuei eta gonbidatuei arreta emateko puntua.

Oinarriak

NAOak zinema dokumentalaren lehiaketa honetako oinarriak argitaratu ditu gaur, eta bertan ez da inolako mugarik jartzen gai, iraupen edo jatorrizko hizkuntzan; ez ditu onartzen, ordea, fikziozko pelikulak, instituzionalak edo publizitatezkoak, eta kazetaritzako erreportaje edo lanak ere ezin dira aurkeztu.

Oinarriek ingelesez, gaztelaniaz edo euskaraz azpititulatutako bertsioa aurkezteko agintzen du, obraren jatorrizko hizkuntza hiru horietakoren bat ez bada. Eta kanpoan uzten dira, Espainiako zinema-aretoetan estreinatutako, komertzialki editatutako edo telebista espainiar bateko kanalen batean edo Interneteko plataforman emititutako pelikulak.

Nolanahi ere, erakunde publiko edo pribatuen aldetik jadanik beste sari edo diru-laguntza batzuk jasotako zintak aurkeztu daitezke.

Film bakoitza aurkeztutako obrei buruzko eskubideak dituzten ekoizle edo erralizadoreek inskribatu beharko dute. Doakoa da, jaialdiko webgunearen bidez egingo da (www.puntodevistafestival.com), eta bertan pelikula inskribatzeko sistema bat prestatu da.

pasahitza jarri behar da (pelikulak Interneteko esteken bidez baino ez dira ikusten, eta DVD kopiak ez dira onartuko).

Hautaketaren emaitza parte-hartzaileei 2015eko abenduaren 20a baino lehen jakinaraziko zaie, posta elektronikoz edo interesdunak jaso duela egiaztatzen duen beste bideren bat erabiliz. Data hori igarotzen bada hautaketako emaitzaren berri interesdunetako bati berariaz eman gabe, haren obra ez dela aukera esan nahiko du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa