(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kulturak 52 udalerritako 483 ekintza eszeniko eta musikal finantzatuko ditu asteazkena, 2015.eko ekainak 17


2015ean zehar 1,26 milioi euro erabiliko ditu talde eta erakunde artistikoen proiektuak babesteko


AGAOko kideak. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 52 udalerritako 483 ekintza eszeniko eta musikal finantzatuko ditu aurten. Horretarako, 1,26 milioi euroko partida gorde du.

Ekintza horiekin hiru programa sortuko dira: haur eta familiako programa bat, Iruñerako programa artistiko bat eta Nafarroako hainbat udalerritarako programa artistikoa. Hilero eskaintza www.culturanavarra.es webgunean kontsultatu ahalko da.

Haur eta familiako programa haurrentzako antzerki eta operako 71 ekimenek osatzen dute, eta Iruñean nahiz beste udalerri nafar batzuetan egingo dira. Hiriburuko gune eszenikoetan antzerki, genero liriko, musika klasiko eta abesbatza-musikaren 212 emanaldi izango dira. Bestalde, Nafarroako udalerrien programa artistikoak antzerki, herri-musika, abesbatza-musika eta genero lirikoko kontzertuak eskainiko ditu hainbat udalerritan, urteko hilabeteak ere betez.

Iruñean, emanaldiak honako leku hauetan antolatu dira: Baluarte Auditoriuma, Gazteria Etxea, Miserikordia Etxea, Katedrala, Civican, Civivox (Kondestable, Iturrama eta Mendillorri), Nafarroako Antzerki Eskola, Nafarroako museoa, lehengo autobus-geltokia, lehengo Kasinoa, ospitaleak, Nafarroako Unibertsitatea museoko auditorium berria eta Gayarre antzokia.

Nafarroako beste udalerri batzuetako emanaldien programa ondorengo tokietako kultur etxeetan egingo da: Ablitas, Altsasu, Antsoain, Artika, Barañáin, Bera, Burlata, Caparroso, Cascante, Castejon, Cintruenigo, Zizur Txikia, Corella, Elizondo, Lizarra, Etxarri-Aranatz, Galar, Huarte, Irurtzun, Lesaka, Los Arcos, Lodosa, Martzilla, Murchante, Mutiloa (Arangurengo ibarra), Noáin, Olazti, Orkoien, Azkoien, Ribaforada, San Adrian, Zangoza, Tafalla, Valtierra, Viana, Atarrabia eta Zizur Nagusia.

Ondorengo lekuetako elizetan ere izango dira emanaldiak: Arazuri, Bera, Elizondo, Etxarri-Aranatz, Galipentzu, Huarte, Lakuntza, Larraga, Leitza, Lerín, Erriberri, Gares, Tutera eta Zizur Nagusian, besteak beste, bai eta Leireko abadian ere. Antsoain eta Tuterako Gaztambide antzokietara helduko dira, eta hainbat agertoki erabiliko dituzte Allo, Andosilla, Azagra BHI, Carcar, Deikaztelu eta Faltzesen.

Eskaintza honekin, adin guztietako jendearengana iritsi nahi da, kulturarako sarbide zaila duen jendearengan arreta berezia jarriz egindako ekintzak barnean hartuz. Jendea prestatzeko ekintzak ere egingo dira zenbait ikastetxetan, esaterako: Jesusen Bihotza, Miravalles, Nuestra señora del Huerto, Liceo Maonjardin edo San Fermin ikastola.


Iruñeko Orfeoia eta Sinfonieta Académica. ( irudia handitu )

Aurreikusitako kultur ekintzak

Iruñeko Ganbera Abesbatzak eskainiko dituen ekintzen artean, San Nicolas izeneko Eguberrietako kontzertu bat emango du, Iruñeko San Nikolas elizan eta Gayarre antzokian entzun ahal izango den kantata. AGAOk, berriz, opera bat baino gehiago proposatzen du aurtengorako, Don Pasquale adibidez; opera hori Gayarre antzokian entzun ahal izango da, eta Rigoletto, berriz, Baluarten.

Antzerki Amateurreko Federazioak bere IV Muestra aurkeztuko du, hogei ziklorekin beste hainbat udalerritan. Nafarroako Antzerki Eskolak ohiko zikloak programatu ditu (Festa, Festín, edo Golfos), eta familiari zuzendutako ekoizpen bat artista berriekin; haren izenburua haurrentzako XXIV. Antzerki Testuen Lehiaketatik aterako da.

Nafarroako Abesbatzen Federazioak Eslavaren Miserere eskainiko du aurten, 2. Estatuko Abesbatzen Topaketa, Nazioarteko Abesbatzen Zikloa eta Nafarroako Abesbatzen Zikloa.

Nafarroako Ganbera Abesbatzak Encantandoren beste edizio bat aurkeztuko du, Diabulus in Música kontzertu aipagarriarekin; eta Nafarroako Ganberako Operak Piccola Operaren beste sasoi bat prestatu du, Hamelingo faulta-jotzailea ekoizpen berria izanik. NAPAEk, berriz, jende guztiarentzako emanaldiak eskaintzen ditu, eta baita klasikoak ere, La Nave Teatroren El pleito de Areúsa, adibidez.

Nueva Babel elkarteak musika-antzerkia ekarriko digu, Zangozan eta Tuteran Flauta magikoa obrarekin, besteak beste, edo Gaztambideren Casado y soltero zartzuelarekin; Diego Gomez musika-elkarteak Larragara eramango du abuztuan VIII. Organo Zikloa; bertan, Espainiako bi organo-jotzailerekin gozatu ahalko da: Roberto Freso y José Enrique Ayarrarekin.

Gainera, San Benitoko Ordenak kantu gregaorianoko kontzertuak proposatzen ditu, bai eta organo-musikakoak ere Leireko abadian; Sinfonietta Académica gazte-elkarteak, berriz, kontzertu sinfonikoak eta abesbatzenak eramango ditu Corella, Leitza eta Lekunberrira, besteak beste, Granados eta Albenizen obrak sartzen dituen Fiesta programarekin, esaterako.

Nafarroako Dantzarien Biltzarrak adin askotako dantzarien jaialdiak sustatuko ditu, bai eta makila-dantzen jaialdia ere; eta Nafarroako Musika eta Arte Eszenikoen Foroak Bohemios zartzuela espainiarra antzeztuko du, beste emanaldi batzuen artean, eta obra horretan soka eta pianoaren laguntzaz kantatuko da.

Deialdia

Kultur ekintza horiek guztiak Kultura, Turismo eta Erakunde Harremanetako Departamentuak berriki ebatzitako deialdiaren emaitza da (konkurrentzia librean), Nafarroako erakunde eta talde artistikoen arte eszeniko eta musikalen proiektuei laguntzeko. 1.260.000 euroko aurrekontua dago, eta 2015etako eskaintza artistiko bat babestea du xede, kalitate, dibertsitate eta jendearentzako interesean oinarrituta.

Deialdiak aurrekontua bi mailatan banatzen du: 45.000 eurotik gorako proiektuak, eta zifra horren azpitik daudenak. Lehengoetarako 1.134.000 € daude, eta bigarrengoetarako, 126.000 €.

Parte hartuko duten Nafarroako talde eta erakundeak honako hauek dira:

Musikan: "Amigos de la Ópera" Gayarre elkartea, Iruñeko Ganbera Abesbatza, Nafarroako Ganberako Opera, Nafarroako Abesbatzen Federazioa, Nafarroako Ganberako Abesbatza, "Nueva Babel" Elkartea, "Diego Gomez" musika-elkartea, Sinfonietta Académica

Antzerkian: Almadía, Aquí hay madera, As de T, Auzoa Teatro, Bubulú, Chapalangarra, Humo kolektiboa, Complexus, Defines, El Bardo, Nafarroako Antzerki Eskola, Gabalzeka Teatro, Gat, Resa antzerki-taldea, Había Teatro, Hoidek, Incierto Troupe-Kromlech, Jacarandá Teatro, Juslarotxa, Karretabidea, Kilkarrak, La Trapera, Ligli Troupe, Puntido Teatro, Ilusiona, Teatralis, Teatro Talo, Trapalán eta Zarrapastra..

Dantzan, Nafarroako Dantzarien Biltzarrak parte hartzen du.

Diru-kopuruak

Konkurrentzia publikoko deialdira 36 proiektu artistiko aurkeztu ziren, 10 aurrekontu handieneko mailan eta 26 aurrekontu txikienekoan. Haietatik, 14 erakunde artistikok diru-laguntza lortu dute.

Horrenbestez, deialdiaren emaitza honako hau izan da:

Lehen taldean (45.000 eurotik gora), laguntzak lortu dituzte: Iruñeko Ganberako Abesbatzak (131.835,90 €); "Amigos de la Ópera" Gayarre elkarteak (252.000 €); Nafarroako Amateur Antzerkiko Federazioak (66.532 €); "El Colectivo" Nafarroako Antzerki Eskolak (252.000 €); Nafarroako Abesbatzen Federazioak (135.000 €); Nafarroako Ganberako Abesbatzak (97.089 €); Nafarroako Ganberako Opera elkarteak (180.839,28 €) eta Nafarroako Arte Eszenikoen Profesionalen elkarteak (18.703,27 €).

Bigarren taldean (45.000 eurotik behera): Nueva Babel elkarteak (24.710 €), Diego Gomez musika-elkarteak (2.987,92 €); San Benitoko Ordenak (23.749 €); Sinfonietta Académica gazte-elkarteak (24.809,69 €); Nafarroako Dantzarien Biltzarrak (24.750 €) eta Nafarroako Musika eta Arte Eszenikoen Foroak (24.740 €).

Laguntza horien ebazpenari esker, erakunde onuradunak garatu egin ahalko dira, eta jendearen prestakuntza eta gozamenari begira hainbat diziplinatako jarduera artistikoen programak abian jarri ahalko dira. Programazio horiek Nafarroako Gobernuak gartzen dituen programa propioei gehitzen zaizkie; hala, eskaintza artistiko eta kulturala zabaltzen da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa